2013-02-16

BIHOTZAREN MEKANIKA

 
BIHOTZAREN MEKANIKA
Mathias Malzieu
(Denonartean, 2012)
 


Eskoziako Edimburg hirian ekarri dute mundura Jack. Amak ezin izan du bere kargu hartu eta Madaleine doktorearen eskuetan geratuko da umea. Honek, hankagorriaren bihotza ez dela gauza handitarako ikusita, bihotz mekanikoa jarriko dio jaioberriari. Mekanikak bere mugak ditu eta kuku-bihotza nekez izango omen da gai amodioa eta pasioaren gorabeherak jasateko. Kalean ikusi bezain pronto geratuko da Jack liluratuta miss Acacia kantari txikiarekin eta haren atzetik abiatuko da Granadara eramango duen bidaia fantastikoan. Joek berarentzat nahi du neska: hura izango da Jacken kontrarioa.

 Zein da bidea maitasunak bihotzeko mina eragiten digunean?
Hasiera indartsua du kontakizunak, irudimena eta gizon-emakume bitxi eta maitagarri ugariak, eskenatoki fantastikoak. Zorionetik edo zorotik gertu dauden pertsonaiak, bazterkeriaren mugetan askotan. Bihotzak kudea ditzakeen emozio guztien gainean amodioa jartzen denean istorioaren ardatz bakar, nobelak bere freskotasuna galtzen hasten da eta rutina batean murgiltzen da. Bukaeran bi maitale-nahien arteko lehia kontatzen bukatzeko: ez oso orijinala.
Nobela larrosa dutxatu gabeko pertsonaiekin? Agian. Martxa handikoa hasieran, kosta egiten da bukatzea.
Rafa L.
 
ikusi ere besteren iritzia:
 
 



19 comments:

Anonymous said...

Nik irakurri nuenean “Bihotzaren mekanika” -ren laburpena polita izango zelakoan nengoen.Irakurri ondoren ez zait batere polita iruditu, protagonista Jack izena du eta jaiotzen den momentuan erloju bat jartzen dio Medeleine Doktoreak. Madeleine sorgin moduko mediku bat da eta diru gutxiko pertsonei laguntzen diete umeak izaten. Jacken amak abandonatu zuen, berak bihotzean duen erlojua ez hausteko hainbat betebehar izan behar ditu : edozein emozio saihestu behar du, ezindu maitemindu eta ezindu kolerarik eduki. Urteak aurrera joan ala Jack, Andaluziako neska batez maitemintzen da eta neska aurkitzeko hainbat abentura egiten ditu pertsonai ezberdinekin. Ez nuke gomendatuko inori, oso argumentu txarra du nire ustez.

Ane U. 4B 2012-2013

Anonymous said...

Liburu hau oso interesgarria eta atsegina iruditu zait.
Jack izeneko mutiko bati bihotz izoztuarekin jaio izanagatik ordulari bat jartzen dio Madeleine doktoreak bizirik iraun dezan, baina protesiak arazo bat du, ezin du emozio gehiegirik jasan. Bere abenturak kantari txikiaz maitemintzen den egunean hasten dira.
Oso azkar irakurtzen den liburua da motza izateaz gain, oso entretenigarria delako. Edonori gomendatuko nioke, irakurtzeko zailtasunik ez baitu.

Jone I. 4A 2013-03-17

Anonymous said...

"Bihotzaren mekanika" liburua, oso liburu interesgarria iruditu zait. Liburuko protagonista Jack izeneko mutiko bat da. Jack jaio zenean bere amak Madeleine doktorearen esku utzi zuen eta Jackek bihotzeko arazo bat zuela ikusita, doktoreak bihotzak funtziona zezan erloju bat jartzen dio. Jackentzako txarra da sentimendu gogorrak izatea, eta sentimendu horiek bultzatuta mutikoak egiten duen bidaia kontatzen du liburuak. Liburua asko gustatu zait batez ere irakurtzen zoazenean, hainbat akzio ezberdin gertatzen ari direlako eta ez zarelako aspertzen. Edozein pertsonari gomendatuko nioke liburu hau, animatu eta irakurri!

Imanol M. 4A. (2012-2013)

Anonymous said...

“Bihotzaren mekanika” liburua, oso interesgarria iruditu zait.
Protagonista Jack izeneko mutiko bat da. Jaio zenean, bihotza izoztuta zeukan eta biziraun ahal izateko, Madelein doktoreak, ordulari bat jarri zion bertan. Jack pixka bat hazten denean, kantari txikiaz maitemintzen da eta liburu honek berak bizitzen dituen abenturak kontatzen ditu.
Liburu hau edonori gomendatuko nioke, errez irakurtzen baita.
Naiara L. 4B (2013-14)

Anonymous said...
This comment has been removed by a blog administrator.
Anonymous said...

