2013-01-08

EGIAREN JOKOA


EGIAREN JOKOA
Annika Thor
(Elkar)





Liburu honetan koadriletan gertatzen diren haserre, gorroto, jelosiak eta inbidien berri ematen zaigu. Gogorra da lagun bat galtzea eta bada hura berreskuratzeagatik edozer egingo lukeenik ere. Horrelakoa da nobelako protagonista.
Ligeak, festak, eskolako “mobidak”... denetarik dauka liburuak.

Orain artean irakurri izan duten ikasle guztiak oso gustura geratu izan dira. Animatu... eta kontatuko diguzu.

Rafa L.


Hona liburuaren atzeko azalean duzun iruzkintxoa:

Lagunik handienak izan dira betidanik Nora eta Sabina. Ikasturte hau iritsi arte. Orain Fannyrekin dabil beti Sabina, eta Norak hauen kaodrilan sartzeko ahaleginak egin arren, bizkarra emango diote geihenetan. Aldi berean, beregan hurbiltzen da Karin, denek baztertzen duten neska potoloa, baina Norak ez du honen laguna izateko batere asmorik.Adiskidetasunari buruzko eleberri hunkigarri bezain zorrotza da Egiaren jokoa, guk denok ezagutu ditugun sentimendu eta esperientziak ezin argiago agerrarazten dituena: nola giza harremanetan batzuetan biktima eta besteetan borrero bihurtzen garen, nola lagun bat lortzeko beste bat traizionatzeko gauza izan gaitezkeen…

Elkarreko webgunean ez duzu informazio gehiago topatuko.



56 comments:

Anonymous said...

Liburu hau oso atsegina egin zait irakurtzeko orduan, oso erreza eta gainera oso kontakizun polita iruditu zait. Idazleak konprenditzen gaituela iruditzen zait, agian berari gertatuako gauzak kontatzen dituela iruditzen zait.


Jone P. D.B.H.3

Anonymous said...

Oso liburu polita iruditu zait.Gauz batzuetan,Norarekin ez nago batere ados. Liburuaren bukaera nahiko tristea iruditu zait eta intrigan uzten du. Gazteen gora beherak dira,gazteei asko gustatuko zaizuela espero dut.Animatu zaiztezte oso errexa bait da irakurtzeko.

Anonymous said...

Oso liburu polita iruditu zait.Gaur egun lagunen artean gertatzen diren arazoen antza du.
Irakurtzeko oso erraza iruditu zait ganera.
Irakurri oso politta da.

Anonymous said...

Ez zait asko gustatu liburua, lehendik irakurrita nuen eta orain beste era batetara ulertu badut ere ez da nire gustukoa izan. Gehien gustatu zaidan zatia bukaera izan da alde handiz, zer pentsatua ematen dizu. Gutxien berriz gaia bera, istorioa, ez dut atsegin. Hala ere oso erraz irakurtzen da eta pasarteak motzak direnez ez da astuna egiten. Laburpena irakurrita atentzioa deitzen dion edonori gomendatzen diot.

Anonymous said...

Liburu hau gustatu zait, nahiz eta honen zati batzuk aspergarri samarrak iruditu. Errez irakurri dut eta gustura. Liburu honek, lagunen arteko tira-birak kontatzen ditu: Une zoragarriak, iruzurrak, lapurretak, festak... Liburu honen gaia gustatu zait. Gaur egun zoritxarrez Karinen bezalako kasuak gertatzen dira, eta inguruko guztiak dira horren errudun. Jakin minez gelditu naiz, ez bai dakit zer gertatuko den Karin eta Noraren arteko harremanarekin, ezta Sabina eta Nora inoiz bueltatuko diren lehen bezalako lagunak izatera. Liburu polita da eta irakurtzera animatzen zaituztet!

Anonymous said...

Liburua asko gustatu zait. Gaztaroan gertatzen diren komeriak kontatzen ditu, nola neska batzuek beste batzuek baztertzen dituzten. Liburu honek azaltzen du zer gaiztoak izan gaitezkeen batzuetan eta zer egitera irits gaitezkeen lagunak edukitzearren. Bukaera asko gustatu zait intrigaz betea baitzen.

Anonymous said...

