2013-01-02

BEHI EUSKALDUN BATEN MEMORIAK

BEHI EUSKALDUN BATEN MEMORIAK
Bernardo Atxaga
(Pamiela)

















Behietan ere badago ausart eta koldarrik. Mo, behi protagonista, ausartekin bilduko da, bere askatasunaren bila egingo duen bizitza- ibilbidean. Inguruan ikusten duen bidegabekeriaren aurka gogor egingo du; nahiz eta, batzuetan, zaurituta eta apalduta atera trantzetik. Bere bidaiako bukaeran, berarekin alderatuta, guztiz kontrako den pertsonaiarekin egingo du topo Mok (behi handi, malenkoniatsu, iraultzailea; moja txiki, alai eta jainkozalearekin!) eta zorionaren oso gertutik izatera iritsiko.

Bi irakurketa dituen liburuaren aurrean gaude. Helduentzako “haur literatura” deitu genezakeen horren fruitua (Printze Txikia, Animalien Ihauteria... eta beste hainbat bezala). Azaleko istorioaren azpitik, gizakiei buruzko fabula garratza gordetzen du liburuak.

Honelako liburuekin oso esperientzia ezkorrak izan ditugu irakasleok orain artean. Jeneralean ez dira gaztetxoen oso gustuko izaten. Beraz, saiatu zaitezte “barne istorioaren” bila, hor baitago kontakizunaren altxorra. Zinez merezi duela!


Gehiago jakin nahi izanez gero, jo helbide honetara http://www.pamiela.org/
Rafa L.

51 comments:

Anonymous said...

Hasieratik gustura irakurri dudan liburua izan da.Interesgarria iruditu zait, normalean ez bait dugu animaliei buruzko libururik irakurtzen. Behi honek bere bizia kontatzen digu, txikitatik hasita.
Asko gustatu zait.

Maitane Arraiet
4.B

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait nahiko erreza da irakurtzeko. Behin erez dut irakurri animali protagonista izandako liburuak orduan liburu hau niretzako oso berria izan zait.
Alde batetik ez zait gustatu historia sinplea duelako. Hasieran ere pixka nahasten du, behien ohiturak ere erakusten dizkigu. Nahiko polita da irakurtzeko gomendatzen dizuet irakurtzea. Anima zaitezte ez ezazue behi hori bakarrik utzi !!!

Anonymous said...

Liburu hau oso polita iruditu zait, irakurtzeko orduan erreza egin zait.Gustura irakurri dut, animali bat protagonista izatea ez baita oso normala liburu batean. Liburua hasieran nahiko aspergarria iruditu zait, baina liburuaren bukaera nahiko ondo egon. Behi bati gertatzen zaizkion gauzak kontatzen ditu, txikia zenetik.Edozein pertsonari liburu hau irakurtzea gomendatzen diot, gustatu egingo zaio eta.

Silvia d.R 4.A 2009-10

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait, erraza delako irakurtzeko eta hiztegi erraza duelako. Oso interesgarria egin zait liburua, inoiz ez dutelako animalia bat protagonista duen liburu bat irakurri. Liburu honen protagonista behi bat da eta bere bizitza kontatzen digu, txikia zenetik hasita. Liburu polita da irakurtzeko eta jendeari gomendatzen diot.

Eneko Lasa 4a (2010/01/29)

Anonymous said...

Liburu hau nahiko interesgarria iruditu zait. Hala ere, ez zait asko gustatu. Kosta egin zait irakurtzea, ez zaila delako, baizik eta astuna egin zaidalako. Zaila egin zaidana zera izan da: Pauline Bernardetten hizkera ulertzea, hitz batzuk az bai zitzaizkidan ezagunak egiten. Esan beharra dago liburu bitxia dela, ez baita eguneroko gauz behi batek eguneroko bat idaztea. Ez nuke liburu hau gomendatuko.

Maddalen Z. 4A(2009-2010)

Anonymous said...