Liburu hau, “Bihotzaren mekanika”, interesgarria egin zait.
Madeleine Doktoreak Jack-i (jaio berria den ume bati) erloju bat jartzen dio bihotz izoztuaren alboan, bizirik iraun dezan. Baina horren ondorioz Jack-ek ezin dezake inongo emoziorik jasan. Hamar urte betetzean ateratzen da lehen aldiz etxetik eta herrian kantari txiki bat ezagutzen du. Kantari txikiarenganako sentimenduek bultzatuta, abentura asko izango ditu.
Edozeinek irakur dezakeen liburu bat da, irakurtzeko erraza baita.

Janire M. 4B (2013-2014)

Anonymous said...

Niri “Bihotzaren Mekanika” liburua asko gustatu zait. Bertan Jack izeneko mutil baten istorioa kontatzen du idazleak. Jack Eskoziako Edimburg hirian jaio zen eta bere amak Madeleine doktoreari utzi zion. Bihotzeko arazo baten ondorioz, Madeleinek, bihotzean erloju bat jartzen dio Jacki. Erloju hau izateak arazo asko ekarriko dizkio Jacken bizitzari, ezingo baitu emozio handirik eduki ezta maitemindu ere. Baina liburu guztietan gertatzen den bezala, Jack Andaluziako neska betekin maiteminduko da. Liburu hau oso interesgarria eta polita iruditu zait ez baitu zailtasun handirik eta istorio polita kontatzen baitu bertan. Beraz edozeini gomendatuko niokeen liburua da hau.
Joseba E.
4.B (2013-14)

Anonymous said...

Liburu honetatik gehien hasiera eta amaiera gustatu zaizkit, nahiz eta amaiera triste xamarra duen. Valentzian egoten den denboran ez da ia ezer berririk gertatzen eta normala den bezala hori benetan aspergarria iruditu zait. Baina, beste bi zatiak gustatu zaizkidanez ezin dut esan liburua guztiz aspergarria dela. Beraz, ez da nire liburu gogokoenetakoa, baina,
nahiko errez irakurtzen denez, edozeini gomendatuko nioke.

Eneritz I. 4B 2013-2014

Anonymous said...

Nik hautatu dudan liburuaren izena, Bihotzaren mekanika da. Liburu hau, ikaragarri gustatu zait, lehen momentutik emozioa eta ikusmira sortzen dituen horietako bat da. Istorio hau Jack izena duen mutiko bati buruzkoa da. Jack bihotz izoztu batekin jaio zen eta arazoa konpontzeko, erloju bat jarri zioten bularrean. Kantari txikia ezagutu zuen hamar urterekin eta geroztik berataz maitenindu zen. Nahiz eta maitasuna bere bihotzarentzat kaltegarria den, kantari txikiaren bila abiatuko da. Azkenean berarekin elkartu eta zoriontsu izango da.
Edonori gomendatuko niokeen liburua da niri asko gustatu zaidalako eta amodioaren gorabeherak hobeto ezagutzea lortuko lukeelako.
Beñat M. 4.B. (2013-2014)
03/10/2013

Anonymous said...

“Bihotzaren mekanika” liburua ez zait batere erreala iruditu, fantasiaz josita baitago. Hala ere interesgarria iruditu zait, Jacken historia oso berezia baita. Jack urteko egunik hotzenean jaiotako mutil bat da, bihotz izoztuarekin jaio dena. Madelein doktoreak erloju bat jartzen dio bihotzean honek funtziona dezan. Hamar urte zituela Miss Acacia ezagutzen du, kantari txiki andaluziar bat. Berarekin egoteko ikaragarrizko abenturak jasaten ditu baina azkenean lortzen du berarekin egotea. Hala ere beraien haserreen ondorioz ez dute inoiz gehiago elkar ikusiko. Liburuaren bukaera hau ez nuen espero eta oso arraroa iruditu zait. Oso berezia da liburua orokorrean baina irakurtzea gomendatuko nuke, entretenigarria baita.

Intza G. 4B 2013-2014

Anonymous said...

Liburu hau oso interesgarria iruditu zait.Protagonista Jack izeneko mutiko bat da.Jack jaio zenean erloju bat jartzen dio bihotzen Madeleinek,baina
erlojua ez hausteko hainbat betebehar izan behar ditu :edozein emozio saihestu behar du, ezindu maitemindu eta ezindu kolerarik eduki.Geroago Jackek abenturak edukitzen ditu dantzari txikiaz maiteimitzen denean.Liburua nahiko entretenigarria da.Edozeini gomendatuko nioke, anima zaitezte irakurtzera.

Julen V. 4B (2013-14)

Anonymous said...

“Bihotzaren mekanika” liburua fantastikoegia da nire iritzirako; hasiera batean oso aspergarria iruditu zait baina gero irakurtzen zoazen heinean gehiago jakin nahi duzu eta errazago bukatu dut liburua. Protagonista Jack izeneko mutiko eskoziar bat da, ama emagaldu bat duelarik. Amak, Madelein doktorearen esku uzten du jacken bizia. Jakc bihotza izoztuta duela jaiotzen da beraz erloju batekin ordezkatzen du, bizirik iraun ahal izateko baina ezin du emozio gogorrik jaso bestela hil egingo da eta. Maitemintzeak bere ondorio gogorrak izango ditu Jack txikiaren bizitzan. Liburu surrealistak gustatzen zaizkienei gomendatuko nieke.
Mireia M. 4B 2013/14

Anonymous said...

