2012-11-19

IZAR MALKOAK




(2008-02-11)

Fernando Morillok bisita egin digu. Bere idazle-sekretotxoen eta idazterakoan sentitzen dituenen berri eman digu. Oso arratsalde majoa pasa genuen elkarrekin.





IZAR MALKOAK
Fernando Morillo
(Aizkorri)


Liburu hau asko gustatu zait, gaur egungo gazteei gertatzen zaizkien gertaera eta pasadizoekin zerikusia baitu. Gazte batzuei elkarren artean gertatzen zaizkien gorabeherak kontatzen ditu eta istorioak interesgarriak dira. Oso erreza egin zait irakurtzeko eta ulertzeko eta beraz ez zait batere astuna eta aspergarria egin. Beraz gustatuko zaizuelakoan irakurtzera animatzen zaituztet!

Amaia Z. 3B (2006-07)



Liburu hau ikaragarri gustatu zait, oso dibertigarria eta ederra iruditu zaidalako. Istorioan zehar gertatzen diren gauza guztiak gure adineko gazte batzuei gertatzen zaizkie, nahiz eta ni ez sentitu beraiekin identifikatuta. Irakurtzeko eta ulertzeko erraza iruditu zait, batere zailtasunik gabekoa. Nik liburu hau irakurtzera, amodiozko gertaerak gustatzen zaizkien pertsona guztiak gonbidatuko nituzke.

Alaitz T. 3B (2006-07)











73 comments:

Anonymous said...

Liburua asko gustatu zait. Gazteen goraberak kontatzen ditu eta oso erraz identifika gaitezke pertsonaiarekin une batzuetan.
Beñat besteak bezalakoxe gazte arrunt bat da eta bi neska gustatzen zaizkion, nahiz eta jakin bat ez zaiola komeni, buruarekin pentsatu beharrean bihotzarekin pentsatzen du eta horrek arazoak ekarriko dizkio. Jende askori gomendatuko nioke, oso interesgarria da eta erraz irakurtzen da.

Anonymous said...

Fernando Morilloren Izar malkoak liburua ez da historia astuna. Erraz irakur daiteke, ez da batere luzea eta gainera nahiko liburu dibertitua da. Gazte baten bizipenetan oinarrituta dago, eta nola honek neska bat ezagutzen duen zeinaretaz maintemintzen den... Beraz era honetako gustukoak dituen edonor animatzen dut Izar malkoak liburua irakurtzera.

Anonymous said...

Oso liburu polita eta sinesgarria iruditu zait. Gazteon egoera sentimantalak oso ondo adierazita agertzen dira. Ez zait batere gustatu Maiderren portaera, baina Beñat ere ez da oso ondo portatu Jaionerekin. Liburu hau irakurtzea gomendatuko nioke edonori, oso polita delako eta erraz irakurtzen delako.
Fernando Morillo oso mutil jatorra iruditu zait eta oso gustora egon nintzen berari entzuten.

Anonymous said...

Liburua oso polita iruditu zait. Pertsonaiak oso egokiak dira eta istorioa oso dibertigarria da. Liburu honetan Beñat izeneko baten istorioak agertzen dira. Bere pasadizoak maitasunean eta adiskidetasunean. Beñaten portaera ez zait batere gustatu, baina ezta Maiderrena ere. Gure adineko gazteekin gertatzen diren pasadizoak kontatu arren, ni ez naiz berarekin identifikatuta sentitzen. Liburu polita da eta erraz irakurtzen da. 15 urte ingurukoei gomendatuko nieke.

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait, aspaldian irakurri dudan libururik interesgarriena da. Gure adineko gazteei gertatutako pasarteak kontatzen ditu, eta Fernando Morillo berak esanda egiazkoak hainbat eta hainbat. Zatiren batean identifikatuta sentitu naiz. Pasarterik gustukoena dutxakoa izan da polita bezain intrigazkoa izan baita, hala ere;gehiago gustatuko litzaidakeen liburua horrelako beste pasarteren bat kontatuko balu. Gure Adineko edozeini gomendatuko nieke liburu hau.

Anonymous said...

