2008-07-06

KALE GORRIAN





KALE GORRIAN
Robert Swindells
(Elkar)

Hau da liburuaren kontrazala dakarren iruzkintxoa:

Homeless edo etxegabeen arazoa plazaratzen du gazteentzako nobela honek, intriga eta jakin-minari uneoro eusteko balio dion egitura azkar batekin.Kale gorrian bizi da Link, gurasoekin moldatu ezinik etxetik joan zenetik. Londresen dabil nora ezean, izuak eta hotzak kizkurtuta. Ez da erraza kaleko bizitza, jateko zerbait eta lotako tokia aurkitzea, eta egun bakoitza da biziraupenerako borroka.
Aldi berean, Shelter izeneko morroi bat kaleak "garbitu" egin nahi ditu, eta eskale etxegabe horientzat baditu bere "planak". Shelter eta Link-en bideak noiz gurutzatuko diren irrikaz eta beldurrez egongo da irakurlea.

21 comments:

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait bertan gertatzen den historia oso polita delako. Istorioa ume batek, kontatzen du bere familiari gertatzen zaiona. Bere aita hil egiten da eta ama beste mutil batekin asten da eta berari ez zaio batere gustatzen eta ama pixkanaka pixkanaka aldatzen doa. Liburu hau irakurtzea gomendatuko nizueke oso polita delako eta oso erraz irakurtzen delako.

Eider T 08/09

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait. Protagonista Link delako mutil baten bizitzan gertatu diren gauzak kontatzen ditu. Hiztegia ere nahiko egokia izan da, erraza izan da irakurtzeko, baita ere oso ulerkorra. Gaia erakargarria izan da, gizartean gertatzen den gai batekin lotura du. Nik liburu hau batez ere gazteei gomendatuko nieke.

Anonymous said...

Niri liburu hau gogorra,baina, interesgarria iruditu zait.Penagarria da 16 urteko mutil bat egoera horretan geratzea, kaleko bizimodua latza delako. Irakurketa deserosoa egin zait eta bukaera ere espero nuena baino gogorragoa izan da. Niretzat liburu hau 13 urtetik gorakoentzat dela iruditzen zait.


Beñat Goitia 4a (08-09)

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait. Gainera oso interesgarria da eta besteak nola bizi diren konturatzen zara. Liburu honetako protagonista Link izeneko mutil bat da eta etxean arazo batzuk edukita etxetik alde egin zuen, bueno zer pasatzen den jakin nahi baduzu hartu liburua eta irakurri! Nik liburu hau hamalau urtetik gorakoei gomendatuko nieke irakurtzea, nahiko erraz irakurtzen delako.

Egoitz.G 4.A. 08/09

Anonymous said...

Kale gorrian liburua asko gustatu zait. Tristurazko eta tragediazko istorioaren gaineko pasarteak kontatzen ditu. Link, DBH bukatutako mutil bat, bere arreba, amarekin eta aita ordearekin (gizon maltzur bat) bizi zen, bere aita hila baitago. Link eta bere arreba bere aitaordearekin ez ziren batere ondo moldatzen, eta bere arrebak mutil lagunarekin etxe batera eta Linkek kalera (Londreseko kaleetara) alde egin zuten.Londresen, Shelter izeneko gizon bat dabil ordea, 47 urtekoa, eta kalean bizi diren pertsonak hiltzen hari da, eta Link kalean dagoela, gauza harrigarri batzuk gertatzen zaizkio: laguna galtzen du … gehiago jakiteko, irakurri liburua. Liburu hau denei gomendatzen dizuet, entretenigarria da eta oso errez ulertu eta irakurtzen da. ANIMA ZAITEZTE!!! Alaia L. 3.B (2013-2014)

Anonymous said...

Oraingo honetan “Kale Gorrian” liburua irakurri dut. Protagonista Link izeneko eskale bat da. Bere aitaordearekin arazoak eduki ondoren, etxetik alde egiten du Londresera. Londresen Giger izeneko beste eskale gazte bat ezagutzen du eta biak batera ibiltzen hasten dira kalean diru eske. Baina egun batean Ginger bere beste lan batzuengana joan zena ez zen azaldu itzemandako tokian. Lortuko ote du bizirik iraun eta Ginger bere laguna aurkitzea? Liburua interesgarria da naiz eta bi istorio desberdin kontatzen diren liburuan baina ala ere erraz irakurtzen den liburua da nahiz eta luzea dirudien. Animatu irakurtzera.

Iñaki G.(2013-2014)

Anonymous said...