Liburu hau oso dibertigarria egin zait! Liburuak misterio puntu bat badu. Bertan behi batek bere abenturak kontatzen ditu. Bera Balantzategin bizi da eta bertan gertatzen diren gauzen berri ematen digu. Misterioak argitzeko protagonistak beste lagun bat du hau da zezen bat. Liburu bertan atal batzuetan monja batek hitz egiten du eta kasu horietan asko kostatu zait ulertzea. Baina bestela oso gustura eta errez irakurri dut. Liburu hau edozeini gomendatuko nioke.

Jaione Zubeldia 4.A

Anonymous said...

Liburu hau interesgarria iruditu zait eta gustatu ere egin zait. Libru honetan protagonista animalia bat da, behi bat hain zuzen ere eta hori entretenigarria iruditu zait, beste liburuak normalean pertsona baten ikuspuntutik idatziak daudelako. Mo da istorio honen protagonista. Hiztegi erreza du liburu honek eta beraz erraz irakurtzen da. Liburu hau denei gomendatuko nieke irakurtzeko


David.A 4A (2009-10)

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait eta oso interesgarria egin zait liburua letzea. Behi horrek bere bizia kontatzen digu, Balantzatekin nola bizi den eta zer-nolako gauzak ikusten eta sentitzen dituen kontatzen du.Gainera bere lagunarekin bizitako abenturak ere kontatzen ditu eta nola bere barruko ahotsa ez den fidatzen ere azaltzen da.


Pedro del pozo 4DBH 2010/1/28

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait eta oso interesgarria egin zait liburua letzea. Behi horrek bere bizia kontatzen digu, Balantzatekin nola bizi den eta zer-nolako gauzak ikusten eta sentitzen dituen kontatzen du.Gainera bere lagunarekin bizitako abenturak ere kontatzen ditu eta nola bere barruko ahotsa ez den fidatzen ere azaltzen da.


Pedro del pozo 4DBH 2010/1/28

Anonymous said...

Niri liburu hau oso interesgarria iruditu zait,alde batetik inoiz ez dudalako irakurri animali protagonista izandako libururik eta bestetik oso bitxia iruditu zaidalako behi batek edukitzen dituen egoerak azaltzeak.
Hasiera batean piskat kostatu zait liburua ulertzea,tartean bizkaierazko hitz batzuk agertzen direlako, baina ala eta guztiz ere oso polita iruditu zait ipuin hau.
Nik edonork irakurtzeko liburua dela iruditzen zait eta horrexegatik denei gomendatzen diet.

Garazi Z. 4-A (2009-2010)

Anonymous said...

Liburu hau ikaragarri gustatu zait, arretaz irakurri ezkero gauza asko ikasi daitezke eta gainera Euskaldunek Gerra Zibilean bizi behar izan zituzten komeriak eta beraien egoera azaltzen dizkigu liburuak. Istorioari begira Mo izeneko behi beltz bat Balanzategi izeneko baserri baten inguruetan etortzen da mundura eta bertan eta inguruetan zenbait lagunez lagunduta bere biziaren bidea aurkitzen saiatzen da eta bidean galdera asko sortuko zaizkio.

Aitor A. 4.A (09-10)

Anonymous said...

Behi euskaldun baten memoriak liburua asko gustatu zait.Oso interesgarria iruditu zait izan ere,behi honek bere bizitzako istorioa kontatzen digu eta hauek irakurtzen asko entretenitzen zara gainera gauzak beste modu batera ikusten dituzu.Ulertzeko erraza iruditu zait orokorrean nahiz eta batzuetan zailtasunak eduki.Nik jendeari liburu hau irakurtzea gomendatuko nioke.


Oihana.T(4DBH 2009-2010)

Anonymous said...

Atxagak euskara dotorean idatzitako istorioak hainbat fabula gordetzen ditu bere baitan. Istorio nagusitik aparte, liburu honek duen onena, hain zuzen, fabula horiek dira eta fabula oro bezala irakaspen eta hausnarketa ugari planteatzen zaizkigu. Ez zaitez izan alpha eta irakur ezazu, merezi du eta!
Beñat. E 09-10 4.maila

Anonymous said...

