2015-03-01

HUTSAREN ITZALAK








HUTSAREN ITZALAK
Jon Arretxe
(Erein, 2014)



            Toure detektibe-aztiari buruzko hirugarrengo kontakizun hau aurrekoetan —bereziki 612 euro nobelan— agerikoa zen umore puntuarekin hasiko da Bilboko Liburu Azokan. Toure mozorrotuta ikusiko dugu berriz ere bizibidea ateratzearren. Irria utzita, berehala bideratuko da istorioa alde ilun eta gordinagoetatik.
            Sirak, Parisen bizi den Toureren alabak, bisitan etorriko zaiola abisua eman dio aitari. Detektibeak paperik ez eta mugan arazorik ez izateko, Sa Kene —Kristina— joango da Hendaiaraino neskari harrera egin eta aitarenganaino laguntzeko. Baina Sira ez da iritsi geltokira. Trenbideetako langileei galdetzen hasita, Sa Kenek jakin du Toureren alaba haur txiki batekin zetorrela aita ikustera. Eta neskaren sakelakoaren arrastoari jarraituz, Siraren paraderoaren peskizan hasiko da Toureren lagun farmazialaria.
            Toure bilduko zaio Kristinari eta, ustekabean, Bidasoako mugaz alde bietan aritzen den mafia boteretsuaren aurkako borrokan murgilduta aurkituko dute beren buruak. Une latzak pasa beharko dituzte ataza horretan.


            Oraingo honetan, 612 eurorekin alderatura, Toure oso bestelako gaietan murgilduta ikusiko duzue. Kontakizuna behartuagoa-edo doa, zalantzati, Toure bera bezala. Toure lekuz kanpo ikusiko dugu eta irribarrea ezabatuta. Istorioa, nire iritziz, ez da aurrekoa bezain borobila. Hala ere, gustura irakurtzen den liburua da. Anima zaitezte!

Rafa L.


11 comments:

Anonymous said...

Nire ustez liburu hau nahiko polita izan da, adib. misterio puntu bat izan duelako, batez ere Sira hiltzen dutenean eta hiltzaileen bila joaten direnean toure eta Osman.
Gainera irakasten du,etorkinak nahiz eta ondo egon momentu zailak pasatzen dituztela eta ez dutela bakarrik afrikan gaizki pasatzen.Nire pertsonai gustukoenak Sa Kene(Cristina) eta Toure izan dira beti positiboki pentsatu baitute eta elkarri beti laguntzeko prest,osmanek ere bere esku dagoen guztia egin du laguntzeko.Liburu hau oso erreza da irakurtzeko eta gainera interesgarria.

DBH 4A Asier 15

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait, Europara etorritako afrikarren egoera txarra erakusten duelako. Hasieran umore puntu bat dauka baina liburuak aurrera egin ahala istorioa dramatikoa bihurtzen da, Siraren heriotzarekin batera. Intriga puntu bat ere badauka eta amaierara arte interesaturik mantendu nau, baina nik espero ez nuen amaiera tristea dauka, umea ere hil egiten dutelako eta Toure bizitzeko arrazoirik gabe geratzen delako. Liburu onek Europan dauden afrikarren egoerari buruz pentsarazi dit.


Unai Iturbe 4A, (2015/2016)2015/10/05

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait, Europara etorritako afrikarren egoera txarra erakusten duelako. Hasieran umore puntu bat dauka baina liburuak aurrera egin ahala istorioa dramatikoa bihurtzen da, Siraren heriotzarekin batera. Intriga puntu bat ere badauka eta amaierara arte interesaturik mantendu nau, baina nik espero ez nuen amaiera tristea dauka, umea ere hil egiten dutelako eta Toure bizitzeko arrazoirik gabe geratzen delako. Liburu honek Europan dauden afrikarren egoerari buruz pentsarazi dit.

Unai Iturbe 4A(2015/2016) 2015/10/05

Anonymous said...

Oraingo honetan, Jon Arretxeren Hutsaren Itzalak liburua irakurri dut. Idazleak suspentsez beteriko istorio bat kontatzen du era argi eta erraz batean idatzia. Oso liburu interesgarria iruditu zait, Europara etorritako afrikarren egoera txarra erakusten duelako.

Liburuko zati asko gustatu zaizkit. Adibidez, Tourek paperak ez dauzkanez , ezin du bere alaba Siraren bila joan Hendaiara. Cristinak laguntzen dio honetan. Beraz, emakumea da Siraren bila joaten dena. Ekintza horrekin Cristinak bere laguntasuna erakusten du, hau da, benetako laguna dela.

Gutxien gustatu zaidana, berriz, bi poliziek Tourerenganako duten jarrera izan da. Beti gogorarazten diote zorretan dagoela beraiekin eta horretaz baliatuta mesede asko eskatzen dizkiote.

Hori guztia kontuan hartuta, liburua asko gustatu zait. Adin guztietarako liburua dela iruditzen zait, Europan dauden afrikarren egoerari buruz pentsarazten laguntzen duelako. Anima zaitezte!

Ane Esnaola 4.A

Anonymous said...

