2009-03-08

ITZARRI NAHI EZ ZUEN PRINTZESA



Itzarri nahi ez zuen printzesa
Felipe Juaristi
(Alberdania)





Errepublika aldarrikatu dute lehen Erresuma zen horretan. Alkatea da orain agintari berria, beregan botere osoa hartu nahi duen agintaria. Baina ez dira erabat desagertu Erresuma Zaharraren zantzuak; izan ere, Printzesa lo geratu da jauregian eta –honetan muxurik ez- ipuin zoragarria entzun behar izango du bere lozorrotik ateratzeko.

Lurralde guztietako printzeak etorriko dira printzesa esnatzearren eta bere ipuin zoragarriak kontatuko dizkiote printzesari eta, bide batez, guri. Joanes protagonista inguruan topatuko du bere printzesa. Izan ere, askotan urrutiko lurraldeetara joan gabe, hain gertu izaten dugu zoriontsu egin gintzakeen hori!

“Fairy tale” itxura duen kontakizuna osatzeko pilaka fantasia erabili du egileak, eta sotiltasuna pertsonaietan, eta sinpletasuna kontamoldean, eta poesia moduko zerbait dena kutsatzen. Istorioak kutsu “naif” oso erakargarria hartu du eta irribarrea azaleraziko du gure ezpainetara.

Dibertigarria oso, samurra. Irakur ezazue; ez zaizue damutuko.
Rafa L.

28 comments:

Edurne.A said...

Oso liburu astuna da irakurtzeko garaian, istorioa ez da itxusia baino oso kapitulo luze eta astunak ditu liburuak.Herria bateko printzesa lokarturik dago eta ez da esnatzen, printzesa esnatzeko mundu osoko printzeak etorri dira herrira ea ipuin bat kontatuz printzesari esnatu daitekeen ikusteko. Baina alkateak herriko kontrola hartu nahi du eta horretarako printzesarekin ezkontzea lortu nahi du.Tartean Joanes eta Justina daude hori galarazteko.

Ane G.I 20008-09 4A said...

Niri liburua hau asko gustatu zait. Joanes izeneko gazte bat herri txiki batean bizi da. Jauregian printzesa bat dago lotan eta esnatzen zuenak berarekin ezkondu eta errege izango zen. Europako hainbat printze etorri ziren herrira ipuina kontatzera printzesa itzartzeko. Herriko alkateak ere errege izan nahi du eta izugarrizko tranpak egiten ditu. Azkenean Joanes eta Justina, tabernariaren alaba, maitemintzen dira. Printze eta printzesa bihurtzen baititu maitasunak.
Liburua errraz irakurri dut, ulergarria egin zait, lexiko egokia…
Nik liburu hau nire adineko gazteei gomendatuko nieke.

Anonymous said...

Irakurri dudan liburu hau ez zait asko ere gustatu. Orokorrean gertatzen den istorioa polita iruditu zait, baina idazleak, nire ustez gehiegi luzatzen du, gauz asko errepikatu egiten ditu. Horregatik, nahiko pisutsua egin zait irakurtzerako garaian. Dokotoreak esaten duena gehien gustatu zaidana izan da, printzesa itzartzeko, bera amesten ari dena kontatu behar diola. Edoizeini gomendatzen diot irakurtzea.



Sugatz Gómez 4A

Ane.H said...

Asko gustatu zait liburua, oso entretenigarria dela iruditzen zait.Kapitulo luzeegiak agian baina hala ere gustatu zait. Protagonista Joanes da, herriko mezularia eta alkatearentzat egiten du lana. Herri horretan bada printzesa bat lo dagoena eta esna dadin mundu osoko printzeak etorri dira herrira. Horretarako, ipuin bat kontatu behar die printzesari bestela ez da esnatuko.

Anonymous said...