Liburua asko gustatu zait, nerabetzaroan gertatzen diren hainbat gai jorratzen dituelako, akzio eta interes puntua inoiz galdu gabe. Gainera, uste dut, liburua irakurtzen duten jende asko identifikatua sentituko dela liburuko pertsonaiekin. Beraz,liburu hau, gure adina duten edonori gomendatuko nioke(eta baita zaharragoei ere, gaztaroko garaiak gogoratzeko), guri gertatzen zaizkigun gertaera asko landu eta gure ikuspegia kontutan hartuz idatzita daudelako. Badakizue beraz, irakurri liburu polit hau!

Anonymous said...

Ez zait asko gustatu liburua, zeren Noraren jokabidea batere ez zait batere gustatu.
Nora Karinekin oso zitala izan da eta azkenik Karinek gaizki bukatzen du errurik gabe.
Bizi errealean normala da lagun arteko aserreak baina nire ustez Norarena umekeria utsa zen.
Fanny bera ere oso gaizki portatu da Nora eta Karinekin eta arru xamarra zen.

Anonymous said...

Liburua asko gustatu, tristeegia iruditu zaidan arren. Nahiko istorio errealak eta interesgariak zeuden liburu honetan, baina batzuetan tristeegiak ziren. Gainera oso erraza eta sinplea da irakurtzeko. Gazte guztiei gomendatuko nieke liburu hauxe irakurtzea.

Anonymous said...

Liburua oso polita iruditu zait, gure adin-beretsuko gazteen gertakizunak kontatzen ditu, eta erraz identifika gaitezke eszena batzuetan.
Erraza egin zait bai irakurtzerakoan eta baita ulertzerakoan ere, nahiz eta liburuaren amaiera ez zaidan askorik gustatu.

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait, errealean oinarrituta dagoelako. Gaztaroan gertatzen diren komediak kontatzen ditu. Bertan agertzen da lagunak nola baztertzen dituzten. Liburu hau irakurri ezkero konturatu gintezke jendea baztertzean,ze nolako mina eman dezekeen.
Liburu hau irakurtzea gomendatzen dut, erraz irakurtzen delako. Gainera oso polita delako.

Anonymous said...

Liburua nahiko gustatu zait, azkar irakurtzen da eta denbora pasa gisa aukera ona da. Edukiari dagokionez, nabari da adoleszenteentzako eginiko liburua dela, horrelako liburu asko egiten dituzte adibidez: Jara, Zigarrotxoa ahoz-aho etab. luze bat. Honekin zera esan nahi dut, ez dela liburu espezial bat, arrunta bazik.
Kanpokoari dagokionez berriz, letra atsegina du.

Anonymous said...

Liburua asko gustatu zait. Gaur eguneko adoleszentziaren islada bat iruditu zait eta beraz oso entretenigarria gertatu zait. Gainera jende asko identifikatuko zelakoan nago eta pentsatzeko asko eman digu lagunen jokabidea zela eta. Oso erraz eta gustora irakurri dut eta edozein gazteri gomendatuko nioke.

Anonymous said...

Asko gustatu zait liburua. Nerabezaroaren inguruko gaietan oinarriturik dago eta jendea oso erraz identifika daitekeela uste dut nobela honekin. Bestalde, gazteen ikuspuntutik idatzia dela deritzot. Protagonistak ahalegin guztiak egiten ditu laguna berreskuratzeko, nahiz eta horretarako Karin erabili eta traizionatu behar izan. Horren adibide Sabinaren aurrean heldu plantak eginez zigarroak erretzen etab. hasten denean. Bukaera tristea iruditu zait eta ondoren Karinekin zer gertatzen den jakin nahiko nuke, baita bere ikuspuntua ere. Anima zaitezte irakurtzera!!

Ainara E. 3-B 2007-08

Anonymous said...

Asko gustatu zait liburu hau, zati batzuk aspergarri xamarrak iruditu arren. Liburu honek lagunen arteko arazoak kontatzen dizkigu.Gaur egun ere gertatzen dira orrelako tirabirak zoritxarrez. Asko gustatu zait liburuaren gaia eta erraz irakurri dut. Jakin min handiz geratu naiz bukaeran zer gertatzen ote den Karin, Sabina eta Norarekin. Liburua hau irakurtzera animatzen zaituztet!!

