2013-01-22

EGUNERO HASTEN DELAKO


EGUNERO HASTEN DELAKO
Ramon Saizarbitoria
1968


Gisèle Sergier, filosofia ikasle gaztea, bere laguna den Muaricerekin oheratu da. Gisélek ez daki oso ondo zerk bultzatu duen Mauricerekin sexua izateko, baina ongi aso daki maitasunik ez dagoela tarteko. Haurdun geratu da Gisèle eta egoerari irtenbidea ematen saiatuko da. Ez du egoera absurdu honen fruiturik nahi. Abortatu behar du.
Historiak bakardadearen, neska deslaiaren eta isiltasunaren kutsua izango du. Zalaparta handirik gabe aurrera egiten duen istorio dramatikoa.

Kontakizuna linealki emanda dago; elipsi handiak egiten direlarik kapituluen artean. Kaleko filosofia tartekatuko du kontalariak filosofia ikaslaren historian eta zenbait pertsonaien berriketa etengabeak kontraste handia egingo du narrazioan nagusi diren isiltasuna eta serenitatearekin. Detaile txikietan oinarritutako deskripzio-zertzeladak. Oso pertsonaia gutxi akzioan: paisaia hutsa.

Kontatzeko eragatik eta erabiltzen duen gaiarengatik euskaldun-fededun zintzoak nagusi ziren euskal literaturan sekulako lurrikara eragin zuen nobela da hau. Egun klasiko bat da “Egunero hasten delako” liburua. Irakurri beharrekoa.
Rafa L.
(Seguraski kontakizunean agertzen den lokutorio telefonikoa zer den ez duzu jakingo: galdetu irakasleari!)

13 comments:

Anonymous said...

Egunero hasten delako liburua, ez zait asko gustatu batez ere hasiera. Gero irakurtzen nijoan hainean gustatzen joan zitzaidan baino hala ere ez zait asko gustatu. Liburko pertxonaia batez ere Gisele da bera eta Mauricerez arteko erlazioaren ondoriak eta agertzen dira.Liburu hau edozein gazteri gomendatuko nioke zeren gazte askori gertatzen zaizkion arazoak gertatzen zaizkio eta.

Anonymous said...

Liburu hau ez zait batere gustatu, hasiera eskasa, kaxkarra eta aspergarria dauka. Hasiera horrekin desanimatu egiten zara. Historia oso sinplea eta aspergarria iruditu zait baina beste aldetik erakusten dizu mende horietako emakumeak zer zailtasunak dituzte ume bat abortatzeko.
Niri behintzat ez zait batere gustatu baino gogoa baduzu anima zaitez eta irakurri ezazu.

Anonymous said...

OSTEGUNAK LIBURUAREN KOMENTARIOA!!!
Liburu polita, unibertsitarioen ostegunak zenbaiteraino okertzen diren eta beraien abenturak kontatzen dituen liburua.Parregaria oso gustora irakurri dut, motza zen eta airean bukatzen da!!!irakurri polita da eta!

Anonymous said...

Liburu pisutsua egin zait nahiz eta momentu batzuetan gustora irakurtzen haritu nahizen.Ez zait izugarri gustatu baina liburuaren gaia gustatu zait.

Anonymous said...

Liburu hau ez zait batere gustatu. Oso historio aspergarria iruditu zait eta ulertzeko ez oso erraza. Kontatzeko era ez zait batere gustatu, nahasteko erraza egin zait. Ez nioke inori gomendatuko liburu hau irakurtzea baina hori zuen esku dago!

Maddi G.

Ane G.I 2008-09 said...

Niri liburu hau ez zait batere gustatu. Gaia sinplea da, hau da, egunero hasten direlako aukera berriak. Liburuaren hasiera aspergarria da baina gerora interes gehiago sartzen da. Zenbait atal ez dira oso ondo entenditzen batez ere, lehenengo hiru kapituluak. Erabiltzen duen euskera ez da hain ona beste liburuetan bezala. Nire ustez liburu honen historioa errreala da, zeren eta, edozein emakumeri gerta dakioke haurdun gelditzea eta gero abortatu nahi izatea. Eta nik ez nioke inori gomendatuko liburu hau irakurtzea.

Manex Z. 4.A 08/09 said...

Liburua ez zait batere gustatu. Irakurtzeko zaila egin zait, historia oso nahasia dago hasieran batik bat. Protagonista Gisele da eta bere lagun Mauricerekin sexu arremanak izan ditu aurdun geratuz. Garbi dauka ez duela maite eta umea abortau nahi izango du... istorio aspergarria liburuak motza zirudien baino uste bainan luzeagoa egin zait. Ez nioke iñori gomendatuko aspergarria egin zait oso.