Istotio honetan printzesa bat dago lo eta ez du itzarri nahi. Hura esnarazten duena berarekin ezkonduko da eta printze asko etortzen dira hura esnarazteko asmotan. Herriko alkatea ere pozik ezkonduko litzateke berarekin eta horretarako aleginak egiten dabil. Bestetik istorioan gai politikoa aipatzen da; herrian batzuk errepublika zaleaqk dira eta beste batzuk errezaleak. Alkateak errege izan nahi du baina ez du lortzen eta errepublikazaleek irabazten dute. Gainera, Joanes, protagonista azaltzen da; Justinarekin maitemindua baina printzesa ikustren duenean honekin liluratu egiuten da eta hau maite duela uste du baina laister konturatzen da benetan maite duena betiko andregaia dela. Istorioa polita da eta jakinminez irakurtzen da baina kosta egiten da irakur aldi batean dena buruan hartzea, zeren eta, istorioa nagusiaren barnean beste istorioa asko kontatzen dira ipuin modura. Nire ustez ondo ulertzeko bi aldiz irakurri beharreko liburua da. Bestetik esan behar da, herrialde askorfen izenak usadiok eta gertaerak azaltzen direla eta alde horretatik aberasgarria gertatzen dela. Ametsak ere maiz agertzen dira, hau da, errealitatea eta ametsen mundua nahasten dira. Amaitzeko esan behar dut nire ustez, ez dela liburu erraza baina irakurtzea gomendatuko nukeela.

JOSEBA E. (2013-14)

Anonymous said...

Nik irakurri dudan liburua, “Itzarri nahi ez zuen printzesa” izan da. Liburu honetako protagonista, Joanes izeneko mutil gazte bat da eta mezulari modura egiten du lan alkatearentzat. Bera bizi den herriko gazteluan, printzesa bat dago lokarturik. Jendearen hitzetan, soilik ipuin bat kontatuz gero esnatuko da, hau lortzeko ahaleginetan, munduko toki ezberdinetatik hainbat printze etorriko dira, denen helburua, printzesa ederra esnaraztea. Denek ordea ez dute garbi jokatuko eta hainbat arazo sortuko dira.
Hasiera batean astun samarra egin zitzaidan arren, azkenerako entretenigarria egin zait. Liburu hau, fantasiazko liburuak gustuko dituztenei gomendatuko nieke, beraz, animatu!!

Maite T. 4A (2013-14)

Anonymous said...

Liburua asko gustatu zait, pixkabat pisutxua egiten da ipuinak dituelako medio, baina oso ondo dago. Istoria, herri batean gertatzen da, protagonista Joanes izeneko mezulari bat da, berak alkatearentzat egiten du lan. Herrian, printzesa bat dago lo eta ipuinak kontatu behar zaizkio esnatzeko, esnatzen duena berarekin ezkonduko da. Mundu osoko printzeak etortzen dira ipuinak kontatzera. Nork esnatuko du printzesa? Jakin nahi baduzue irakurri liburua, ez zarete damutuko.



Alaitz M. 4A
(2013-2014)



Anonymous said...

Oraingo honetan irakurri dudan liburua “itzarri nahi ez zuen printzesa” da. Ez da nire libururik gogokoena baina, hala ere, polita eta irakurterraza egin zait. Liburuan zehar hainbat istorio kontatzen dituzte printzeek printzesa esnatuko den esperantzarekin baina alperrik. Arraroa iruditu zait printzesa esnatzeko ipuinak kontatu behar izatea zeren eta, normalean, ipuinak haurrak loarazteko izaten dira eta ez esnatzeko. Betiko printzesa ipuinekin nazkatuta bazaude, denak muxu batekin esnatzen direlako, liburu hau gustatuko zaizu zeren eta betiko printzesa liburuengandik ezberdina baita.
Naiara L. (2013-14) 4B

Anonymous said...