Liburu hau oso liburu interesgarria da eta erraz eta oso gustura irakurtzen da. Gazteok jasaten ditugun hainbat arazo kontatzen ditu, oso kapitulu interesgarriak daude, batez ere dutxakoa. Fernandok dorretxe zaharreko misterioa ere idatzi du eta hura lehenengo ebaluaketan irakurri genuen. Oso idazkera antzekoa du bi liburu hauetan nire usteaz behintzat. Liburua hau zoragarria denez dei gomendatzen dizuet irakurtzea.

Imanol I. 3b 2007/08

Anonymous said...

Asko gustatu zait liburu hau. Gure adineko nerabe baten bizipenetan oinarriturik dago, eta oso modu dibertigarrian kontatua. Gaztearen maitasunarekiko gorabeherak ditu hizpide eta arazoen aurrean bihotzarekin pentsatzen du nahiz eta buruak kontrakoa adierazi. Istorioa oso erreala da eta gure adineko edozein senti daiteke honekin identifikatua. Zenbait zati erotiko nahiz erromatiko ditu. Maitasun nobelak gustuko dituen edonori gomendatuko nioke irakur dezan.

Ainara E. 3B 07/08

Anonymous said...

Liburua oso polita eta entretenigarria iruditu zait, gainera oso erraz irakurtzen da eta errez ulertzen da istorioa. Gazteei buruzko kontakizuna da izar malkoak, eta edonori gerta dakioke bertan gertatzen diren pasadizoak, oso errealak baitira. Liburu hau gazteei gomendatuko nieke irakurtzea eta amodiozko historiak gustatzen bazaizkizue hobe.

Anonymous said...

Fernandok idatzitako liburu hau izugarri gustatu zait. Istorio honetan gaur egun gazteei gertatzen zaizkien gertaerak azaltzen dira. Beñat izeneko gazte batek neskekin igarotako gorabeherak kontatzen dizkigu. Ez zait batere gustatu Maiderren jokaera eta ezta ere Beñatena. Lexiko aberatsa du liburuak eta oso gustura irakurri dut. Irakurri eta animatu!!

Anonymous said...

Irakurri dudan liburu hau asko gustatu zait. Gaur egungo gazteei gertatzen zaizkien gora beherak kontatzen ditu eta sinesgarriak dira. Baina, Beñatek, protagonistak, duen portaera ez zait asko gustatu. Maiderrekin dagoenean Jaione erabat baztertzen du eta azkenean Jaionerekin bukatzen du ez daukalako beste irtenbiderik. Niri behintzat hala iruditu zait. Irakurtzeko oso erraza eta ulergarria egin zait. Edozeini gomendatuko nioke irakurtzea, baina gehienbat amodiozko istorioak irakurtzea gustuko dutenei.

Anonymous said...

Liburua oso polita eta entretenigarria iruditu zait, gainera oso erraz irakurtzen da eta errez ulertzen da istorioa. Gazteei buruzko kontakizuna da izar malkoak, eta edonori gerta dakioke bertan gertatzen diren pasadizoak, oso errealak baitira. Liburu hau gazteei gomendatuko nieke irakurtzea eta amodiozko historiak gustatzen bazaizkizue hobe.

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait, eta oso entretenigarria iruditu zait. Gainera oso kapitulu motzak ditu eta era horretan askoz ere errazago irakurri dut. Istorio hau Beñat izeneko mutil baten inguruan doa, eta honek neska kontuetan dituen arazoetaz. Bi neska ditu buruan, bata zintzoa eta leiala eta beste uste handikoa eta ez da batere leiala, baina Beñatek azkenekoa du gustuko, erakargarri egiten baitzaio. Liburuak neska honekin dituen arazoak kontatzen ditu.
Horretaz gain beste gauza bat erakusten du: arazoak izan arren eta hauei konponbiderik ez ikusi arren, aurrera jarraitu behar dela.

Jone G. (3A 2009.10)

Anonymous said...

Liburu hau oso polita iruditu zait. Nahiz eta maitasunezko istorioa izan, misterio apur bat ere badu eta alde horretatik oso polita da. Horrez gain, oso erraz irakurtzen den liburua da. Mutil gazte batek, Beñatek, bere neska-lagun ohiari, Maiderri, zuzentzen dio liburua, beraien pasadizoak kontatuz. Errealitatean gerta daitekeen istorioa da. Maiderrek, Beñat engainatzen duen arren, Beñatek gauza garrantzitsu bat ikasten du, bizitzan badaudela garai gogorrak ere. Nik edozeini gomendatuko niokeen liburua da hau.