Anonymous said...

Liburu polita iruditu zait, oso filosofikoa eta ulertzeko ez oso zaila. Idazleak idatzitako “Ehun metro” liburua irakurria nuen eta egia esan, idazlearen idazkera estiloa gogoko dut. Oso erreala da liburuaren hasiera, istorioa kontatu bitartean zigarroa eskaintzeko edo garagardoren bat eskatzeko sartzen dituen esaldiak dira arraroen egin zaizkidanak.
Liburuan, Gisèle Sergier, bere lagun Muaricerekin oheratu da baina zergatik egin duen ondoegi jakin gabe. Gisèle, haurdun geratzen da eta maite ez duela ziur dagoenez umea abortatu nahi du.
Gai sinpleko liburuak gustatzen bazaizkizu hau da zure liburua, ez du denbora gehiegi kentzen eta hasierak gehiegi entretenitzen ez duen harren liburu honek zer pentsa handia ematen du. IRAKURRI EZAZU MEREZI DU ETA!
Alex.G 4.A 2012-13 ikasturtea

Anonymous said...

Nik Egunero hasten delako liburua irakurri dut. Libru hau polita eta interesgarria iruditu zait nahiz eta hasiera nahiko astuna eduki. Liburu honetako protagonista nagusia Gisele dela nahiz eta Maurice ere protagonista inportantea izan. Liburu honek garai batean abortatzeak zein zaila den azaltzen digu. Historioa gaur egun gerta daitekenarekin lotu daiteke, izan ere orain nahiz eta abortatzea libre dagoen neska asko egon dira Giseleren lekuan.Liburu hau edozeini gomendatuko nioke pazientzia hartu ezkero erraz irakurtzen delako. Animatu irakurtzera!!

Nerea G. 4.B (2012-2013)

Anonymous said...

Irakurri dudan liburu hau, asko gustatu zait, misterioa tartean dagoelako. Liburu honetako protagonista nagusia Gisele izeneko neska beltzaran bat da. Gisele, Maurice izeneko gizon batengatik haurdun geratzen da, baina Giselek ez du ume hori eduki nahi, eta ahalegin guztiak egiten ditu abortatzeko. Liburu hau, nolabait errealitatean jazotzen diren arazoetan oinarrituta dago. Nik liburu hau, 15-16 urteko gazteei gomendatuko nieke, erraz irakurtzen den liburu horietako bat delako. Anima zaitezte!

Ander G. 4B 2012-2013

Anonymous said...

Liburu hau ez zait asko gustatu, izan ere nahiko aspergarria eta pisutsua iruditu zait, batez ere hasieran. Bertan, Gisèle Sergier izeneko emakume gazte baten historia bat kontatzen digu. Gisèle bere lagun Mauricerekin oheratzen da eta harreman sexualak izaten dituzte. Ondoren, Gisèle haurdun geratzen da eta haurra abortatu nahi du. Amaieran zer gertatzen den jakin nahi baduzu anima zaitez irakurtzera. Liburu hau ez nioke inori gomendatuko, baina gomendatze ezkero gure adineko gazteei gomendatuko nioke.

Unai A. 4A 2012-13

Anonymous said...

Liburua irakurtzeko erraza da, baina ulertzeko, historioa bera ulertzeko erraza da baina tartean sartzen dituen komentaketak edo pentsamenduak nahaskorrak egin zaizkit. Neska gazte batek, bere gelakide batekin izan duen gau bateko harremanarekin haurdun geratzen da, ondorioz, mutilak ez daki ezer eta abortatzea erabakitzen du. Hirugarren ginekologoaren laguntzaz lortzen du bere nahia eta hori gainditzea lortzen du. Nire iritziz liburu nahiko polita da eta edonori gomendako nioke irakur dezan.

Aimar Z. 4.B 2012-13

Anonymous said...

Liburuaren hasiera nahiko zaila egin zait ulertzea, ondoren Gissele izeneko neskaren historioa kontatzen hasten denean polita iruditu zait. Halaz eta guzti ere, tarteka idazleak bere gogoetak edo pentsamenduak idazten ditu eta horiek nahaskorrak gertatu zaizkit. Liburuaren mamia eta amaiera nahiko politak iruditu zaizkit, gaur egunerako nahiko arraroak baino. Liburua edonori gomendatuko nioke irakur dezan, baina nahiz eta motxa izan pazientzia apur batekin.

Ander Z. 4A 2012/2013