Niri liburu hau nahiko polita iruditu zait, nahiz eta pixka bat kostatu zaidan irakurtzea. Jauregian printzesa bat dago lotan eta esnatzen zuenak berarekin ezkondu eta errege izango zen. Europako hainbat printze etorri ziren printzesarengana itzartzera baina printzesa esnatzeko ipuin bat kontatu behar zion.Herriko alkateak trapa asko egiten ditu baina ez du lortzen printzesa maitemintzea. Nik edozeini gomendatuko nioke liburu hau irakurtzea.
Julen V.
4.B (2013-14)

Anonymous said...

"Itzarri nahi ez zuen printzesa" liburua, liburu polita iruditu zait. Egia esan, txikitan irakurtzen nituen printze-printzesei buruzko liburu xarmangarriei gogorarazi dit, beraz, irakurketa atsegina gertatu zait. Justina eta Joanes bikote maitagarriaren elkarrizketak oso dibertigarriak iruditu zaizkit, izan ere, beraien mintzatzeko era nahiko berezia da. Nobelan, lokartua dagoen printzesa esnatzeko zenbait ipuin kontatzen dituzte urrunetik etorritako printzeek, baina nahiz eta istorio asko nahasten dituen liburua izan, nire ustez, momentu orotan entretenituta egonarazten zaitu; hau da, ipuin bat ez baduzu gogoko izan, ziur hurrena gustatuko zaizula. Herrikoen amodiozko gorabeherak aipatzea ere asko gustatu zait, izan ere, maitasun kontuak oso gogoko ditut.
Ondorioz, edonori gomendatuko nioke liburu hau, entretenigarria bezain dibertigarria delako.
Maddi B.
4.B (2013-14)

Anonymous said...

Itzarri nahi ez zuen printzesa, Felipe Juaristiren liburu bat da. Joanes izeneko mutil gazte bat da bertako protagonista, herri txiki batekoa. Bertako jauregi batean printzesa bat bizi da, orain lo dago eta usadioak dioenez esnatzen duen mutilarekin ezkonduko da eta printze izango da. Beraz Europako printze nagusienak etorriko dira herrira eta bakoitzak ipuin bat kontatu behar dio printzesari esna dadin. Liburua benetan astuna eta aspergarria egin zait, bertako istorioak gainera ez dute zentzu askorik. Ez nioke inori irakurtzea gomendatuko.
Mireia M. 4B
2013-2014 ikasturtea

Anonymous said...

Oraingo honetan irakurri dudan liburua “Itzarri nahi ez zuen printzesa” izan da eta ez zait gehiegi gustatu.Istorio hau,herri batean kokatzen da eta bertako protagonista nagusia Joanes izeneko mutil gazte bat da.Herri horretako jauregian,printzesa bat zegoen lo eta usadioak zioen bezala,ipuin bat kontatuaz printzesa iratzartzea lortzen zuena berarekin ezkondu eta errege izango zen.Hori dela eta,hainbat lurraldetako printze ugari etorriko dira nork bere ipuina kontatzera printzesa esnatzearren eta herriko alkate berak ere errege izan nahi duenez,hainbat trikimailu erabiliko ditu printzeen lan hori eragozteko.Istorioaren amaieran,Joanes eta Justina,tabernariaren alaba,maitemindu eta azkenean, printze eta printzesa bihurtuko ditu maitasun horrek.Beraz,fantasiazko liburuak gustuko dituen edonori gomendatuko nioke liburua irakurtzera! Alazne G. 4A(2013-14)

Anonymous said...

Niri liburu hau entretenigarria iruditu zait. Joanesek, herriko mezulariak, lan korapilotsu bat izango du oraingoan esku artean: herriko jauregian lo dagoen printzesa iratzartzeko ipuin bat asmatzea. Kondairak dionez, jauregiko printzesa ipuin bat kontatuz esanaraziko duena, berarekin ezkondu eta printze izango da. Hori dela eta, munduko txoko guztietako printzeak etorriko dira herrira, printzesari ipuina kontatzera. Baina, herriko alkatea ez da atzera geldituko, printze izateko gogo handiz bait dabil, eta bere esku dauden trikimailu guztiak egingo ditu printzesarekin ezkontzeko. Gainera, Joanes eta Justinaren amodiozko istorioa ere kontatzen du. Nik liburu hau edozeini gomendatuko nioke irakurterraza eta entretenigarria delako.
Andoni A. 4.A

Anonymous said...

