
HILOBIKO ISILTASUNA
Arnaldur Indridason
(Batera Saila, 2010)
Bi istorio ematen zaizkigu Indridasonen liburu honetan.
Lehenengoa: Islandian 1940.eko hamarkadan kokatutako istorioa kontatzen zaigu nobelan. Haurtzaro zail eta deserrotuak izan dituzten pertsonaiak etxeko indarkeria eta emakumearen zapalketa ardatz duten istorioaren protagonistak izango dira. Umeak ere tartean egongo dira eta sufrituko dute egoera. Kontakizuna tragikoa da eta bukaera gogorra izango du.
Bigarrena: XXI. mendearen hasieran giza hezur batzuk azaltzen dira Rekjiavik inguruko orube batean. Poliziak saiatuko dira antzinako historia argitzen. Honetarako ahazturatiko hainbat kontu zahar errekuperatuz.
Bi ildo hauei dagozkien pasarteak nahastu egiten dira kontakizunean, abisurik gabe, baina errazki antzematen zaio, eta tartekatze horrek ez du irakurketa zailtzen. Tentsioa oso ondo mantenduta dago eta ia bukaeraraino ez dugu jakingo norena den lurperatutako hezurdura eta gure irakurle-hipotesiak aldatuko ditugu behin eta berriz. Iparraldeko Europako nobela beltza berriak ekarri dituen polizia gizatiar, penatu, bizitza pribatu desastre dutenak, zorigaitzak jotakoak… izango dira Erlandur eta bere taldekoak. Istorio guztia oso sinesgarria egiten zaigu.
Liburua luzetxoa bada, oso erraz irakurtzen da, interesa eta tentsioa mantentzeko gai da une oro. Komenigarria horrelako istorio latzik irakurtzea, gure artean horrelakorik inoiz onar ez dezagun. Gogorra oso, baina itxaropenari atea zabalik utziko diona.
Rafa L.
Iparraldeko polizia-nobela berriari buruzko gehiago jakiteko: http://www.noticiasdenavarra.com/2010/12/15/ocio-y-cultura/cultura/dohakabeak-hilobiko-isiltasuna
10 comentarios:
Hasieran,liburu hau nahiko aspergarria iruditu zitzaidan, baina aurrera joan ala gustatzen hasi zitzaidan. Liburuko pertsonaien izenak oso arraroak dira, beraz, hasieran kosta egiten da ohitutzea eta istorioa ulertzea. Hala ere, entretenigarria da eta misterioa gustatzen zaien pertsonei gomendatuko nieke gehienbat.
Oihana Berakoetxea 3A 11-12
Oso liburu polita da, abentura asko kontatzen ditu. Liburuak hasieran 3 historia ezberdin kontatzen ditu baina gero lotu egiten dira.Istorio horietako batean familia baten sexu indarkeria azaltzen da,errealitatearekin lotuta dago. Oso istorio politak dira baina liburuaren hasiera astunada. Edonori gomendatuko nioke liburu hau irakurtzera.
ANIMATU ZAITEZ!
Ane U. 3B 2011-2012
HILOBIKO ISILTASUNA
Liburu hau oso polita eta interesgarria da, abentura ezberdin asko kontatzen ditu. Hasiera oso astuna iruditu zait nahiz eta erdi aldera errazago irakurri. Hasieran hiru istorioa desberdin kontatzen ditu baina gero denak era batera edo bestera lotzen dira. Historietako bat familia bati buruz doa, alaba ezindu bat eta bi anaia dira, emakumea berriz ezkondu zen lehenengo senarra hil baitzitzaion. Hasieran oso ondo moldatzen ziren baina aurrerago sexu indarkeri asko gertatzen dira, hau da, gizonak emakumea jipoitzen du. Beste aldetik familia desorekatu bat dago baina arazo bat dela eta elkartzen hasten dira eta azkenik gizaki hezur bat agertzen da. Abentura zalea bazara eta intriga gustatzen bazaizu hau duzu liburu egokiena, ez begiratu luzea edo laburra den, oso istorio politak kontatzen baititu. ANIMATU IRAKURTZERA!!!