Oraingoan irakurritako liburuak “Hutsaren itzalak” du izena. Liburu hau asko gustatu zait, izan ere, afrikarren bizitza ulertzen lagundu dit.
Liburua Toure izeneko afrikar bati buruzkoa da. Hau Bilbon bizi da baina paperik ez duenez, ezin du Euskal Herritik irten. Alaba bat ere badu, Sira, eta honek esaten dio Irunera joango dela trenez Tourerekin elkartzeko,baina Toure konturatzen da Sira ez dela tren horretan iritsi. Orduan hasiko da Sirari zer gertatu zaion azalduko duen ikerketa.
Gehien gustatu zaidan zatia, Tourek hiltzaileari jarraitu dionekoa da, izan ere, asko gustatu zait bere sentimenduak adierazteko era. Gutxien gustatu zaidana berriz, Etxebek Toureri adarra jotzen dionekoa izan da, ez zaidalako batere justua iruditzen pertsona bat kanpotarra delako horrela tratatzea. Hau guztia esanda, liburua edonori gomendatuko nioke, asko gustatu zaidalako.
Josune I. 4A(2016-2017)

Anonymous said...


Niri “Hutsaren itzalak” liburua ez zait asko gustatu. Liburuaren hasiera ez da ulertzen, eta irakurtzen segitzeko gogoa joaten da, irakurtzen segi ahala, gauzak ulertzen joaten zaren arren. Baina zerbait pasa dadin orri asko irakurri behar dira. Gainera liburuaren gaia ez zait asko gustatu, etorkinen egoera eta haiekin gertatzen diren hilketei buruz hitz egiten baitu. Liburuan, bertako jendeak etorkinak nola tratatzen dituen ere ikusten da.
Liburu hau etorkinen egoera ezagutu nahi duen norbaiti gomendatuko nioke.

EIDER ZUBELDIA 4B 2016

Anonymous said...

Nire ustez, oso liburu polita da. Oso gustura irakurri nuen, bere istorioak jakin min ugari sortzen duelako.

Iparraldean kokatzen den istorio hau benetan ere gerta liteke, gaur egun, horrelako jende asko baitago. Sira, Toure protagonistaren alaba, Hendaiara etortzekoa da baina ez da azaldu eta orduan Toure larritu egiten da, Sa Keneren laguntzaz Sira aurkitzen saiatzen da eta jakin min izugarria sartzen zaizu zeure barnean zer gertatuko ote den jain nahirik.

Nik liburu hau gustoko dudanez 15-16 urte inguruko gaztetxoei eskaini nahiko nieke, azkar irakutzen delako eta gaur egungo gazteei horrelako liburuak gustatzen zaizkielako gehien.

Eneko Otamendi 4B (2016/2017)

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait tartean gertatzen den akzioarengatik, bukaera ez dauka oso ona Toureri familiar asko hiltzen zaizkiolako eta hasiera ere pixka bat aspergarria dauka. Baina hala ere irakurtzea gomendatuko nuke zeren eta oso pentsamendu arrazista dutenei komeni zaie liburu hau irakurtzea konturatzeko etorkinek nolako gatazkak edukitzen dituzten paperekin, osasunarekin, diruarekin etab. Akzioko kontura itzuliz, oso borroka serioak edukitzen ditu Toure-k eta hainbat arazo ere izaten ditu poliziekin, akzio mota horrek liburu hau nahiko dramatikoa egiten du eta asko gustatzen zaizkit horrelako liburuak niri.

Unai Reguillaga 4A (2017/2018)

Anonymous said...

Hutsaren itzalak liburua, asko gustatu zait. Oso interesgarria eta polita delako, baina hasiera pixka bat aspergarria da. Interesgarria iruditu zait, zeren eta gauza asko aztertzen ditu, detektibe bat izango balitz bezala. Tristea iruditu zait, Toure-ren emaztea eta ia ia familia osoa Afrikan daukalako, bere lagun bat hiltzen delako, Sira ere hilda aurkitzen duelako… Espero ez dituzun gauzak gertatzen dira. Nik liburu hau gomendatuko nuke polita delako eta interesgarria, eta pertsona arrazistei are eta gehiago.


Josune Artano 4A (2017/2018)

Anonymous said...

Hutsaren Itzalak liburuak bere alde on eta txarrak ditu. Batetik, gaur egungo gizartearen egoeraren isladatzat har dezakegu bertako gertakizuna eta egoera ezberdineko jendearen bizimoduari buruz hausnartzeko ere ona da. Bestetik, ordea, istorioa tristea eta oso gogorra iruditu zait, momentuoro tristura baita nagusi eta heriotza ere tarteko da istorioan zehar. Bizimodu ezberdinen inguruan hausnarketa bat egiteko aukera ematen duen liburua da eta horregatik gomendatuko nuke.

Zuhara T. 4-B (2017-2018)

Anonymous said...

Hutsaren Itzalak liburuak neska afrikar baten desagerpenaren istorioa kontatzen du, Toureren ikuspuntutik, hau da, desagertutako neskaren aitaren ikuspuntutik. Sira, Toureren alaba, aita bisitatzera doa aspaldiko partez. Aita-alabek Hendaian elkartuko direla adostu dute, baina Sira ez da inoiz iritsiko Hendaiara.

Oso liburu interesgarria iruditu zait; misterio bat argitzeaz gain, kanpotarrek nozitzen duten arrazakeriari buruz hausnartzen duelako.

Lide Alustiza 4-B (2018-2019)