Anonymous said...

LIburu hau gustatu zait. Gure adinekoei gerta dakiguken istoria dela pentsatzen dut, batez ere neskoi. Gehien gustatu zaidan zatia amaiera izan da, nahiz eta "intriga" pixka betakin uzten duen. Festan gertatu zena, hau da Sabinari egin ziotena, ez zitzaidan batere ondo iruditu, oso gogorra egin zitzaidan. Irakurtzeko garaian oso erraza egin zait eta kapituluak laburrak direnez, ez zait pisutsua egin. 14 urte inguruko gazteei gomendatzen diet, batez ere honelako istoriak gustetzen zaizkienei.

Anonymous said...

Liburu interesgarria iruditu zait hau. Liburu honetan, lagunen arteko arazotxoak, gazteen arteko pasadizoak etab kontatzen dizkigu. Liburu honen protagonistak, Sabina eta Nora dira, nahiz eta Karin ere askotan aipatu. Istorioa gazteen ikuspuntutik egina da. Liburua oso ndo idatzia dago eta hasieran luze xamarra iruditu arren, oso gustura irakurri dut.
15 urteko gazteei irakurtzea gomendatuko nizueke.
Animatu eta irakurri!

Anonymous said...

Niri liburu hau gustatu zait, nahiz eta beste bukaera bat izango zuela pentsatu. Errealitatean oinarritua dagoen liburua da hau, gure adineko gazteentzat aproposa. Nora da historia honetako protagonista eta bere koadrilan gertatzen diren gora beren berri ematen digu.Adibidez: txikitatik bere lagun hoberena izan den neska,hau da, Sabina beste neska baten ibiltzen hasi da, Fanny. Noraren amak eta Felix bere nobioak izandako pasadizoak kontatzen ditu, Karinekin izandako uneen berri ere ematen du.

Cristina M. 3.A (2009-2010)

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait interesgarria izan delako eta gainera irakurtzeko erraza.Suedian du oinarria liburu honek eta lagunen arteko arazoak azaltzen dizkigu,nola lagun bat berreskuratu ahal izateko beste bat baztertzeko gai garen,iseka egiten zer nolako mina lor daiteken … .Protagonista Nora da eta bere inguruan dabiltza arazo guztiak.Liburu honek gainera hainbat eskolatako haurren errealitatea azaltzen du.Irakurtzea gomendatzen dizuet.
Aitor .N 3.B (09-10)

Anonymous said...

Irakurri berri dudan liburua ”Egiaren jokoa” izan da. Asko gustatu zait istorioa, batzuetan tristea den arren. Nerabezaroan ohikoak diren gertaerak kontatzen ditu eta uste dut gazte asko identifikatuta sentituko direla hau irakurtzen. Gogorra da lagun bat galtzea baina ez da beste bat engainatu behar lehengoa berreskuratzeko, Norak ez ditu gauza batzuk ondo egin baina ulertzekoa da bere egoeran eta gero damutu egiten da guztiaz. Sinplea eta erraz ulertzekoa da liburua eta nik edozein gazteri gomendatzen diet.

Aitziber E 3B 2009-2010

Anonymous said...

Asko gustatu zait liburu hau, oso erraz irakurtzen baita. Nora izeneko neska batek kontatzen du istorioa. Bere txikitako lagunak, Sabinak, orain nahiago du Fannyrekin ibili eta ez diote beraien koadrilan sartzen uzten. Norari, berriz, Karin hurbiltzen zaio, baina Norak ez du bere laguna izan nahi. Elkarren arteko tirabiren berri ematen du. Hala ere, ez zait gehiegi gustatu bukaera. Izan ere, ez du kontatzen nola bukatu zuten elkarrekin. Edozeinek irakurtzeko modukoa da, beraz irakurri!

Nagore A. 3B (2009-2010)

Anonymous said...

Liburu hau, oso polita iruditu zait, nahiz eta bestelako amaiera bat espero nuen. Errealitatean gerta daitekeen istorioa da. Protagonista, Nora izeneko neska gazte bat da, istorioak Norak bere lagunekin izandako tirabirak kontatuko dizkigu eta erakutsiko digu, inor ez dugula epaitu behar ezagutu aurretik eta ez dugula geuru burua aldatzen saiatu behar, merezi ez gaituen edozeinengatik. Beraz, edozeini gomendatuko niokeen liburua da hau, oso interesgarria izateaz gain, erraz irakurtzen baita.