Kale Gorrian liburua asko gustatu zait. Link protagonistak, etxetik alde egiten du, bere aitaordearekin arazoak izan baititu. Londresera joan da eta kalean bizi da eskale baten moduan. Bertan, Ginger izeneko mutil bat egiten du lagun eta batera ibiltzen dira. Baina egun batean Ginger desagertu egin zen eta beste neska bat egin zuen lagun. Shelter izeneko gizon maltzur bat zebilen kaleetan zehar eta hark jendea hiltzen zuen. Gauza harraroak gertatzen dira baina Link eta bere laguna bizirik irteten dira. Liburu honek gaur egungo egoera pixka bat erakusten du eta anima zaitez irakurtzera!
Amaia.O 3.A (2013-2014)

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait. Hiztegia nahiko egokia izan da, erraza izan da irakurtzeko, baita ere oso ulerkorra. Gaia erakargarria izan da, gizartean gertatzen den gai batekin lotura du.Gazte batek bere nerabezaroa nola igarotzen duen kontatzen du zer gauz egiten dituen etab. Liburu hau 14 13 urte bitarteko gazteei proposatuko nien.

Kepa.M
(2013-2014)

Anonymous said...

Kale gorrian liburu hau gustatu zait. Kalean bizi den mutil baten istorioa kontatzen du. Linkek 17 urte ditu bere familiarekin bizi zen baina aita ordearekin gaizki moldatzen ze eta etxetik alde egin zuen, Londreseko kaleetara eskale bezala. Londresen Gingerren laguna egiten da. Baina egun batean Ginger bere lagun batzuena joaten denean gero ez da bueltatzen eta Linkek susmo txarra artzen dio. Eta gauza asko pasatzen dira hortik aurrera. Irakurtzera animatzen zaituztet, oso erraz ulertzen den istorioa da.
Nora L. 3.A(2013-2014)

Anonymous said...

Liburu hau etzait batere gustatu, denbora guztian berdina kontatzen du eta aspergarria iruditu zait. Link izeneko ume batek etxetik alde egiten du etxeko egoera ez delako ona. Londresera joaten da eta egunez kalean eskean ibiltzen da, gauez, berriz, lo egiteko arazoak edukitzen ditu. Horrela, egunean gertatzen zaizkion gauzak kontatzen ditu. Liburu hau enioke iñori gomendatuko.

Maddi Uria (2013-2014)

Anonymous said...

Liburu hau etzait batere gustatu, denbora guztian berdina kontatzen du eta aspergarria iruditu zait. Link izeneko ume batek etxetik alde egiten du etxeko egoera ez delako ona. Londresera joaten da eta egunez kalean eskean ibiltzen da, gauez, berriz, lo egiteko arazoak edukitzen ditu. Horrela, egunean gertatzen zaizkion gauzak kontatzen ditu. Liburu hau enioke iñori gomendatuko.

Maddi Uria (2013-2014)

Anonymous said...


Nik “Kale gorrian” liburua irakurri dut, eta asko gustatu zait. Alde batetik Shelterrek egiten duena kontatzen du; Londreseko kaleetako eskaleak, etxegabeak, “garbitu”. Bestetik Link gaztea dugu, etxetik alde egin zuena, familiarekin arazoak zituelako. Bradforden bizi zen, baina Londresera joaten da bizimodu berri bat hasteko asmotan, kontua da, dena ez zaiola gertatuko pentsatu zuen bezala… Liburu hau edozeini gomendatuko nioke, entretenigarria baita. Anima zaitezte irakurtzera!
Leire R. 3B (2013-14)

Anonymous said...

"Kale gorrian" liburua asko gustatu zait. Linken historioa kontatzen da. Bere aita hil eta bere amak gizon bat ezagutzen du. Gizon horrekin arazoak ditu Linkek, eta etxetik alde egitera erabakitzen du. Londresera joaten da eta Ginger izeneko eskalea ezagutzen du. Lagun onak egiten dira baina behin, geratutakoan, ez da azaltzen. Link bere bila asten da eta historio hori kontatzen du. Liburu hau nahiko pisutsua egin zait, nahiz eta historioa gustatu.
Liburuak errez irakurtzen dituenari gomendatzen diot liburu hau.
Asier L. (2013-14)

Anonymous said...