Asko gustatu zait. Behiak agertzen dira protagonista nagusi gisa baina erraz antzeman daiteke liburu honetako behien jarrerak gizaki askorena ere islatzen duela. Rafak bere komentarioan dioen bezela liburua bi modu desberdinetan edo ulertzen ahalegindu naiz eta lortu dudala uste dut. Asko erakutsi dit eta edozeini gomendatuko nioke. Gure adinekoek edo gaztegoek normala da Bernardo Atxagak esan nahi zituen gauz asko ez ulertzea eta liburua oso azaletik irakurtzea baina gerora ulertzen joango garela uste dut.
Iñaki Artola 4. (09-10)

Anonymous said...

Oraingoan Bernardo Atxaga Mo izeneko behi euskaldun baten barruan sartu da eta bere historia kontatzen digu memoria batzuk idatziz. Mo memoriak hauek idazten hasi da bere barruko ahotsak esan diolako. Memorietan aipatzen duenez, Mo Balantzategin jaio zen. Berak hasieran zihoen nahiago zuela zaldia izan, baina, Setatsuak(bere barruko ahotsak) esan zion behia izatea gauza ederra dela eta oso arrazoi onak eman zizkion. Hortik aurrera Mok jende asko ezagutu zuen eta beraiekin abentura asko pasa zituen, bere memorietan kontatzen duenez.
Liburua asko gustatu zait, gainera irakurtzeko oso erraza iruditu zait.
Adur M. 4-A (09/10)

Anonymous said...

Liburu hau izugarri gustatu zait, izan ere liburu gehienetan pertsonak izaten dira protagonista, baina honetan ez, honetan behia da; gainera oso erraz irakurtzen da.
Edonori gomendatuko nioke liburu hau, nahiz eta ez izan oso laburra. Liburu hau irakurtzeko aukera duen pertsona orok irakur dezala!!Asko irakasten baitu gure bizitza honetarako.


B.Arandia 4.A (2009-2010)

Anonymous said...

Nahiz eta pasarte batzuetan, gehienbat Mo filosofatzen hasten denean, pixka bat liosoa egin zaidan arren, gustatu zait liburua. Ez da gerrari buruz irakurri dugun inongo libururen antzekoa, eta kuriosoak iruditzen zaizkit gauza batzuk, adibidez, behi dela jakitean hartzen duen desilusioa, edota bere barneko ahotsa eta beraren arteko desberdintasunak. Edozeini gomendatuko nioke liburu hau.

Amaia.G (4-A) 2009-2010

Anonymous said...

Liburu hau ako gustatu zait, baina ez da oso erraza ulertzeko.Hasiera batean nahiko liantea iruditu zait, baina istorioak aurrera egitean, askoz interesgarriagoa egin zait irakurtzea lehenago esan dudanez hasiera batean nahikoa pixutsua egiten delako.
GUre adineko jendeari gomendatuko nioke liburu hau, batez ere 15-16 urteko mutikoentzat.
Oso istorio interesgarria da bizitza txiki-txikitatik kontatzen dizulako.

Aitor Encinas 4.A 2010-02

Anonymous said...

Nahiz eta hasieran umentzako liburua ematen duen, gai serio bat jorratzen du, gerra.
Behia jaiotzen denean hasten da istorioa, orduan ez daki ezer bizitzari buruz, baina nabarmena da liburuan zehar edukitzen duen bilakaera.
Liburua Bernardo Atxagan beste liburu batzuk bezala asko gustatu zait eta jendeari gomendatzen diot.

Patxi E. 4a 09-10

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait erraza delako irakurtzen eta behi honen historia asko gustatu zaitelako. Batez ere mutil ganberroek izaniko gatazka komentuan. Otsoarekiko kontatzen duen historian dauden zenbait gauz ere atseginak egin zaizkit. Adibidez: Setatsuaren gomendioa. Liburu hau jende gazteari gomendatzen diot. Hasiera batean nahiz ez izan gero bezalako entretenigarria.

Joseba A. 4A 2009/10

Anonymous said...

