2008-03-05

PELLOT ETA ENPERADOREAREN BAHIKETA





PELLOT ETA ENPERADOREAREN BAHIKETA
Iñaki Mendizabal
(Ibaizabal, 2007)


Iñaki Mendizabalek Europako historiako aro gorabeheratsu batean kokatzen du liburu honetako istorioa. XIX. mendearen hasiera da eta Napoleon preso dagoen Elba uhartetik atera nahi izango dute bere aldeko batzuek. Konplotean daudenek Ichtebe Pellot, kortsario euskalduna, aukeratuko dute ekintza burutzeko. Pellot istorioaren protagonista nagusia bilakatuko da.

Ongi funtzionatu zezakeen istorioa da, ideia ona abenturazko kontakizun baterako; baina –gure iritziz- idazleak ez du borobiltzea lortu. Ofizio falta nabari zaio idazleari. Iñaki Mendizabalek itsasoari buruz eta kortsarioei buruz duen jakinduriak egoeren eta pertsonaien sinesgarritasunaren alde egiten badu ere; istorioa lineala, monotono, sinesgaitza eta aspergarri samarra suertatzen da.
Idazleak etengabe erabiliko ditu pertsonaien oroitzapenak betegarri gisa –erritmoa izugarri moteltzen delarik- baita gaizki erantsita dauden bi istorio paralelo: poliziarena eta Janinerena.

Hala ere, kontakizuna azkar irakurtzen da ez baita oso luzea eta Europarako hain garai garrantzitsu horretako historiaren jakinmina pizteko balio izango zaizue.

13 comments:

Anonymous said...

liburu polita iruditu zait nahiz eta batzuetan gauzak nahasten zituen idazleak. Atal batzuetan astun xamarra egin zait irakurtzeko. Pelloten gizonak hiltzen diren unea izan da neretzat pasarterik tristeena. Politena barriz Pellotek farozainaren alaba bilatzen duen unea izan da. Nik liburu hau irakurtzea gomendatzen dizuet ez da eta oso zaila irakurtzeko. Animatu!!!!

Joseba G. 3-B 07-08

Anonymous said...

Niri liburu hau nahiko polita iruditu zait, horrelako istorioak asko gustatzen baitzaizkit. Kontakizuneko zatirik politenak –nire ustez- Pelloten eta bere kideen borrokak dira. Pelloti, Hendaiako azeria deitzen zioten berak zituen ontziak baino handiagoak ziren ontzien kontra irabazteko zituen estrategiengatik eta ideia zikinengatik. Aldiz, kontakizuneko zatirik itsusienak edo aspergarrienak pertsonaien oroitzapenak agertzen direnekoak dira.
Hala ere, liburua azkara irakurtzen da ez baita oso luzea eta garai haietako istorioak jakiteko gogoa sartzen zaizu.

Beñat Zabala 3b 07-08

Anonymous said...

Niri liburu hau ez zait asko gustatu. Napoleoneonen garaiko historio bat kontatzen du. Liburu honetako protagonista Pellot izeneko gizon bat da “azeri” ezizenez ezagutua. Pellot eta honen lagunak borrroka egitera joaten dira itsasontziz, trikimailak ugari egiten dituzte irabazteko. Liburu hau erraz irakur daiteke eta ulerterraza da. Nik hala eta guztiz ere ez nioke inori gomendatuko.



Gorka Senperena

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu. Pertsonai errealak daude eta oso liburu polita da . Liburu honen protagonista Pellot da. Pellotek soldadu batzuk dauzka eta denak ere eskarmendu handikoak. Ez dizuet dena kontatuko eta jakin nahi baduzue zer pasatzen den irakurri. Irakurtzeko erreza da eta hamahiru urteko gorakoei gomendatuko nieke irakurtzea.


Egoitz G 3A (07-08)

Anonymous said...

Niri liburu hau oso polita eta interesgarria iruditu zait, oso erraza eta ulerterreza egin baitzait. Liburuko pratagoinista Pellot da eta pasarterik politena Pellot Maronekin Elkartzen denekoa da. Pasarterik tristeena berriz soldaduak hiltzen direnekoak iruditu zait. Liburu hau gure adineko gazteei gomendatuko nieke irakurtzeko.

Urko A. 07/08 3A

Anonymous said...

Liburu hau ez zait asko gustatu. Abenturazko liburuak asko gustatzen zaizkit baina azkena irakurri dudan hau nahiko aspergarria gertatu zait. Gerra kontuak ez bai zaizkit gustatzen.
Pasarte batzuetan atzera bueltatu behar izan dut zer kontatzen ari zitzaidan ez nekielako. Izen asko eta pasarte nahasiak iruditu zaizkit.
Beste aldetik, maitasun kontuak faltan bota ditut eta intriga gehiago sortuko zidan liburua espero nuen.
Hiztegi aberatsa darabil idazleak baina hitzak nahiko erraz ulertu ditut.
Gerra kontuak erakartzen duen edonori gomendatuko nioke liburu hau.


