2008-05-09

MORTO VIVACE


Morto Vivace
Jon Arretxe
(elkar, 2007)
Beste lan arintxo batekin datorkigu oraingoan ere Jon Arretxe. Gutako bateren batzuek espero genuen “Kleopatran” ezagutu genuen Simon Artabe detektibeak argituko lukeen beste kasuren baten berri izatea. Baina ez da horrelakorik gertatu eta oraingo honetan, Parisen, Perrot eta Martinez izango dira poliziak, polizia atipikoak, egun osoa kalean ematen dutenak, taxuzko bazkaririk egiten ez dutenak, beltza bat eta “moroa” bestea.

Asesinatze bat egongo da Sena ibaian bidaia turistikoak egiten dituzten barku horietako batean. Hildakoa homosexuala da, Parisera kantatzera etorri den koru bateko partaidea eta, itxuraz, ez oso maitatua bere taldekideen artean. Bi inspektore bitxi hauek kalean gora eta kalean behera emango dute kontakizun osoan, eztakigun nongo CSI-ak kasua “laborategien magiaz” argitzen duen bitartean.

Nahiz eta pertsonaien hizkuntza zinez gogor eta biraoz betetakoa izan -irakurlea nazkatu arte-; horrek ez ditu pertsonaiak sinesgariak egiten. Pariseko “azpimundukoak” erakutsi nahi izan zaizkugu, baina idazleak ez ditu ondo margotu.

Nobela osoa kale, auzo, plaza eta horrelakoei buruzko argibidez beteta dago; non eta –batzuetan- nobela beltza baino, esku artean gida turiskoa daukagula ematen duen.

Simon Artabek kasu berria merezi izan ez bazuen, Pellot eta Martinezek ere betirako oporrak merezi dute.
Rafa L.

8 comments:

Anonymous said...

Liburu polita iruditu zait baina pixka bat gogorra, gertatzen ziren gauzak ez bai ziren normalak. Liburua erraz irakurtzen da. Inspektoreak oso zelebreak dira eta farre asko bota ditut beraien kontura. Istorioa sinplea iruditu zait eta hiltzailea aurkitzen duten momentua asko gustatu zait. Anima zaitezte liburua irakurtzera! Hilketak eta misterio liburuak gustatzen zaizkienei gomendatuko nieke.

Joseba G. 3-B 07-08

Anonymous said...

Liburu interesgarria eta ulerterraza hitzekin definituko nuke MORTO VIVACE, irakurri berri dudan nazken liburu hau.
Hasieran aspergarri xamarra iruditu zitzaidan, normalean detektibeei buruzko liburuak atsegin ez ditudalako behar bada baina irakurtzen joan ahala liburuak bere xarma duela kontratu naiz. Hiltzailea zein zen jakin nahi orrek intriga sortu dit eta inoiz baino liburu motzagoa irakurri dudala iruditu zait.
Honen antzerako beste libururen bat irakurtzea gustatuko litzaidake.

Maddi 3B

Anonymous said...

Morto Vivace liburua ez zait oso interesgarria iruditu nahiz eta istorio berezia izan. Parisen kokatzen da istorio hau hilketa bat izan dela eta. Hilketa horren atzetik beste bat ere iritsiko da. Liburu hau Parisko kaleetako pubetan murgilduko da, eta azkenean misterioa argituko dute bi detektibeek.
Beste aldetik, oso erraz irakurri dut. Misterioa eta detektibe giroko nobelak gustatuz gero irakurtzera animatzen zaituztet!

Alexandra E. 3A 07-08

Anonymous said...

Niri liburu hau oso polita eta kitzikagarria iruditu zait. Bertan kontatzen den istorioa oso interesgarria suertatu zaidalako. Bertan 2 asesinatze egongo dira eta kasu hori argitzen 2 inspektore aritzen dira eta nahiz eta kasua katramilatu ezustekoekin, azkenean egia agertzen da. Lehen esan dudanez liburu polita iruditu zait baina apurtxo bat gogorra ere bai.
Liburu hau misterioa gustzen zaien irakurleei gomendatuko nieke irakurtzea erraz irakurtzen delako. Anima zaitezte!

Anonymous said...

Niri liburu polita iruditu zait. Erraz irakur daiteke eta ez da batere korapilatsua.
Hilketa batzuk izaten dira eta Martinez eta Perrot inspektoreak argitu behar dituzte baina bidean argatzen ari direla kostsa batzuk egoten dira. Abentura zaleak eta hilketei buruz gustzen zaizkien pertsonei gomendatuko nieke liburu hau! Gustatuko zaituet eta anima zaitezte!!!



Maialen Severino 3.B

Anonymous said...

Liburu honek bi gizonen hilketa eta nola bi poliziak kasua erresolbitzen duten kontatzen du. Biarritzeko korua Parisen zegoen barku txiki batean Sena zeharkatzen, gau berezia zen frantziarrentzat baina bat-batean barkuaren atzealdean koruko partaide bat hilik agertzen da arraboletan katigatua. Ondoren barkuko kapitainak bi polizia hauei deitzen die ea zer gertatu zen gizon onekin inbestiga zezaten. Koruko zuzendaria elkarrizkatu zuten lehenik, bera izan zen lehengo hilketaren errudun baina inork ez zekien. Orduan zuzendariak berataz ez sospetsatzeko beste gizon bat hiltzen du, baina, azkenik Martixi esker bera izan dela frogatzen dute.

Anonymous said...

"Morto Vivace" liburua oso interesgarria eta politta iruditu zait. Ez naiz aspertu eta errex irakurri dut. Gaia gustatu zait. Asesinatze bat egon da eta bi inspektore, bat magrebtarra eta bestea beltza, hauek argituko dute gertatutakoa.
Animatzen zaituztet irakurtzea!!!





Sugatz G 3a 2007-08

Anonymous said...

Liburu hau nahiko polita iruditu zait eta oso erraz irakurtzen da. Asesinatzaile bat dago istorioa eta hainbat pertsona hiltzen ditu, inspektore batzuk ere agertzen dira kasua aztertzen.Toki edo kale asko aipatzen ditu bertan eta batzuetan nahas zaitezke, ala eta guztiz ere, istorioa nahiko ulergarria da. Irakurtzen zoazen heinean segitzeko gogoa jartzen duen liburua da eta pena merezi du irakurtzea oso atsegina baita. Horregatik irakurtzea gomendatuko nizueke.

Soraya