Janire O. 3A (2009-10)

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait eta ulergarria egin zait. Orain arte irakurri ditudan liburuetatik hau gustatu zaidan gehienetarikoa izan da.
Hasieratik hasi nintzen ulertzen istorioa eta erraz irakurtzen zela konturatu nintzen. Ondoren irakurtzen joan ala, gero eta zirraragarriagoa zela iruditu zitzaidan. Gehiena gustatu zaidan zatia Maider eta Beñat dutxan dauden unea izan da, batez ere aita eta ama etxean sartzen direnean. Asko gustatu zait benetan zati hori!
Liburu hau edonori gomendatuko nioke dudarik gabe.

Unai U. 3-A (2009/10)

Anonymous said...

Izar malkoak liburua irakurri dut eta oso polita eta interesgarria iruditu zait. Gure adineko gazte baten istorioa kontatzen du. Baina ez naiz istorioko pertsonaiekin identifikatu. Pasarte bartzuk intriga handikoak iruditu zaizkit. Amodiozko istorio bat kontatzen du. Maiderren jokabidea ez zait egokia iruditu. Edonori gomendatuko nioke liburu hau irakurtzeko oso erraza delako eta segituan irakurtzen da. Irakurri eta gozatu!

Aiora G. 3A (2009/10)

Anonymous said...

Asko gustatu zait irakurri dudan liburu hau. Oso erraz irakurri dut, ez baita luzea. Oso entretenigarria ere iruditu zait. Istorio honetako protagonista nagusia Beñat da, ordenagailuetan aditua den gazte bat. Maider izeneko neska batez maitemintzen da, baina neska hau oso gaizki portatzen da Beñatekin. Jaioneri ere Beñat gustatzen zaio, baina honek erabat baztertuko du Maiderrekin dabilen bitartean. Edozeinek irakurtzeko modukoa da, baina batez ere gazteei gomendatuko nieke. Beraz, irakurri!

Nagore A. 3B (2009-2010)

Anonymous said...

Nire ustez liburu hau oso polita izan da. Irakurtzeko pixka bat zaila iruditu zait gauz batzuk ez ditudalako ulertu. Maitasunezko liburua da. Protagonistak bere abenturak kontatzen ditu. Protagonista diskoteka batean neska bat ezagutzen du eta berataz maitemintzen da. Mutila gutxi gora behera gure adina du. Denoi gomendatzen dizuet irakutzea batere gazteei asko gustatuko zaizue.

Nicole R. 3B (2009-10)

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait, besteen moduan. Istorioa bera oso polita iruditu zait eta asko gustatzen zait Fernado Morillo idazlearen idazteko era.Liburua gure adinekoentzat oso aproposa dela uste dut, protagonistek gure adin beretsua dutelako. Liburuko protagonista nagusia Beñat da, eta bi neskaren artean erabaki behar du. Jaionerekin, liburuko pertsonai batekin identifikatu naiz gehien, izateko era antzekoa dugulako. Beste norbaiti gomendatzeko moduko liburua dela deritzot.


Maider Z. 3-B 2009-2010

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait. Liburuaren izenburua ikusita ez nuen uste horrelakoa izango zenik baina oso polita iruditu zait.Beñat lehenik neska batekin ibili zen baina zerbait pasa ondoren utzi eta gero beste neska bat ezagutzen du diskoteka batean eta zerbait gertatuko zelakoan baina…bueno badakizue orduan zer egin liburua hartu eta irakur ezazue oso polita daelako.


Iñaki A.O 3-A 2009/10

Anonymous said...

Beñat informatika munduan dabilen mutil gazte bat da,hacker izateko bidean ondo kokatua.Bi neska ibiliko zaizkio inguruan bata jatorra dudarik gabe, eta bestea oso misteriotsua da eta erakargarria da. Zoratzeraino maiteminduko du Maiderrek Beñat, nahiz eta jakin Beñatek ez zaiola komeni baina sexuak asko erakartzen dio. Niretzat liburu hau oso polita iruditu zait eta denei gomendatzen diet





Ugaitz G. 3-A 2009/10

Anonymous said...