Janire O. 3A (2009-10)

Anonymous said...

Irakurri berri dudan liburua erakargarria nahiz oso erraza egin zait irakurtzeko garaian!Nerabezaroaren inguruko gaietan oinarriturik dago eta jendea oso erraz identifika daitekeela uste dut nobela honekin. Bestalde, gazteen ikuspuntutik idatzia dela deritzot. Protagonistak ahalegin guztiak egiten ditu laguna berreskuratzeko, nahiz eta horretarako Karin erabili eta traizionatu behar izan. Horren adibide Sabinaren aurrean heldu plantak eginez zigarroak erretzen etab. hasten denean. Bukaera tristea iruditu zait eta ondoren Karinekin zer gertatzen den jakin nahiko nuke, baita bere ikuspuntua ere. Anima zaitezte irakurtzera!!

ANE B. 3B
09/10 IKASTURTEA

Anonymous said...

Oso liburu ona iruditu zait, gainera aise irakurtzen da. Eguneroko bizitzan gertatzen diren gertaerei buruzkoa da eta hori asko gustatu zait. Bukaera, aldiz, ez zait batere gustatu, ez duelako bukaera formalik. Ez du kontatzen nola bukatzen den istorioa, ez du ezer argitzen eta hori ez dut gustuko. Liburua neska gazte baten eta bere ingurukoen gorabeherei buruzkoa da. Beste bati gomendatzeko modukoa dela deritzot.

Maider Z. 3-B 2009-2010

Anonymous said...

Liburu hau ez zait asko gustatu,azkenerako aspergarri xamarra egin baitzait.
Liburuan lagun batzuen arteko harremana kontatzen da,Norarena eta Sabinarena.
Lagunak arazoak dituzte.Udako oporrak bakoitzak bere aldetik igaro ditu,eta behingoz Elkar ikusten direnean, Sabinak Norari ez dio batere kasurik egiten,lagun berri bat egin,Fanny.
Bestalde,Norari,Karin izeneko neska baztertu bat atzetik dabilkio,eta ez du bakarrik uzten.
Istorioaren amaieran,denek haserre xamar amaitzen dituzte.

Jone G. 3 A (2009-2010)

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait zeren eta oso interesgarria da. Nora izeneko neska bat da protagonista eta Sabinaren kuadrilan sartu nahi du, baina ez diote uzten sartzen,beraz beste lagun batzuk bilatu beharko ditu. Orduan Karin izeneko neska bat egiten du lagun baina ez da ondo moldatzen. Liburu hau irakurtzeko oso erraza da eta irakurle guztiei irakurtzea gomendatzen diet.

Mattin Rezola 3-b 09/10

Anonymous said...

Irakurri dudan liburua, Egiaren jokoa deiturikoa, asko gustatu zait. Nahiko interesgarria ere bada liburua. Liburu honetan, gure adineko gaztetxoen pasadizoak eta haserrealdiak kontatzen dira. Pasadizo tristeak ere baditu. Liburuxka honetako protagonista garrantzitsuenak Sabina,Nora,Fanny eta Karim dira. Hasieran liburu oso astuna ematen badu ere, liburua oso erraz eta oso ondo ulertzen da. Nire iritziz, liburu hau gazteentzako egina dago. Batez ere, 14 eta 16 urte bitartekoentzat.

Irakur ezazue!!!

Unai.M 3-B 2009-2010

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait, istorioa bera oso errealista iruditu zait, lagunen arteko gertaera asko kontatzen ditu bertan, iseka, irain… lagunei eta egiari buruz ere zer pentsa handia eman dit. Nire ustez horrelako gertaera asko eta asko gertatzen dira gaur egun, batez ere gure adinekoak diren neska-mutilei. Nik gure adineko guztiei gomendatuko nieke!

Miren S. 3.B (2009-10)

Anonymous said...