Liburu oso entretenigarria iruditu zait, orain dela urte batzuk irakurri nuen liburua baina bigarren aldi honetan irakurtzean hobeto ulertu dut istorioa. Bertan Mo izeneko behi baten abenturak kontatzen dira jaiotzen den momentutik aurrera. Ustez gerra pasata dago, baina Mo bizi den eremu honetan oraindik gauza arraroak gertatzen dira, hala nola, baserrian zakurrik eta beste animaliarik ez egotea behiak soilik.Mo bere barruko ahotsaz (Setatsuaz) baliatuko da bere usteak egiteko eta azkenik istorioaren korapiloa desegitea lortuko du bidean mila komeri eta lagun paseaz.

Iñaki L. 4A 2009/2010

Anonymous said...

Nik, behi euskaldun baten memoriak liburua irakurri dut. Liburu entretenigarria iruditu zait. Behi baten bizitzako tira birak kontatzen ditu, jaio zenetik hasita. Gehien gustatu zaidan zatia, banketeen arrazoia zein den aurkitzen dutenekoa da. Gazteei gomendatuko nieke liburu hau. Denbora pasatzeko egokia baita. Ala eta guztiz ere, ez da bi aldiz irakurtzeko horietakoa.
Maialen U. 4-A 2009/10

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait, eta irakurtzeko ere oso erraza da. Gainera, liburu honen protagonista animali bat da, eta beraz istoria dibertigarriagoa egiten du. Egia da, liburuaren hasiera pixkat bat aspergarria egin zaidala, baina irakurtzen joan ahala interesgarriagoa egiten joan zait. Liburu honen protagonista, Balantzategin bizi den eta Mo izena duen behi bat da, eta honek bere memoriak kontatzen dizkigu, txikia zeneko memorietatik hasita. Istorian zehar ere, zezen bat azaltzen da, Mo-ren laguna.
Niri liburu hau interesgarria eta originala iruditu zait, eta gure adineko gazteei gomendatuko nieke.

June G. 4-A 2012/13

Anonymous said...

Behi euskaldun baten memoriak liburua gustatu zait. Izan ere, erraz irakurri dut eta, gainera, dibertigarri samarra egin zait. Liburu honetan Balantzategi baserrian jaio zen Mo izeneko behiak bere bizitza kontatzen du. Liburuan aurrera zoazen heinean behiak lagun bat egingo du, baita misterio bat argitu ere, eta nire ustez hori da zatirik entretenigarriena. Liburu hau irakurtzea gomendatzen dizuet, ez baita egunero irakurtzen dugun horietako bat bezalakoa.

Irati Z. 4A 2012-13

Anonymous said...

“Behi euskaldun baten memoriak” liburua nahiko gustura irakurri dut. Liburu honetako protagonista nagusia Mo izeneko behi bat da, honek bere txikitako garaietatik hasita bere bizitza kontatzen du eguneroko bat balitz bezala. Nobela hau ezta normalean irakurtzen ditugun bezalakoa, izan ere, liburu honek behi baten pentsamenduak, sentimenduak, buruhausteak … azaltzen ditu, beti ere behi baten ikuspegitik. Beraz, nobela hau liburu klasikoak gustatzen zaizkion edonori gomendatuko nioke.
Irati U. 4.A 2012-2013

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait. Bertan protagonista behi bat da, liburu honetan txikitatik gertatzen zaizkion gauzak kontatzen ditu eta edonori gomendatuko nioke liburu hau, gainera irakurterraza da.

Jon Irastorza
4.A

Anonymous said...

Behi euskaldun baten memoriak liburua asko gustatu zait.Oso interesgarria iruditu zait izan ere,behi honek bere bizitzako istorioa kontatzen digu eta hauek irakurtzen asko entretenitzen zara. Ulertzeko erraza iruditu zait orokorrean nahiz eta batzuetan zailtasunak eduki ditudan. Liburu hau edozeini gomendatuko nioke, batez ere irakurle gazteei.
Aitzol Galarza 4.a

Anonymous said...