Liburu hau gustatu zait oso erraza zelako irakurtzeko eta gainera ez naiz aspertu irakurtzen. Beñatek diskoteka batean ezagutzen du Maider eta gustatu egiten zaio.
Bi aste pasatzen ditu Maiderren zain baina ez dionez deitzen esperantzak galtzen ditu.
Bi aste zain egon arren halako batean etxera azaltzen zaio. Hau izan da liburuan gehiena gustatu zaidan momentua. Edozeini gomendatuko nioke.

Beñat A. 3ª (2009-10)

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait, gure adineko gaztei buruzkoa baita. I storioa polita iruditu zait nahiz eta momentu batzuetan pixka bat tristea izan.Nire ustez Jaionerekin joan behar zuen hasieratik, jakinik Maiderrekin ez ateratzeko esan ziotela bere lagunek,eta horregatik momentu txarrak pasa ditu,baina bukaeran ondo egin du Maiderrekin mozten,bestela min gehiago egingo baitzion.Gure adineko gazteei gomendatuko nieke.
Aitor .N 3.b
09-10

Anonymous said...

Niri “ Izar-malkoak” deituriko liburu hau asko gustatu zait. Gazteok sentimentalki ditugun egoerak ondo adierazten dira liburu honetan. Liburua errez irakurtzen da eta ez da luzea. Liburua ulertzeko erreza da. Liburu hau dibertigarria da aldi berean. Liburuko istoriotik ez zait batere gustatu Maiderrek eduki duen portaera. Liburuxka hau irakurtzea gomendatzen diet batez ere, gazteei.
Irakur ezazue!!!

Unai M. 3B (2009/2010)

Anonymous said...

Liburu hau oso polita iruditu zait. Istorio honetan oraingo gazteei gertatzen zaizkien pasarteak azaltzen dira. Beñat izeneko gazte batek neskekin igarotako momentuak kontatzen dizkigu. Ez zait batere gustatu Maiderren jokaera eta ezta Beñatena ere. Nire ustez Beñatek burutsuagoa izan behar luke neska kontuekin, zeren eta gaizki aukeratu ezkero min handia egin daiteke. Gure adineko gazteei gomendatuko nieke.
Iñaki A.M. 3.A (2009-10)

Anonymous said...

Bastante polita iruditu zait liburu hau, hasieran ez nuen ezer ulertzen baina irakurri ahala zentzua hartu diot eta nahiko polita iruditu zait. Bi neska oso desberdin agertzen dira liburuan, Maider eta Jaione; Beñat lehendabizi Jaionerekin dabil baina gero Maiderrekin. Gero Beñat konturatzen da Maider beste batekin dabilela eta utzi egin du. Edonori gomendatuko nioke.
Mitxel Iribarren 3A

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait eta entretenigarria ere bai. Oso erraz irakurtzen da eta errez ulertzen da istorioa. Gazteei buruzko kontakizuna da izar malkoak eta bertakok kontakizunak oso errealak dira. Gazten baten istorioa da Beñat izena du eta onen maitasun kontuak kontatzen ditu. Liburu hau edozein gazteri gomendatzen diot oso erraza baita irakurtzen.

Julen O. 3B (2009-10)

Anonymous said...

Liburu hau oso polita iruditu zait eta gainera erraz irakurri eta ulertu dut. Maitasunezko liburu honek, gazteoi gertatzen zaizkigun pasadizioak kontatzen ditu eta gainera errealitatean gerta litezke, beraz are eta erakargarriagoa egin zait. Istorio honetako protagonista nagusia Beñat da. Maider izeneko neska batez maitemintzen da, baina neska hau oso gaizki portatzen da Beñatekin. Jaioneri ere Beñat gustatzen zaio, baina honek erabat baztertuko du Maiderrekin dabilen bitartean.Edozini gomendatuko nioke liburu hau irakurtzea.

ANE B. 3B
09/10 Ikasturtea

Anonymous said...