Nahiz eta hasieran liburua nahiko astuna egin zaidan, irakurtzen jarraitu ahala geroz eta gehiago gustatu zait eta gogo asko neukan bukaera nolakoa ote zen jakiteko. Jack izeneko mutiko bat bihotza izoztua zuela jaio zen eta Madeleine doktoreak ordulari bat ipini zion bere bihotzak ondo funziona zezan. Jacken bihotza oso ahula zen eta horregatik ezin zuen emozio fuerterik jasan. Liburuan, Jackek, bere bihotzak eta neskato txiki batek izaten diuzten abenturak kontatzen dira. Liburua oso interesgarria iruditu zait eta edonori gomendatuko nioke!

Maria G. 4B (2013-2014)

Anonymous said...

Liburua ez zait interesgarria iruditu.Jack jaiotzen denean bihotza izoztuta du eta Madeleine doktoreak erloju bat jartzen dio ongi futziona dadin.Urteak pasa ala Jack neska Andaluziar batetaz maitemintzen da eta bere bila joaten da.Bidean pertsonai askorekin topatuko da eta abenturak izango ditu.

Beñat L.
4.B.(2013-2014)

Anonymous said...

Nik irakurri dudan liburua, entretenigarria eta interesgarria iruditu zait, gainera, irakurketa saio atsegina izan dut. Hori dela eta, azkar eta inolako zailtasunik gabe irakurtzea suertatu zait.
Jack, ordulari-bihotz berezia duen mutiko gaztea da eta Madeleinerekin bizi da. Bere bihotz mekanismo ahula dela eta, ez zaio komeni emozio indartsurik edukitzea, batez ere, maitemintzea. Baina gizakia handinahia da eta Jack, hirira joan bezain pronto, dantzari txiki batekin maitemintzen da. Nobelan zehar, Jackek biziko dituen abentura desberdinak argitaratzen dira.
Liburua erritmo paregabearekin hasten dela iruditu zait, nahiz eta, beste mota bateko bukaera merezi duela pentsatzen jarraitzen dudan.
Abentura eta maitasuna bezalako bi genero zoragarri nahasten diren liburuak irakurtzea gogoko dituen edonori gomendatuko nioke "Bihotzaren mekanika" nobela.

Maddi B. 4.B (2013-14)

Anonymous said...

Oso interesgarria iruditu zait “Bihotzaren mekanika” liburua. Jack izeneko mutiko bat da liburu honetako protagonista. Amak, Madeleine doktorearen eskuetan uzten du bere semea, eta honek arazo bat duenez bihotzean, doktoreak erloju bat jartzen dio funtziona diezaion. Hala ere alde txar asko ditu erlojuak, ez baitio onik egiten sentimendu gogorrak izateak mutikoari, eta arrazoi horrengatik egiten duen bidaia kontatzen du liburu honek. Asko gustatu zait liburua erraz irakurtzen delako, irakurtzen zoazen hainean geroz eta entretenigarriagoa bihurtzen baita. Edonori gomendatzen diot.

Irantzu Z. 4B. (2013-2014)

Anonymous said...

Niri “Bihotzaren mekanika” liburua ez zait batere gustatu. Liburuaren atzealdekoa irakurritakoan eta gelan komentatutakoaren ondoren interesgarria izango zelakoan nengoen baina guztiz kontrakoa iruditu zait. Jack izeneko mutiko bati erloju bat jartzen dio Madeleine doktoreak bihotzak funtziona diezaion baina ezin du emoziorik jasan. Ala ere, kantari txiki batez maitemintzen da eta hainbat abentura igarotzen ditu. Nik liburu hau ez diot inori gomendatzen .Aspertu egin naiz irakurtzen. Fikziozko gauza gehiegi daudela iruditzen zait.

Aratz I. 4B (2013-2014)

Anonymous said...

"Bihotzaren mekanika" liburua asko gustatu zait. Protagonistak Jack izena du. Jaio zenean bihotzeko arazoak zituenez Madelein doktoreak, kuku erloju bat jarri zion funtziona zezan. Madeleinek bere sentimenduak krontrolatzen ikasi behar zuela esan zion Jacki, baina ezta horren erraza izango maitemindu egingo baida. Liburu hau asko gustatu zait, Jacken abenturak bitxiak eta entreteni garriak baidira.

Alaitz M. 4A. (2013-2014)

Anonymous said...

Nik " Bihotzaren Mekanika " irakurri dut eta uste uena bain gehiago gustatu zait.
Jacken bizitza oso zaila izan da,erloju bat eramen behar izan duelako biotzean. Gainera arau batzuk bete behar zituen adibidez, inoiz ez maitemintzeko edo bere kolera kontrolatzeko. Niri gehien gustatuzaidan zatia, erlojua ez diola ezertarako balio esaten dionekoa da.

M.Fernanda G.
4.B (2013-14)