Nik behi euskaldun baten memoriak liburua irakurri dut eta gustatu zait baina istoriak nahastu egiten ditu, adibidez Balantzategiko gertaerak eta konbentuko gertaerak askotan nahasten ditu eta horrek irakurtzerakoan gatazkak sortzen ditu.
Batzuetan setatsuarekin itzegiten ari denean ez zara konturatzen eta nahastu egiten zara.
Ala ere niri gustatu zait eta irakurtzera animatzen zaituztet.
Ixone U. 2012-2013

Anonymous said...

Hasieratik ulertu dudan liburu erraza iruditu zait ,baita ere interesgarria.Liburu hau batez ere interesgarria iruditu zait behi baten ikuspuntutik kontatuta dagoelako,gainera orain arte ez ditugu horrelako libururik irakurri .Bertan behi batek txikitatik bizi izan dituen hainbat gauza kontatzen dizkigu .Liburu hau edozeini gomendatuko nioke.
Idoia.O 4A
2012-2013
Idoia.O

Anonymous said...

“Behi euskaldun baten memoriak” liburua, oso liburu interesgarria iruditu zait, batez ere gerra garaian orientatua dagoelako. Liburuak Mo izeneko behi baten istorioa kontatzen du, bera baserri batean bizi da, baina azkenean bere lagunarekin batera konturatzen da baserri hori ez dela baserri bat, baizik eta ejertzitoko kuartel bat. Bertan izandako abenturak eta bertatik alde egitean edukitzen ditun abenturak kontatzen ditu liburuak. Liburua, zati gehienetan behintzat, atsegina egin zait irakurtzerakoan, eta gustura aritu naiz istorioa jarraitzen. Irakurtzea gustuko duen edozeini gomendatuko nioke liburu hau, animatu eta irakurri!

Imanol M. 4A (2012-2013)

Anonymous said...

"Behi Euskaldun Baten Memoriak" liburua nahiko liburu aspergarria iruditu zait. Ez zait oso interesgarria egin behi batek bere bizitza kontatzea liburuan baina atal batzuk politak zituen eta interesgarriak liburu guztiek bezala. Beste aldetik harrituta geratu naiz behiaren arimak hitz egiten zionean zeren oso gauza sinesgaitza iruditzen zait hori gure adineko pertsonek irakurtzeko.
Anima zaitez irakurtzera!

Maialen A. 2012-13

Anonymous said...

"Behi euskaldun baten memoriak" irakurri dut eta liburua sinplea izan arren, nahiko gustura irakurri dut. Protagonista Balantzategi baserrian bizi den Mo izeneko behi bat da. Bere bizitza idazten du, behin batean Setatsuari (bere barruko ahotsari) hori egingo zuela agindu zion eta. Erraz irakurtzeko liburua da nahiz eta komentuko monjak erabiltzen duen euskara ulertzerakoan arazoren bat izan dudan. Animatu irakurtzera!

Nerea M. 4B (2012-2013 ikasturtea

Anonymous said...

“Behi euskaldun baten memoriak” liburua oso astuna egin zait. Hasiera batea gustura ekin diot irakurtzeari, baina orrialdeak aurrera pasa ahala geroz eta neketsuagoa iruditu zait. Liburu honetako protagonista ez da pertsona bat, behi bat baizik. 1940. urtearen inguruan kokatzen da, hau da, Espainiako Gerra Zibilean. Akzio gutxiko istorioa da, behi protagonistaren memorietan oinarritzen baita nobela. Irakurtzeko aldiz erreza da, eta iparraldeko euskalkien erabilerak zertxobait interesgarriagoa egiten dute liburua.
Lide LASA 4B (2012-13)

Anonymous said...

Behi euskaldun baten memoriak liburu atsegina da. Nahiz eta hasieran pixkat astuna egin, aurrerantzean istorio polita da. Behi bati buruz da, ikusiko duzun bezala, baina ez edozein behi. Behi hau ez da batere makala, eta istorio asko eduki ditu. Guzti hauek liburuan bertan jartzen ditu, batzuk interesgarriak besteak pixka bat aspergarriak. Liburu honi zailtasun bakarra topatu diot, eta hau Pauline Bernardetteren istorioak dira. Beste hizkuntza batean idatziak daude eta bastante zaila da ulertzea zer esaten duen. Hala ere gomendatzen dizuet liburu hau irakurtzea, bitxi samarra baita eta aldi berean nahiko interesgarria.