"Izar malkoak" liburua asko gustatu zait. Hasieratik erakarri nau liburuak.
Fernando Morillok idatzitako nobela bat da. Protagonistak Beñat du izena, hacker bat da. Protagonista bi harreman sentimental ditu, Jaione eta Maiderrekin ibiltzen da. Aurrena Jaione ezagutu zuen, liburutegian. Honekin harremana utzi eta gero Maiderrekin hasi zen, diskoteka batean ezagutu ondoren.
Nobelak kontatzen du zer nolako harremanak izan dituen bi neskekin eta ze gorabeherak izan zituen, gehienbat Maiderrekin zebilenean,
Maiderri ze mutil gustatzen zaion, zer egiten duen mutil hori lortzeko eta nola manipulatzen duen Beñat, etab...
Gehiago jakin nahi baduzue, irakurri ezazue, merezi du eta.

Amaia O. 3 A (2009/2010)

Anonymous said...

Liburua oso polita iruditu zait, gure adinekoentzako oso aproposa baita.Irakurtzen hasi eta ezin izan naiz gelditu eta liburua bukatu arte egon naiz irakurtzen. Liburuaren izenburua irakurrita ez nuen uste horrelakoa izango zenik istorioa.Beñat izeneko mutil baten istorioa kontatzen du eta bi neskekin edukitzen dituen txutxumutxuak adierazten ditu idazleak. Maiderren portaera ez zait oso ona iruditu baina gau on bat pasatzeko neska iruditu zait!jajaja!


Iñigo O. 3.B (2009-10)

Anonymous said...

Liburu hau ikaragarri polita iruditu zait. Oso erraza egin zait irakurtzeko, eta gainera ez da luzea. Fernando Murillo idazlearen idazteko era ere berriro aipatu beharra dagoela iruditzen zait, beste hainbat idazle askok ez bezala, ikuspegi ezberdin batetik kontatzen dituelako istorioak eta hori ez dut baieztatzen liburu hau irakurrita, baizik bere beste liburu batzuk irakurrita, adibidez “Dorretxe zaharreko misterioa”. Liburu hau gehienbat maitasunezkoa izan da baina eduki ditu bere misteriozko zatiak ere, eta ezin izan dut begirik kendu liburutik. Edozein irakurle gazte, nahiz zaharri gomendatuko nioke liburu hau, batez ere maitasunezko liburuak gogoko dituztenei.

Jokin T. 3.B 2009-2010 ikasturtea

Anonymous said...

Liburu hau oso polita iruditu zait eta irakurtzeko oso erraza.Fernando Murillo idazlea ere asko gustatzen zait, liburu honetan adibidez, protagonistaren neskalaguna izandako Maiderri zuzenduta dagoelako bereziki. Gure edadetsukoak diren gazteen gertaerak edo pasadizoak kontatzen ditu, gertaera batzuekin nahiko identifikatuta sentitu naiz. Protagonista Beñat izeneko hacker bat da eta Maider izeneko neska batekin asten da irteten, nahiz eta Jaione izeneko beste neska bat bere atzetik ibili. Irakur ezazue!

Miren S. 3.B 2009/2010

Anonymous said...

Niri liburu hau polita iruditu zait. Ez daude pertsonaia asko eta erraz ulertzen da. Beñaten istorioa kontatzen du. Fernando Murilloren istorioak ikaragarri gustatzen zaizkit batez ere "Dorretxe zaharreko misterioa" gustatu zitzaidan lehenengo iruilabetean. Baina hau ere polita da. Maitasunezko istorioak ez zaizkit normalean asko gustatzen, baina liburu hau asko gustatu zait. Guztioi gomendatzen dizuet.

Mikel O. 3B (2009-2010)

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait. Liburu motza, ulertzeko erraza, pertsonai gutxikoa eta istorio polita kontatzen zuelako. Liburua, istorioko Maiderri zuzenduta dago eta horrek politagoa egiten du. Fernando Murillok maitasun kontuak kontatzen ditu liburu honetan eta ordenagailu kontuak ere bai, Beñat hacker bat dela eta....Liburu hau maitasun kontuak gustatzen zaizkion edozein pertsonari gomendatuko nioke.

Aitor O. 3B (2009-2010)

Anonymous said...