Niri liburua asko gustatu zait eta denei gomendatzen diet. Liburu hau neska batzuei buruzkoa da Nora eta Sabina.
Lagunik handienak izan dira betidanik Nora eta Sabina, ikasturte hau iritsi arte. Orain Fannyrekin dabil beti Sabina, eta Norak hauen koadrilan sartzeko ahaleginak egin arren, bizkarra emango diote gehienetan. Aldi berean, beregana hurbiltzen da Karin, denek baztertzen duten neska potoloa baina Norak ez du onen laguna izateko batere asmorik.
Ugaitz G. 3A(2009-2010)

Anonymous said...

"Egiaren jokoa" liburua gustatu zait, baina bukaera oso arraroa da, bukaerarik gabeko bukaera.
Liburuko protagonista Nora da, Nora Sabinaren oso laguna zen, baino Sabinak Fanny hartu du lagun berri bezala, Norak beraiekin ibili nahi du, batez ere Sabinarekin.
Karin gelako lodiena da eta denak baztertu egiten dute, Noraren bakardadea dela eta Karinekin ibiltzen hasten da.
Hemendik aurrera, Sabinaren walkmana dela eta, nesken arteko gora-beherak azaltzen dira, gezurrak, manipulazioak eta maltzurkeriak.
Neska bakoitzak bere egoera aurrera ateratzeko zer egiten duen eta ze era desberdinetan.
Amaia O. 3 A (2009/2010)

Anonymous said...

Liburu hau gustatu zait,gainera oso erraz irakurtzen da.Liburu honetan lagunen arteko arazo batzuk kontatzen ditu.Liburuan Karin izeneko neska bati burla egiten diote eta horrek izugarrizko mina egiten dio, eskolaz aldatu beharra ere izaten du. Nahiz eta liburuak zati aspergarriak ere eduki,liburu hau irakurtzea edozeini gomendatuko nioke.

BeƱat A. 3A (2009-2010)

Anonymous said...

EGIAREN JOKOA

Oso liburu polita eta interesgarria iruditu zait, erraz irakurtzen da. Istorioa lagun batzuei buruz doa, errealitatean istorioan bezalaxe haserrealdiak, adiskidetzea, beste lagun batzuk tartean izatea etab. gertatzen dira. Nora da istorioren protagonista, bi anaia ditu Anton eta Kalle, bere gurasoak bananduta daude eta bere ama Felix izeneko gizon batekin dabil. Norak arazoak izaten ditu Sabina bere lagun honenarekin, Sabinak orain nahiago du Fannyrekin ibili. Baina ikastetxe guztietan bezala beti dago bat baztertzen dutena bere fiskoagatik Karin esaterako. Karin Noraren laguna egiten saiatzen da baina azkenerako ez du lortzen. Liburu hau edozeini gomendatuko nioke oso istorio polita kontatzen duelako. ANIMATU IRAKURTZERA!!




Nerea G. 3-B (2011-2012)

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait eta nahiko errez irakurri dut. liburu honetan gure edadeko gaztetxoen pasadizoak kontatzen ditu, gainera gauza batzuk erakutsi dizkit. Adib.: inor ez dugula epaitu behar ezagutu aurretik inor ez dugula epaitu behar. Horregatik nik liburu hau irakurtzea gomendatuko nizueke oso polita baita.

Urko O. 3B 2011-2012 ikasturtea

Anonymous said...

EGIAREN JOKOA
Liburu hau asko gustatu zait, naiz eta beste amaiera bat espero nuen. Liburuan Norak bere lagunekin izandako hainbat tirabira kontatzen dira. Norak bi hilabete eskolara joan gabe pasa ditu, bueltatzean bere lagunik onena, Sabina, beste lagun batzuekin ikusten du eta Norari ez dio ia kasurik egiten. Momentu batzuetan Nora bere lagunen menpe jartzen da eta or demostratzen da ez dugula gure izaera aldatu behar merezi ez gaituen batengatik. Liburua errealitatean oinarritua dago, honen antzeko gauzak bati baino gehiagori gertatzen baitzaizkio. Beraz, edozeini gomendatuko niokeen liburua da, polita izateaz gain, erraz irakurtzen baita eta oso ulerkorra da. ANIMATU ETA IRAKURRRI!!!!!