Nerea G. 3.B (2011-2012)
“ Hilobiko isiltasuna” liburua asko gustatu zait. Bi zati dituela esango genuke: batetik, XX. mendearen erdialdean gertatutako historia gogor eta tragikoa, eta bestetik, XXI. mendearen hasieran historia horrekin erlazionatutako ikerketaren pasarteak. Hasiera batean nahiko zaila egin zait bi historia horiek bereiz eta kokatzea, baina, irakurtzen joan ahala dena da ulergarria. Biolentzia, matxismoa, misterioa eta gertakari beltzak nagusitzen dira nobela osoan zehar. Gehien gustatu zaidana da, bakoitzaren hipotesia nola aldatzen joaten den istorioko zati bakoitzean. Gainera, liburua irakurtzeaz bukatu arte irakurleak ez daki nor den eskeleto misteriotsua. Nobela beltza gustuko duen edonori gomendatuko nioke.
Lide L. 3B (2011-2012)
"Hilobiko isiltasuna" nahiko liburu interesgarria iruditu zait, batez ere amaiera aldean. Hasiera nahiko korapilatsua da eta lehen uneetan ez da erraza bi istorioak bereiztea. Ondoren erdialdera intriga gehiago agertzen da liburuan eta interesgarriagoak bihurtzen dira bai iraganeko eta orainaldiko pasarteak. Hilketa bati buruz doan liburua denez, bukaeran agertzen da nor den hildakoa eta horra heltzeko bidean geroz eta interesgarriagoa egiten da liburua. Pertsonaia gehienak gustatu zaizkit, batez ere orainaldian agertzen zirenak, baina baita iraganeko baten bat ere.
Poliziei eta hilketei buruz doazen liburuak gustatzen zaizkien irakurle guztiei gomendatuko nieke liburu hau. Irakurri!
Imanol Mendizabal 3A (2011-2012)
Irakurri dudan liburu hau ez zait ez atsegina ez itsusia iruditu. Istoria intrigatsua da, polizia nobela bat. Modu honetako abenturak gustuko dituen edozeini atsegin gerta zitzaiokeen; baina niri luzea eta aspergarri samarra gertatu zait, nahiz eta banuen lurperatutako hezurrak norenak ziren jakiteko interesa eta amaierara arte adi-adi irakurri dut. Bestalde, pertsona askoren kontakizunak nahasten dira eta honek liburua erabat ondo ulertzea galarazi dit.
Nerea M. 3B (2011-2012 ikasturtea)
Liburu hau zaila da irakurtzeko, asko kostatzen da eta luzea da. Istorio asko nahasten dira batera, batez ere hasieran, nahiz eta bukaeran zentzua hartzen duen. Polizia istorio bat da, poliziek ere beren arazoak dituzte eta orduan pixka bat nahasten zara kontatzen hasten direnean. Ala ere istorio interesgarria da eta intrigaz betea. Normalean ez ditut honelako nobela beltzak irakurtzen, nahiago izaten ditut abenturazkoak, baina hau ez zait aspergarria egin. Liburuaren erdialdean enigma bere puntuan dago, istorioak bateratzen hasten dira baina aukera asko daudenez ez dakizu amaierara arte zein den benetakoa. Nobela beltzak, polizialak gustuko dituztenei liburu hau irakurtzea gomendatzen diet.
Haizea Alkiza DBH 3 2011/2012
Niri liburu hau interesgarria iruditu zait, misterioa eta intriga adierazten dituelako. Irakurtzeko astun samarra egin zait, gehienbat herrien eta pertsonaien izenengatik. Protagonista ugariko liburua da. Oso gogorrak iruditu zaizkit, gizonak bere emazteari emandako tratu txarrak… Nik liburu hau, 15-16 urteko gazteei gomendatuko nieke, liburu luzea eta irakurtzeko astun samarra delako. Anima zaitezte!
ANDER G. 2011-2012 3.B
Liburu hau, asieran nahiko ondo ulertu dut baina gero erdi gunean pixka bat liosoa da zergaitik hiru liburu kontatzen ditu eta oso izen asko daude eta bukaera asko gustatu zait nola amaitu den liburua. Liburu honek intriga pixka bat sortu dit. Irakur ezazue OSO POLITA baita.
Urko Otamendi 3B 2011-2012
Kaixo, nik “Hilobiko isiltasuna” irakurri dut. Hasieran, zaila egin zait ulertzeko baina irakurtzen joan hala, gauzak garbiago ikusi ditut. Bi istorio kontatzen ditu: bat aspaldi pasatakoa eta bestea oraingoa. Luzea da eta nahiko mantso irakurtzen da. Pertsonaia ugari azaltzen dira eta batzuetan nahastu egin naiz. Istorioa Islandian kokatzen da, Reykjavík-en hain zuzen ere, eta giza eskeleto baten ikerketari buruz doa. Edozeini gomendatzen diot liburu hau!
MAider A. 3A (2011-2012)
Post a Comment