IZAR MALKOAK

Irakurri berri dudan liburua asko gustatu zait. Maitasunezko istorioa da, baina aldi berean misterio pixka bat du.
Protagonista Beñat izeneko mutil gazte bat da, eta liburua bere neska lagun ohiari zuzentzen dio, Maiderri. Beñat gau batean Maiderrekin maitemindu zen eta bere ustetan Maider ere maitemindurik zegoen. Baina egun batzuen buruan, beste mutil batekin ikusten du kalean musuka, eta orduan konturatzen da berarekin egon den denbora guztian engainatzen aritu zaiola.
Gainera liburu hau errealitatean oinarriturik dago, izen ere, bertan pasatzen dena edozeini gerta dakioke.
Oso errez irakurtzen den liburua da eta ulertzeko zailtasunik gabea. ANIMATU IRAKURTZERA, GUSTATUKO ZAIZU!!!!!

Aiora M. 3.B (2011-2012)

Anonymous said...

“Izar-malkoak” liburua asko gustatu zait, gazte batzuei pasatako gertakizunak kontatzen baititu. Gainera, gure adinean maitasun kontuak izaten ditugu buruan eta liburu honek mutil batek neska bati idazten dizkion gauzak azaltzen dituenez, paregabea dela esango nuke. Horrez gain, oso erraz irakurtzen da, beraz, maitasunezko liburuak gustatzen zaizkion edozeini gomendatuko nioke liburu hau.

Irati U 3.A 2011-2012

Anonymous said...

Niri liburu hau izugarri gustatu zait, izan ere gaur egungo gazteen arteko gorabeherak kontatzen ditu, Beñat izeneko gazte batek, bi neska desberdinekin izandako gorabeherak hain zuzen ere. Beñatek Maider ezagutzen duenean hasten da istorioa. Ondoren, Jaione, maiteminduta duen laguna, eta beraren artean aukeratu behar izaten du. Eta azkenik, aukeraketak izaten dituen ondorioak jasan. Liburu atsegina eta irakurtzeko erraza iruditu zait, gure adineko edonori gomendatzen diot.

Jone I. 3A 12/02/29

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait. Oso erraz irakurri dut eta edonori gerta dakioken istoria bat kontatzen du. Interesgarria iruditu zait liburua mutil gazte baten ikuspegitik kontatua egoteak, gehienetan neskak izaten direlako protagonistak. Beraz, liburu hau, batez ere gazte jendeari gomendatzen diot, baita liburu aspergarriak irakurtzeaz nazkatuta daudenei ere.

Oihana B. 3.A(2011-2012)

Anonymous said...

"Izar malkoak" liburua oso polita iruditu zait. Lehenik eta behin irakurtzeko erraza da eta bestetik liburu honetan gazteoi gertatzen zaizkigun hainbat pasadizo aipatzen dizkigu maitasunarekiko. Oso liburu interesgarria iruditu zait, hainbat gauza irakasten baitizkigu gazteon bizitzaren inguruan.Gaztetxoa bazara eta amodiozko istorioak atsegin badituzu, liburu hau irakurtzea gomendatzen dizut. Anima zaitez!

Izaro O. 3A

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait, irakurtzeko oso erraza da eta gazteentzat interesgarria. Bertako protagonistak Beñat izeneko mutil bat, Jaione izeneko neska bat eta Maider izeneko neska bat dira. Beñatek Maiderri kontatzen dio beraiek bik nola ezagutu ziren egunen gertakizunak eta bertatik aurrera pasa ziren istorioak , biak batera asten dira Jaione Beñatetaz maiteminduta egon arren. Ez zait Maiderren jokaera asko gustatu baina tira, liburua oso polita da eta gomendatzen diet guztiei irakurtzea.

Ane U. 3B 2011-2012

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait. Gaur egungo gazteei gertatzen zaizkien gorabehera batzuk kontatzen ditu bertan, edonori gerta dakizkiokenak. Bertako protagonista nagusiak Beñat, Maider eta Jaione dira. Beñatek, bi nesketako bat aukeratu beharra daukanez, Jaione bertan behera utzi eta Maiderrekin ateratzen hasten da. Liburu hau gure adin inguruko gazteei gomendatzen diet, batez ere amodiozko istorioak atsegin dituztenei.

Aitzol G. 3.A 2011-2012

Anonymous said...