Errepublika ezarri berri da Joanes mezularia bizi den herrian. Erregea bota eta gero, Errege Mendiren jabetza lortzea dute orain helburu, bertako jauregian lo dagoen printzesa esnatuz; erregeak baldintza hori jarri baitzuen boteretik kendu aurretik. Alkateak, munduko txoko guztietako printzeei deituko die, ipuin baten bidez, printzesa esna dezaten. Ez dute lortuko ordea, printzesa itzartzea, eta alkatea bera ere hasiko da irtenbide bila, berarekin ezkondu eta errege izatea duelako amets.
Erraza eta interesgarria egin zait irakurketa, eta fantasia dezente duen arren edonori gomendatuko nioke. Irakur ezazu istorioaren amaiera jakin nahi baduzu!!!
AXIER A. 2013-2014 4.A

Anonymous said...

Irakurri dudan liburua Felipe Juaristiren “Itzarri nahi ez zuen printzesa” izan da. Joanes izeneko gazte bat herriko postaria da. Bere herrian, aurretik erresuma izan zena, errepublika aldarrikatu dute eta beraz erregea bidali dute. Bertako jauregian ordea printzesa lo geratu da, eta hura esnatzeko modu bakarra ipuinak kontatzea izango da. Horregatik mundu osoko printzeak ekartzen dituzte, printzesari ipuinak kontatu eta esna dezaten. Ez zait gustatu liburua, ipuinak nahiko pisutsuak egin zaizkit nahiz eta ez izan zailak. Ez diot inori gomendatzen.

Irantzu Z. 4B (2013-2014)

Anonymous said...

Oraingo honetan Felipe Juaristiren "Itzarri nahi ez zuen printzesa" liburu entrtetenigarria irakurri dut. Joanes errepublika aldarrikatu duten herrialde bateko mutil gaztea da protagonista. Herrialde horretako jauregian printzesa dago lotan, Itzarri ezinik eta hala bera esnatuko duena errege jarriko dela hitzartzen dute. Hori dela eta inguruko herrialdeetako printze guztiak joango dira historio edo ipuinen bat kontatuz printzesa esnatzera. Baina herriko alkateak ere errege jartzeako hainbat azpijoko eta trikimailu egingo ditu. Joanes, herriko mezularia eta Justinaren maitasunak printze-printzesa bihurtuko ditu. Eleberri hau atsegina egin zait historio nagusia aparte fantasiazko ipuin ezberdin ugari gozatzeko aukera hematen duelako.

Jon L. 4A (2013/2014)

Anonymous said...

Nobela benetan alaia eta bizia iruditu zait "Itzarri nahi ez zuen printzesa". Herrialde bateko jauregian printzesa lo egoteak eta hura esnatzen duenak errege izateko parada izateak inguruko printzeak printzesari istorioak kontatzea ekarriko du. Hori dela eta ipuin eta istorio ezberdinez hornituta dago, Joanes protagonista duen liburua. Herri horretako alkateak era bertako errege ipini gurako du eta horretarako Joanes sartuaraziko du saltsan. Amodio kontu bat era izango du pizgarri eleberri honek protagonista eta tabernariaren alabaren artean. Guzti hori gutxi ez balitz beste sorpresa eta ezusteko ugari jazoko dira istorioan zehar. Ni moduko gazte fanatsiazaleei gomendatuko nieke liburu eder hau. Animatu irakurtzera!

Gorka A. (2013-14) 4a

Anonymous said...