Aiora M. 3.B (2011-2012)

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait.Idazleak oso ondo konprenditzen gatuela iruditzen zait. Oso gogorra iruditzen zait Fanyren festan, Sabinak eta Fanyk, Karini egiten diotena,ez litzaidake batere gustatuko Karinen lekuan egotea.
Liburu hau oso erreza da irakurtzeko eta oso ondo ulertzen da dena.Nik liburu hau edozeini gomendatuko nioke.
June G. 3.B (2011-2012)

Anonymous said...

Niri liburu hau interesgarria iruditu zait, gazteen artean gertatzen diren arazoak eta egoerak kontatzen direlako. Liburu honetako protagonistak, orokorrean gazteak dira.Oso tristea iruditzen zait,lagun bat lortzeko, beste bat traizionatzeko gauza izatea… Gazteentzat egina dago.Irakurtzeko arazorik ez daukan eta erraz ulertzen den liburu horietako bat da.Liburu hau 14 urteko gazteei gomendatuko nieke.Anima zaitezte!

Ander G. 3B 2011-2012

Anonymous said...

Liburu hau gustatu zait. Gora behera asko gertatzen dira liburuan zehar. Nerabezaroan edukitzan ditugun arazoak oso ondo azaltzen dira liburuan. Nire uste apalean idazleak nerabeak oso ondo ulertzen ditu. Noraren postua oso zaila da, alde batetik lagun galdu berria errekuperatu nahi du eta beste aldetik bere laguna egin nahi duen ikaskide bat saihestu. Ez zait gustatu liburuaren amaiera. Motza da eta ez du ezer argitzen. Bigarren liburua balego, amaiera egokia zen, baina bigarrena ez badu ez da bukaera ona liburu batentzat. Lagun arteko arazoak dituztenek irakurtzeko gomendatzen dut liburu hau. Arazorik ez dutenentzat ere liburu polita da. Denei gomendatzen diet liburu hau irakurtzea.


Haizea Alkiza. 3-B 2011-2012

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait gazteen arteko zailtasun eta korapiloak azaltzen direlako.Mundu errealen gu gazteok horrelako gauzak ere egiten bait ditugu.Tristea da benetan Karin-eri egiten dioten gauzak eta nola Norak gezurra esaten dio Karin-eri Sabinaren laguna izateko. Interesgarria izan da beneta eta ulertzeko oso erraza. Gazteei 13-16 urtekoei konkretuki gomendatuko nieke irakurtzea.

Ane U. 3B 2011-2012

Anonymous said...

Liburu hau,oso polita eta interesgarria iruditu zait.Gazteen ikuspuntutik idatzia dago eta errealitatean gertatzen diren hainbat gertaera biltzen ditu,batez ere,lagunen arteko arazoak.Nola lagun bat berreskuratzeko beste bat baztertzeko gai garen,iseka egiteak zer nolako mina eman dakiokeen pertsona bati... Liburu honen protagonista nagusia,Nora izeneko neska bat da eta, istorioak, Norak bere adiskideekin izandako tirabirak kontatuko dizkigu.Beraz,15 urte inguruko gazteei gomendatuko nieke liburu hau. Anima zaitez irakurtzera!Alazne G. 3.A(2012-13)

Anonymous said...

Asko gustatu zait liburu hau, zati batzuk aspergarri xamarrak iruditu arren. Liburu honek lagunen arteko arazoak kontatzen dizkigu.Gaur egun ere gertatzen dira orrelako tirabirak zoritxarrez. Asko gustatu zait liburuaren gaia eta erraz irakurri dut. Jakin min handiz geratu naiz bukaeran zer gertatzen ote den Karin, Sabina eta Norarekin. Liburua hau irakurtzera animatzen zaituztet!!
Gorka.A
3A (2012-2013)

Anonymous said...

Niri “Egiaren Jokoa” liburua asko gustatu zait. Liburu hau oso erraz irakurri dut eta gure adinerako egokia iruditu zait. Gaztetxoek lagun artean arazo asko izaten dituzte: itxurarengatik, izateko eragatik… liburu honetan arazo horiek argi ikusten dira. Sabina eta Norari gertatutako zenbait gorabehera kontatzen ditu liburuak. Horretaz gain, mutilak ere agertzen dira eta maitasuna. Nik liburu hau edozein gazteri gomendatuko nioke. Animatu eta has zaitez irakurtzen!