Irati Z. 4B 2013/01/29

Anonymous said...

Liburu hau oso interesgarria iruditu zait, izan ere, horrelako istoriorik ez nuen inoiz irakurri, zeren liburu honetan protagonista ez da pertsona bat, animalia bat baizik, Mo izeneko behi bat hain zuzen ere. Bertan Mo-ren istorioa kontatzen digu. Mo bere barruko ahotsaz (Setatsuaz) baliatzen da. Mok jende ugari ezagutzen du, horietako bat La Vache, eta hauek hainbat abentura izaten dituzte. Liburu hau edozeini gomendatzen diot.

Unai A. 4A 2012-13

Anonymous said...

Liburu honen hasiera nahiko nahasgarria iruditu zait, ulertzen kostatu egin zait. Ondoren behi bati bere barruko Aingeru goardiakoak "setatsu" delakoak bere memoriak idazteko animatzen du. Beraz bere liburua behi honen jaiotza Balantzategi baserrian hasi eta Paulinaren komentuan amaitzen du kontatzen baina berak u. Ordurarte egindakoa irakurri, apaindu eta orrazten. Nire iritziz liburu polita da irakurtzeko, tartean Paulinaren historiak daude, hauek ulertezinak egin zaizkit bainan edonor animatuko nuke irakurtzeko.

Aimar Z 2012-13 4.B

Anonymous said...

Irakurri dudan liburu hau asko gustatu zait, intriga eta abentura beti tartean daudelako. Liburu honetako protagonista, Puline Bernardette (monjearekin), komentuan bizi den behi beltz bat da. Behi horrek, bere barruko ahots setatsuak aginduta, berari bizitzan gertatu zaizkion memori guztiak kontatzen ditu liburu honetan. Irakurtzeko eta ulertzeko erreza den liburu horietako bat da. Nik liburu hau, 15-16 urteko gazteei gomendatuko nieke. Anima zaitezte!

Ander G. 2012-2013 4B

Anonymous said...

Liburu hau irakurtzeko erraza da, baina tartean monja txikiaren historiak kontatzen dituenean, haiek ulertzeakostatu egin zait, beste hizkuntza batean daudelako idatzita. Mo izeneko behi atek bere barruko Aingeru goardakoak animatuta bere memoriak kontatzen dizkigu. Jaio baserri batean eta azkenean hainbat abenturaren ondoren monja etxe batean amaitzen du, Pauline izeneko monjarekin. Orokorrean liburur polita iruditu zait naiz eta batzutan nahastuta sentitu naizen, halaz eta guztiz edonori animatuko nioke irakurtzea.

Ander Z 2012-13 4.A

Anonymous said...

Izugarri gustatu zait liburua nahiz eta ez oso erreala izan. Idazlea ezaguna nuen eta esan daiteke hau izan dela liburu hau aukeratu izanaren arrazoia. Liburuan, Mo izeneko behi baten abenturak kontatzen dira, gerra ostean bizi den egoera garbi kontatuz. Behi honek, bere barruko “Setati”-rekin duen elkarbizitza kontatzen hasten da hasiera aldera. Gero, otsoekin eta antiaju berderekin izandako istorioak kontatzen ditu besteak beste. Bestetik, historian zehar, La Vache behia eta Pauline Bernardett bezalako ‘lagunak’ aipatzen ditu eta azken honekin euskalki ezberdin bat erabiltzen du, altzurükü ingurukoa eta oso arraro egiten da baina halako ukitu berezi bat ematen dio non oso gustagarria egiten den entzutea. Ez da liburu zaila eta oso egokia da adin honetako jendearentzat. Irakur ezazu merezi du eta!

Alex Goikoetxea P. 4A 2012-13 ikasturtea

Anonymous said...