Oraingo honetan Felipe Juaristiren "Itzarri nahi ez zuen printzesa" liburua irakurri dut. Hasiera batean ez zitzaidan batere gustatu, aspergarria izateaz gain astuna egin zitzaiadalako.Baina irakurtzen segi ahala oso gustokoa izanda da irakurketa, beti izan dut gogoa printze bakoitzaren istorioa irakurtzeko eta jauregiko printzesarekin gertatzen zena jakiteko. Gainera, Joanes eta Justinaren maitasun istorioa gustokoa egin zait. Beraz edozein pertsonari gomendatzeko moduko liburua iruditzen zait, eta liburua aukeratzerako garaian ez pentsatu haurrentzako ipuin horietako bat denik,askoz gehiagi baita.Beraz animatu eta ea niri bezainbeste gustatzen zaizuen!


IKER N. (2013-14)

Anonymous said...

Egia esan, "Itzarri nahi ez zuen printzesa" liburua ez zait gustatu. Printzesa ederra lo dago eta esnatzeko printzeren batek ipuin bat kontatu behar dio, liburu honek printzeek kontaturiko ipuin desberdinak azaltzen dizkigu, baita ere printzesa iratzar dadin herrian izaten dituzten abenturak. Irakurketa oso astuna egin zait, paragrafoak eta kapituluak oso luzeak dira. Gainera ipuin batzuk nahiko aspergarriak iruditu zaizkit nahiz eta beste batzuk nahiko politak direla iruditu zaidan. Argumentua berez ez da txarra baina astunegia egiten da irakurketa. Ez dakit liburu hau nori gomendatuko niokeen, ez dut uste jende askori atsegingo zaionik.

Maria G. (2013-14)
4B

Anonymous said...

Irakurri dudan liburuaren izenburua “Itzarri nahi ez zuen printzesa” da eta izenburu honek txikitako ipuinak gogorarazi dizkidan arren, ez du batere zerikusirik.
Protagonista, Joanes, mutil atsegin bezain ederra, printzesaz maitemintzen da, baina, hau lotan dago. Bera esnatzeko mundo osoko printze pila joaten dira printzesarengana ipunak kontatuz hura esnatzeko asmoz,baina, ez dira konturatzen alkateak berak izan nahi duela errege.
Beraz, liburu hau historia laburrak kontatzeko aitzakiarekin egina dago, baina, nire iritziz gehiegi luzatzen da.


Eneritz Iturbe 4B
2013-2014

Anonymous said...

Niri liburu hau gustatu zait, nahiz eta istorio eta kapitulu luzeek astunegi egin. Herri batean printzesa lo dago eta alkateak herralde ezberdinetako printzeak gonbidatzen ditu, printzesa dagoen gazteluko ganberan, hura esnatzeko istorio entretenigarriak kontatzera. Irakurtzean ulertzeko zailtasunak dituen jendeari ez nioke irakurtzea gomendatuko, ez azterketa baterako behintzat. Baino lehen esan dudan moduan jendearen gustuko izan daitekeen liburu bat dela iruditzen zait.
Janire M. 4B (2013/2014)

Anonymous said...

Oraingo honetan irakurri dudan liburua "itzarri nahi ez zuen printzesa" izan da eta oso astuna egin zait. Bertan printzesa lo agertzen da eta bera iratzartzea lortzen duena ipuin baten bidez errege jarriko dela zabaltzen da mundu osoan, hori lortzeko zeinbait herrialdeko printzeak etortzen. Baina horren atzean alkatea azaltzen da erregea izateko ametsarekin eta ametsa betetzeko hainbat trikimailu erabilatzen ditu. Lehen esan dudan bezala liburua astuna egin zait, bertan ipuin gehiegi eta kapitulu luzegiak daudelako. Honenbestez, fantasia liburuak gustatzen zaizkion edonori gomendatuko nioke nahiz eta nire iritzia negatiboa izan.

Xabi LUZURIAGA
4.B(2013-14)
Aralar BHI

Anonymous said...