Nerea E. 3.A (2012-13)

Anonymous said...

Liburua hau, beste liburuekin konparazioan, gehien gustatu zaidana izan da. Asko gozatu dut historia hau irakurtzen. Gainera oso erreala iruditu zait. Liburuan gehien gustatu zaidana Nora, Sabina eta Fannyrekin inbiltzen denekoa izan da. Bukaera oso arraroa iruditu zait, baina ondo dago. Horrez gain oso erraza da irakurtzen eta tiratu egiten du segitzera.




Alaitz M. 3A
(2012-13)

Anonymous said...

Niri liburu hau entretenigarria iruditu zait. Protagonista Nora izeneko neska bat da eta berari gertatzen zaizkion lagunarteko iskanbilak kontatzen ditu. Noraren lagun mina beste neska batekin ibiltzen hasten da, eta Norari ez diote kasu handirik egiten. Nora asko ahaleginduko da berriz ere Sabinaren lagun mina izaten, baina ez zaio hain erraza gertatuko. Istorio polita izateaz gain oso erraz irakurtzen da eta horregatik edozeini gomendatuko nioke.

Andoni A. 3.A (2012-2013)

Anonymous said...

Liburua gustatu zait, istorio interesgarria kontatzen du eta. Gure adin berdintsua duten gazteen arteko haserrealdi eta gorabeherak kontatzen ditu liburuak, eta irakurritakoan, jende asko identifikatuta sentituko dela iruditzen zait. Azkar amaitu dut liburua, irakurtzeko eta ulertzeko oso erraza egin zaidalako. Edozeini aholkatuko nioke irakurtzea. Anima zaitez!
Axier A. 3A 2012-2013

Anonymous said...

Asko gustatu zait " Egiaren jokoa" liburua. Erraz irakurtzen den liburua izateaz gain, oso interesgarria da eta iruditzen zait gure adineko gazteentzat egokia dela. Karini gertatzen zaizkion gauzak ez dira oso atseginak eta are gutxiago Norak ere beti bizkarra ematen dionean besteen aurrean eta gero bakarrik dagoenean ez. Gure adina duen edonori gomendatuko nioke





Ane A 3.A

Anonymous said...

Liburu ederra iruditu zait bertan gertatzen diren gertakizunak errealismoarekin zerikusia duelako.Liburu hau irakurtzen oso gustura aritu naiz istorio polita kontatzen duelako eta irakurtzeko oso erraza delako. Liburu honetan gazte batzuen kontakizuna kontatzen du eta batzuetan zein gaiztoak izan gaitezken lagunak edukitzeko konturatu naiz. Hala eta guztiz ere edonori gomendatuko nioke irakurtzako.Animatu!!!

Jon L.3A (2012-2013)

Anonymous said...

Liburu hau irakurtzeko oso erraza egin zait kapitulu motzak dituelakio eta edozeinek ulertzeko moduan dagoelako. Liburu onen gaia gaur egun gure adineko askori gertatzen zaiela uste dut, eta erakusten digu laguntasuna oso inportantea dela. Beraz, liburu hau edozeini gomendatuko nioke irakurtzea gustatuko zaizuelakoan baitnago.
IBAI G. 3-A 2012-13

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait, gure adineko jendeari lotutako liburua delako. Bertan Nora izeneko 15 urteko neska gazte baten istorioa kontatzen digu. Sabina, bere lagun onena zena, Fanny izeneko beste neska batekin ibiltzen hasiko da eta Norak Sabinarekin zuen harremana berreskoratu nahiko du. Liburuan zehar Norak Karinekin, (gelako baztertua den neska) izandako elkarrizketa batzuk azalduko dira. Naiz eta istorio honen amaiera ez zaidan asko gustatu edozeini gomendatuko niokeen liburua da interesgarria izateaz gain irakurtzeko erraza delako.
Aitor o. 3.A 2012-2013

Anonymous said...