Protagonista Link izeneko eskale bat da. Bere aitaordearekin arazoak eduki ditu eta horregatik Londresera joatea erabaki du. Bertan Giger izeneko beste eskale bat ezagutzen du eta beraren lagun egiten da, hainbat egun pasa ondoren desagertu egiten da. Egun batzuk bera gabe pasa ordoren beste neska bat ezagutzen du eta berarekin Ginger aurkitzen saiatzen da. liburu honetan bi istorio kontatzen dira horietako bat eguneroko moduan hala ere erraz irakurtzen da.
Amets G. 2A (2013-2014)

Anonymous said...

Nik kale gorrian liburua irakurri dut eta asko gustatu zait. Historia tristeak eta tragedikoak kontatzen ditu. Liburu hau irakurtzea gomendatzen dut.

Ioritz A. 3.A (2014)

Anonymous said...

Nik kale gorrian liburua irakurri dut. Ez zait gehiegi gustatu.Hasteko horrelako liburuak ez zaizkit gustatzen ez zidan batere intrigarik jartzen. Protagonistaren kasua oso tristea iruditu zait, bere aitak alde egin ziolako ume bat zenean eta ama beste gizon batekin hasi zenean. Bere ahizpak 18urte egitean etxetik alde egin zuen eta berak DBH bukatu behar zuen orduan etxean gelditu zen. Bukatzean, berehala ale egin zuen eta nahiz eta lan bila ibili, ez zuen lortu eta kale gorrian gelditu zen. Ala ere oni buelta ematea lortu zuen.

2014/02/02
Enara A.
3.B

Anonymous said...

Kale gorrian liburua irakurri dut,liburua asko gustatu zait.Link familiko arazoak edukitzeagatik alde egiten du etxetik eta bere arrebak lagundu egiten dio pixkat,baina gero alde egiten du Londresera bere bizitza egitea.Londresen Ginger ezagutzen du eta honekin bere abenturak pasatzen ditu.Liburu hau edonori gomendatzen dizuet!!!anima zaitezte!!!
Asier A.3B.(2013-2014)

Anonymous said...

Nik Robert Swindells-en "kale gorrian" liburua irakurri dut, asko gustatu zait liburua gure adin berdintsua duen gazte baten istorioa kontatzen duelako. Bere aita hil egiten da eta amaren mutil lagun berriak etxetik bidaltzen du, izenburuak dioen bezala kale gorrian utziz. Protagonistaren izena Link da eta kalean bizitako gorabeherak kontatzen ditu. Ginger izeneko lagun bat egiten du. Aldi berean Shelter izeneko gizon batek kaleak eskalez garbitu nahi ditu eta eskaleak hiltzen ari da. Liburuak bi istorio ezberdin kontatzen ditu , bi letra mota ezberdinez, hasieran nahaskorra gertatu daiteke baina gerora erraz ulertzen da. Erraz irakurtzen den liburua da eta gure adineko gazteei gomendatuko nieke.
Jon I. 3.B (2013-2014)
Aralar BHI

Anonymous said...

Kale GOrrian liburua irakurri dut oraingoan. Bradfordekomutil gazte bat etxetik joaten da, izan ere bere aitaordearekin arazoak izan ditu. Mutil honek Link izena du. Link, Bradfordetik Londreseraino joaten da trenez. Ez dauka diru asko, eta horrek arazo batzuk emango dizkio. Bertan, Ginger izeneko lagun bat egiten du eta biak batera diru eske ibiltzen dira. LIburu hau polita irudizu zait eta irakurtzeko erraza, beraz anima zaitez!
Izarraitz L. 2013-2014

Anonymous said...

Nik Robert Swindells- en "Kale gorrian" liburua irakurri dut. Liburu honek intriga eta jakin-mina sortzen du uneoro. Bertan, Link izeneko mutiko bat gurasoekin ongi moldatu ezinik, etxetik alde egiten du. Honela kalean geratzen da eskale gisa. Bertan Ginger izeneko gizon bat ezagutuko du, eta bera eta Gail izeneko emakume batekin abentura zirraragarriak eta oso entretenigarriak biziko ditu.
Aldiz, Shelter izeneko gizon batek kalekumeak garbitzen (hiltzen) ditu. Liburu polita da. Anima zaitezte!!!

Aitor Agirre 3.B (2013-2014)

Anonymous said...

Nik ``Kale gorrian´´ liburua irakurri dut eta ez zait asko gustatu, aspergarria iruditu zait eta. Liburuko protagonista Link izeneko mutil bat da etxetik alde egin eta eskale bukatzen duena. Bere aitaordearekin ez da ondo ematen eta horregatik alde egiten du. Londresera joaten da eta Ginger izeneko laguna egiten du. Hauek gertatuko istoriak kontatzen dira gero.

Ander Z. 3B (2013-2014)