Liburua irakur erraza izan arren oso astuna egin zait. Idazleak gauzak kontatzeko modua luzeegia eta errepikagarria iruditu zait. Herri txiki bateko jauregian printzesa bat lo dago, bere aitak berau esnatzen duenak bere senar eta errege-erregina izendatuko dituela eta Europako hainbat herrialdeetatik printzeak etortzen dira ipuinak kontatzera printzesa esnatzeko. Tartean herriko postaria Joanes, tabernako alaba Justinarekin maitemintzen da alkateak herriko kontrola hartzea galeraztearren, beronek printzesarekin ezkondu nahi zuelako. Orokorrean liburu polita da irakurtzeko eta edonori gomendatuko nioke irakur dezan.

ANDER Z. 4.A (2013-2014)

Anonymous said...

Nik irakurri dudan liburua "itzarri nahi ez zuen prpintzesa" da.
Herri batean printzesa bat bizi da lo, eta Europa osotik etortzen zaizkio printzeak ipuinak kontatzera, printzesa itzartzeko asmoz. Joanesek zerbait egin beharra du alkateak printzesa esnatu ez dezan. Printzesa esnatuz gero berarekin ezkondu eta errege bihurtuko delako, eta hori herriari iruzun egitea izango litzatekelako.
Liburua oso fantasiosoa iruditu zait. Ipuin batzuk zoragarriak dauden arren, gehienak astun samarrak egin zaizkit. Hortaz aparte irakur erreza da eta lexiko apala dauka.
Liburu fantasiosoak eta amodiozko istoriak gustuko dituzten nerabeei gemoendatuko nieke.

Oihane Artola 4.B
(2013-14 ikasturtea)

Anonymous said...

Orain irakurri dudan liburua " Itzarri nahi ez zuen printzesa " da. Liburu hau ez da nire gustukoa baina, hala ere , istorio politak ditu.
Pixkat arraroa da, zergatik ez zait normala iruditzen liburuak irakurtzea printzesa bat esnatzeko, normalean alderantziz izaten da.
Istorio ugari daude, printze baikotzena. Nire ustez liburu hau pixkat aspergarria izan da.
Baina printzesen istorioak gustatzen bazaizkuzu edozeini gomendatuko nioke.

M.Fernanda Gomes (2013-14) 4.B

Anonymous said...

Nik, “Itzarri nahi ez zuen printzesa” liburua irakurri dut eta asko gustatu zait. Istorioan, Joanes izeneko gazte batek, printzesa bat esnatzeko ipuina asmatu behar du eta tartean, printze batzuen istorioak tartekatuko dira. Liburu hasierak, umeentzako egina dela ematen duen arren, istorioa korapilatzen joango da eta honek interesgarriagoa egingo du. Amaiera espero ez nuen arren, liburuari ondorio positiboak ateratzen dizkiot eta beraz edonori gomendatuko niokeen liburua da.
Aitor O. 4.A

Anonymous said...

Liburu hau aspergarria iruditu zait. Ipuin gehiegi daude eta ez zaizkit interesgarriak iruditu. Protagonista Joanes da eta bera bizi den herria printzesa bat dago lo. Mundu osoko printzeak bera esnatzek ipuinak kontatzera joan dira baina inork ez du lortuko esnatzea. Luzea egin zait eta zati asko soberan daudela iruditu zait. Ez nioke inori gomendatuko, ez baita batere interesgarria.

Intza G. 4b (2013-14)

Anonymous said...

Niri oraingo honetan irakurri dudan “ Itzarri nahi ez zuen printzesa” liburua ez zait batere gustatu. Oso astuna da irakurtzeko garaian eta niri ez zait batere interesagarria iruditu. Liburu honetan erregearen jauregian lo dagoen printzesa esnatzera joaten diren munduko txoko guztietako printzeen historiak ageri dira. Bestalde, Justina, tabernariaren alabaren eta Joanes, mezu emailearen, arteko maitasun istorioa kontatzen du.Hala ere, ez du asko hitz egiten horretaz,batez ere printzesan oinarrituta baitago. Dena dela niri gustatu ez bazait ere zuri gusta dakizuke printzeen istorio labur asko irakurtzeko prest bazaude. Animo!

Nerea E.
4.A (2013-14)