Liburu hau, oso polita iruditu zait, nahiz eta bestelako amaiera bat espero izan. Errealitatean gerta daitekeen istorioa da. Protagonista, Nora izeneko neska gazte bat da, istorioak Norak bere lagunekin izandako tirabirak kontatuko dizkigu eta erakutsiko digu, inor ez dugula epaitu behar ezagutu aurretik eta ez dugula geuru burua aldatzen saiatu behar, merezi ez gaituenengatik. Liburu hau gure adineko edonori gomendatuko nioke.
Maite T. 3A (2012-13)

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait errealitatean ere horrelako gauzak gertatzen direlako nahiz eta batzuetan tristea ere izan. Nora da protagonista. Norak Sabina du txikitatik bere lagun mina baina azken aldi honetan Sabinak ez dio kasurik egiten Norari, eta Sabina eta Fanny ibiltzen dira batera. Liburuaren bukaera ere tristea da baina hala ere, irakurtzea aholkatzen dizuet denei.

Maria M
Aralar bhi
2013-14
3.B

Anonymous said...

“Egiaren Jokoa” liburua orokorrean polita iruditu zait, baina ez zait asko gustatu azken zatia. Protagonistak Nora izena du eta bere lagun onena Sabina zen. Gero Sabina, Fanny izeneko neska batekin ibiltzen hasi zen. Orduan, Nora bazterturik sentitzen da eta berak eta Sabinak zuten adiskidetasuna berreskuratzen saiatuko da.
Liburua nahiko erraz irakurri dut, kapitulu motzak baititu.
Animatu liburu hau irakurtzera!

JON Z. 3A (2013-14)
ARALAR BHI
ALEGIA

Anonymous said...

Liburu hau gustatu zait. Oso interesgarria iruditu zait, gure adinean gertatzen diren gauzak kontatzen ditu eta. Gainera erraz irakurri eta ulertzen da. Gehien gustatu zaidan zatia, Nora eta Karin elkarrekin lanak egiten dituztenekoa izan da, batak besteari laguntzen baitio. Eta gutxien gustatu zaidan zatia, Fannyren festan, Karini eginarazten dien prenda da. Gustatuko litzaidake liburu honen bigarren zatia irakurtzea, edukiko balu, jakiteko Nora eta Sabinaren artean zer gertatzen den. Liburu hau gure adineko edozeini gomendatuko nioke irakurtzen, ziur bainago gustatuko zaiela.
ENERITZ Z. 3.B 13-14

Anonymous said...

Irakurri dudan liburua, asko gustatu zait. Liburua interesgarria, polita eta entretenigarria iruditu zait. Liburu honetan, gure adineko gaztetxoen pasadizoak eta haserrealdiak kontatzen dira. Pasadizo tristeak ere baditu. Liburuko protagonista garrantzitsuenak Sabina,Nora, Fanny eta Karin dira. Liburu hau, edonori gomendatuko niokeen, interesgarria izateaz gain irakurtzeko erraza delako.Anima zaitez eta Irakur ezazu!


Igor M. 3A(2014)

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait. Beti Sabina izan da Noraren lagunik hoberena, baina oporretatik bueltan Sabina Fannyrekin ibiltzen da, Norak beraiekin ibili nahi du eta horretarako gauz batzuk egiten ditu, eta azkenean lortzen du beraiekin ibiltzea. Entretenigarria egin zait liburua, gure adineko gazteei gertatzen zaizkien gauzak kontatzen ditu. Gure adineko edonori gomendatuko nioke liburu hau.
Narao O. 3A (2013-2014)

Anonymous said...

Niri "Egiaren jokoak" liburua gustatu zait amaiera izan ezik. Baina, interesgarria eta erraz irakurtzen den liburua da. Bertan, Nora oporretatik eskolara itzuli ondoren bere lagun Sabina, Fannyrekin ibiltzen dela eta ez diotela kasurik egiten eta beraiekin ibiltzeko ahaleginak egin beharko ditu Norak. Ez ait batere gustatu amaiera, zer geratuko ltekeen Nora Fanny eta Sabinarekin jakin nahiko nuke. Gure adineko edonori gomendatuko nioke.

Endika.A 3A (2013-2014)

Anonymous said...

Ez zait bereziki asko gustatu liburua. Ez zuen bat ere ez emoziorik. Egun batean irakurri dut eta ez zait oso astuna iruditu, baina ez da izan nere gustokoa.
DBH 2