Nik “behi euskaldun baten memoriak” liburua irakurri dut. Egia esan ez da oso istorio entretenigarria eta ez zait asko gustatu. Baina erraz irakurtzen dela esan behar dut. Toki eta pertsonen deskribapen ugari agertzen dira, eta bera, ez da batere zaila bakoitza nolakoa zen imajinatzea.
Euskaldun behi batek zahartzen ari dela eta bere memoriak idazteko erabakia hartzen du. Hauek kontatzen ditu liburuan, bera gazteagoa zeneko istorioak gogoratuz. Bera jaio zen tokikoak, Balantzategi, eta baita bertatik kanpo izandako esperientzia ugari ere. Berak izan zituen jabe ezberdinekin zuen erlazioak eta nolakoa zen bakoitza. Denetik gertatzen den liburu hau irakurtzea gomendatzen dizuet denei!

Haizea A. 4B 2012-13 ikasturtea

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait eta gustora erakurri dut hasieratik. Mo izeneko behi protagonista, zaharturik dago iada eta bere memoriak idaztea erabakitzen du. Liburuan Moren abentura, larrialdi eta pasarte guztiak azaltzen dira. Erraz ulertzen da eta hiztegi sinplea du, baina hala ere badira liburuaren atal batzuk non moja batek hitz egiten duen, eta batzuetan zaila egin zait mojak esaten zuena ulertzea. Dena dela, liburu dibertigarri eta ezberdina da eta edozeini gomendatuko nioke.

Maider A. 4A 2012-2013

Anonymous said...

Niri liburu hau oso interesgarria iruditu zait,alde batetik inoiz ez dudalako irakurri animali protagonista izandako libururik eta bestetik oso bitxia iruditu zaidalako behi batek edukitzen dituen egoerak azaltzeak.
Hasiera batean piskat kostatu zait liburua ulertzea,tartean bizkaierazko hitz batzuk agertzen direlako, baina ala eta guztiz ere oso polita iruditu zait ipuin hau.
Nik edonork irakurtzeko liburua dela iruditzen zait eta horrexegatik denei gomendatzen diet.
Urko O. 4.B 2012-2013

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait, bigarren mundu gerrak Euskal Herrian izan zuen eragina erakusten duelako, Mo izeneko behi baten bizitza tartekatuz. Balantzategi baserriko gorabeherak kontatzen ditu eta baita Mo eta La vache qui Rit-en arteko erlazio gorabehertsua ere.
Gehien gustatu zaidan pertsonaia Bizkar Oker izan da, bere bizia galtzen duelako euskal gudariak salbatzeko eta horrez gain, gehien gustatu zaidan zatia Mo eta bere lagunak Balantzategitik ihes egiten dutenekoa da.
Oso entretenigarria eta dibertigarria iruditu zait liburua eta gainera, oso ulerterraza, nahiz eta iparraldeko hizkuntzan dauden zati batzuk oso zailak diren ulertzeko.
Hau guztia dela eta, edozeini gomendatuko nioke liburu hau.
Ugaitz G. 4-A (2015/16)
24/01/16

Anonymous said...

Hasieran piska bat aspergarria egiten zitzaidan istoria egia esan, baina kapituluak aurrera egiten zuten ahala, kontakizuna erabat interesgarria bihurtu zen eta gustura irakurri nuen. Alde batetik, ulertzeko zail samarra ere badela pentsatzen dut, gertakizunak ez baitaude ordenean kontatuta. Baina era berean, gaia ulertzea zaila ez dela esango nuke. Horregatik, liburu konplikatu samarrak irakurtzea gustuko duen edonori aholkatuko nioke liburu hau irakur dezan.

Ane -3B 2016/17

Anonymous said...

´Behi euskaldun baten memoriak´ liburua ez zait asko gustatu. Batetik, istorioa ez dagoelako kronologikoki kontatua eta horren ondorioz ulertzeko ez delako oso erraza. Bestetik, aldiz, oso istorio irreala delako eta zentzu gutxikoa. Deigarriena zera iruditu zait, gazte literaturako saria irabazi izana liburu honek, eta ez haur literaturakoa, nire ustez oso umeena baita. Liburu hau animaliak gustuko dituen bati gomendatuko nioke, denbora guztian baserriko behi batzuen ekintzak kontatzen baitira, behi horietako bat baita protagonista.
Zuhara Telletxea 3-B (1016/17)

Anonymous said...

