2013-04-19

PRINTZE TXIKIA


PRINTZE TXIKIA
Antoine de Saint-Exupery
ELKARLANEAN



Hau da Elkar argitaletxeko webgunean topatuko duguna:

Abenturak alde batera utzirik, liburu honek bakardadea eta adiskidetasunari buruzko hausnarketa pausatu eta poetikoa eskaintzen digu; haztearekin batera, haurtasuna bertan behera ez uztea proposatzen digu, baldin eta haurtasuna galderekin, irudimenarekin, xalotasunarekin, benetakotasunarekin lotzen bada. Horregatik guztiagatik, haurrentzat baino gehiago, helduentzat idatzi den haur baten historia irudi dezake, edota haurrek helduekin batera irakur dezaketena. Bestalde, jakitunek Saint-Exupéryren alter egoa ikusi uste izan dute bai narratzailearengan bai, batik bat, Printze txikiarengan; halaber, Arrosa emaztearekin identifikatu dute, eta badirudi egileak hari eskaini nahi izan ziola Printze txikiaren bigarren partea, baina asmo hori hutsean geratu zen, zeren, Frantzia menderatuak eta hegazkinekiko grinak hartaraturik, pilotu idazleak azken hegaldi bat egin baitzuen Grenoble eta Annecy-ko eskualdeak fotografiatzeko (1944-VII-31). Ez Saint-Exupéryren hegazkina ez gorpua, printze txikiarena bezalaxe, ez ziren lur gainean agertu.

----

Liburu hau bizitzan irakurri beharrekoa da, baina ezin izango duzu irakurri behin bakarrik; hirutan, lautan, hamaika aldiz... beti zerbait berri topatuko diozu. 

2 comments:

Anonymous said...

Ez da oso liburu entretenigarria, idazlearen idazteko era ez zait gustatu eta istorioa beti berdina da. Uste nuen politagoa izango zela. Elkarrizketa gutxi azaltzen dira eta pertsonaiak oso arraroak dira, ez dira elkarren artean komunikatzen,oso hotzak dira. Gehien gustatu zaidana kapitulu motxak direla eta oso erraz irakurtzen dela.

Anonymous said...

Maddalen, berez oso liburu interesgarria da. Gehio sakondu egin behar da liburuaren edukian, ze esanahi asko aurkitu ditzazkezu bere barruan. Atal eta pertsonai bakoitzak bere esanahia daukate. Modu filosofiko edo psikologiko batean liburua oso interesgarria da.