Maddi Amiano 3.B

Anonymous said...

Oso liburu zoragarria da Pellot eta enperadorearen bahiketa liburua. Nahiko azkar irakurri behar izan dut liburua, aseran Ballantraeko premua irakurtzeko asmoa nuelako, beno, noan harira. Liburu honen kontakizunak oso ederrak dira nahiz eta betelan asko izan liburua. Napoleon Elba uhartetik atera nahi izaten dute eta horrren inguruan doa historia hau. Amaieran tranpa batetan erortzen diren momentua oso kitzikagarria izan da.

Imanol I. 3b. 2007/08

Anonymous said...

Ez da izan gustura irakurri dudan liburu bat, baina letrak lagunduta azkenean ez zait oso astuna gertatu. Gerra kontuko ipuinak ez didate erakartzen eta are gutxiago lekuen nahiz pertsonen hainbeste izen baditu. Aspaldiko nahiz oraingo kontuak tartekatzen ditu; adibidez, Marón kapitainak nahiz Pellotek aspaldiko kontuez hitz egiten dute eta ondoren momentuan gertatzen denaz. Ez nioke inori gomendatuko.

Maria Apalategi 3B 2007-2008

Anonymous said...

Irakurri dudan liburu hau nahiko aspergarria iruditu zait, horrelako istorioak ez zaizkitelako asko atsegin, orduan ez ditut gogo askoz irakurtzen.
Napoleon preso dagoen uharte batetik atera nahi izaten dute eta Pellot kortsario euskalduna aukeratuko dute hau egiteko, Pellot istorio honetako protagonista da.
Erraz irakurtzen den liburu bat da, baina ez nuke gomendatuko irakurtzea, eta are gutxiago horrelako istorioak gustatzen ez bazaizkizue.




Sugatz Gomez

Anonymous said...

Gustatu zait liburua, historia mamitsua du eta era dibertigarrian kontatua. Liburuko zatirik aspergarri eta pisutsuenak protagonisten memoriak eta beraien pirata denborako istorioak egin zaizkit; etengabe gogorarazten baititu beraien oroitzapenak.
Napoleon Frantziako Enperadorea, Errusian porrota izan eta gero, Elba irlara erbesteratzen dute. Baina hainbat lagun ez dago konforme eta konplot bat egiten dabiltza Napoleon irlatik ateratzeko. Horretarako, Hendaiako Pellot kortsarioaren laguntza dute diru truk. Istorioaren bukaeran, armadaren itsasontzien arreta bereganatzeko erabili dutela ohartzen da Pellot, eta Maron kapìtainari botatzen dio honen errua.
Liburu hau edozein abenturazaleri gomendatzen diot.

Ainara E. 3B 2007-08

Anonymous said...

Liburu hau ez zait batere gustatu nahiz eta motza izan irakurtzeko. Irakurri ditudan liburu guztietatik itsusiena iruditu zait. Istorioa asko nahasten du eta zati batzuk ez dira oso ondo ulertzen. Pertsonaiak asko dira eta hauek ere istorioa nahasi dute zenbait zatitan. Ala eta guztiz ere ez dut gogo askorik jarri irakurtzerako garaian eta horrek ere eragina izan zezakeen. Gerrak eta antzeko gaiak gustatzen zaizkien irakurleei gomendatuko nieke.

Soraya.V

Anonymous said...

Liburu hau ez zait batere gustatu nahiz eta motza izan irakurtzeko. Irakurri ditudan liburu guztietatik itsusiena iruditu zait. Istorioa asko nahasten du eta zati batzuk ez dira oso ondo ulertzen. Pertsonaiak asko dira eta hauek ere istorioa nahasi dute zenbait zatitan. Ala eta guztiz ere ez dut gogo askorik jarri irakurtzerako garaian eta horrek ere eragina izan zezakeen. Gerrak eta antzeko gaiak gustatzen zaizkien irakurleei gomendatuko nieke.

Soraya.V

Manito said...

Liburua kristona da. Gainera asako ikasten dozu liburuarekin eta rirra batean irakurtzen da. Hain fina izan arren kriston txapadie iruditu zait!! ez nioke inori gomendatuko zekula ere!!! espero dut idazle honek liburu gehiago EZ egitea, inoiz ere!! SALUDOS LOKENDOS!!

Iñaki eta Mikel!