Niri asko gustatu zait liburu hau. Gehienbat, liburu bitxia delako. Protagonista behi bat izanik bere bizitzan gertatutako gertakizunak azaltzen ditu, denboraren ordena apurtuz; horregatik, beste liburuengandik ezberdina iruditu zait. Egia esan, nahiko liburu erraza egin zait irakurtzeko, eta ez dut arazo handirik izan. Beraz, edonori gomendatuko nioke.
Igor Yugueros 3.A (17-18)

Anonymous said...


“Behi euskaldun baten memoriak” liburua nahiko gustora irakurri dut, nahiz eta nahiko liburu arraroa eta irrealista izan. Liburuko protagonista behi bat da eta bere memoriak kontatzen ditu. Liburua nahiko erraz irakurri dut baina, historia denboraren ordena aldatuz kontatzen duenez eta tarteka iparraldeko hizkuntzan kontatzen denez, baditu bere zailtasunak ere. Hau guztia esanda, liburua edonori gomendatuko nioke.


AINHOA MURUA 3.B

Anonymous said...

Liburu hau nahiko interesgarria dela esango nuke; izan ere, behi baten pentsamenduaren edota ikuspegiaren ildotik, gizakiok egunerokoan ditugun buruhausteen berri ematen digu.
Honez gain, duela zenbait urtetako Euskal Herriko lurretan bizitutako gatazka edo egoeraren berri ematen digula esan daiteke, betiere, behi baten ikuspuntutik istorioa kontatuta egoteak ematen dion kutsu berezia nagusi delarik.
Honengatik guztiagatik, liburu hau edonori gomendatuko nioke, behi baten ahotsa liburu osoan zehar presente egoteak berekin dakarren berezitasunaz gozatzeko aukera eskaintzen duelakoan bainago.

Izaro Urreta 3C (2018-2019)

Anonymous said...

Niri liburu hau gustatu zait.Bereziki liburua ez delako normalean irakurtzen ditugun bezalakoak.Liburu honen protagonista Mo izeneko behi bat da eta bere bizitzan zehar gertatu zaizkion gertakizunak kontatzen ditu,baina denboraren ordena aldatuz doa eta istorio ezberdinak irakurtzen dituzu kapitulu bakarrean.
Liburua irakurtzeko interesa eta arreta jarri behar zaio denbora aldaketak eta pertsonai batzuen hizkera ulertzeko.
Nik liburua ni bezalako gazteei eta helduei gomendatuko nieke liburuaren zailtasunak ikusita.
Lorea Lampre Beloqui 3C (2018-2019)

Anonymous said...

Liburu hau oso entretenigarria eta dibertigarria iruditu zait. Mo izeneko behi baten abenturak kontatzen dizkigu, lehenengo aldia da animalia bat protagonista duen liburu bat irakurtzen dudala. Behietan, pertsonek maiz izaten ditugun arazoak islatzen ditu.
Euskaldunek, Gerra Zibilaren ostean bizi izan zuten egoera garbi azaltzen digu. Nire ustez, aipagarria da Bizkarrokerrek beste gudariak salbatzearren egiten duena, bere bizitza galdu, alegia.
Ulerterreza iruditu zait, nahiz eta Pauline Bernardettek hitzegiten dueneko, zubereraz idatzitako, zati batzuk zailak egin zaizkidan ulertzeko.
Liburu hau asko gustatu zait, edozeini gomendatuko nioke. Neia Iturrioz.

Anonymous said...

Niri liburu hau polita iruditu zait baina bere atal zailak ere baditu, adibidez: balantzategiko gertaerak eta gehienbat bertako gatazakak. Atal batzuetan ere bere hitz egiteko era ulertzeko zaila egin zait, baina bestela liburua ondo dago.
Nire ustez, “Behi euskaldun baten memoriak” liburua bigarren hezkuntzako edozeinek irakurtzeko eta ulertzeko arazorik ez luke edukiko.
Joseba Reguillaga.