Fernando Morilloren "Izar Malkoak" liburua asko gustatu zait, bertan Beñat izeneko mutil arrunt baten pasadizoak kontatzen ditu. Beñatek Maider ezagutzen du diskoteta batean baiña, lehenagotik Jaionerekin ibilia zen. Pasarterik onena dutxakoa iruditu zait zeren eta bertan gustora dauden bitartean gurasoak etortzen baitira. Liburu hau 15 urteko gazteei aholkatuko nieke. Dibertigarria baita eta bizi ditugun hainbat bizipen azaltzen direlako liburuan zehar.
Jon I. 3.A

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait, eta oso entretenigarria iruditu zait. Gainera oso kapitulu motzak ditu eta era horretan askoz ere errazago irakurri dut. Istorio hau Beñat izeneko mutil baten inguruan doa, eta honek neska kontuetan dituen arazoetaz. Bi neska ditu buruan, bata zintzoa eta leiala eta beste uste handikoa eta ez da batere leiala, baina Beñatek azkenekoa du gustuko, erakargarri egiten baitzaio. Liburuak neska honekin dituen arazoak kontatzen ditu.
Horretaz gain beste gauza bat erakusten du: arazoak izan arren eta hauei konponbiderik ez ikusi arren, aurrera jarraitu behar dela.

Leire U.
3A (2012-13)

Anonymous said...

Fernando Morilloren liburua asko gustatu zait. Hasieran aspertu egin nintzen, baina istorioa aurrera zioan einean gehiago gusta zait. Gainera protagonistari pasatzen zaizkion gauzak ez direnez asko gertatzen, asko gustatu zait niri. Beraz edonori gomendatuko nioke liburu hau irakurtzea, seguru batnago gustatuko zaizuela.

Ibai G. 3-A 2012-13

Anonymous said...

Niri liburu hau oso dibertigarria eta polita iruditu zait. Oso erraz irakurri dut eta gainera gustura. Beñat izeneko mutil gazte batek bi neskekin izandako arazoak azaltzen dira liburu honetan. Maider eta Jaionerekin izandako gorabeherak hain zuzen. Gaztetan gertatzen diren gauza asko azaltzen dira liburuan, eta gauza batzuk ere irakasten dizkigu gazteoi. Gure adineko edonori gomendatuko nioke liburua, baina batez ere amodiozko liburuak atsegin dituztenei. Animatu eta has zaitez irakurtzen!

Nerea E. 3.A (2012-13)

Anonymous said...

Nik izar malkoak liburua irakurri dut eta asko gustatu zait. Liburu honetan, Beñat eta Maiderren arteko harremana kontatzen du. Bi gazteak diskoteka batean ezagutzen dira eta aste batzuk geroago irteten hasten dira. Gezur batzuk medio harremana nahastuko da. Nik liburu hau, gure adinekoei gomendatuko nieke, bi gazteren harteko harremanak eta gorabeherak kontatzen dituelako.


Maite T. 3A (2012-13)

Anonymous said...

Niri Fernando Morilloren liburu hau asko gustatu zait. Beñat, informatika munduan ondo moldatzen den gaztea da eta berak izan dituen maitasun abenturei buruz hitz egiten digu. Beñatek diskotekako gau baten Maider ezagutzen du eta maitemindu egiten da. Uste du Maider ere berarekin maiteminduta dagoela, baina liburuak aurrera jarraitzen duen heinean konturatuko da hau ez dela horrela, beste batekin musukatzen ikusiko baitu kalean. Liburuak ez du Beñatek Maiderrekin bizitako istorioa bakarrik kontatzen, tartean Jaionerekin bizitako pasarteak ere aipatzen dizkigu. Liburu hau oso polita eta interesgarria izan da edozeini gertatu dakizkiokeen gauzak kontatzen baititu. Beraz edonori gomendatuko niokeen liburua da hau.
Aitor O. 3.A. (2012-2013)

Anonymous said...

Nik Fernando Morilloren "Izar Malkoak" liburua irakurri dut. Asko gustatu zait. Liburuak Beñat izeneko mutil gazte batek Maider izeneko neska batekin izan dituen sexu harremananaz doa liburua.Diskoteka batean elkar ezagutzen dira,gauean izarrak ikustera joan dira mendira. Baina denbora pasa ahala den-dena aldatuko da,Maider beste mutil batekin musukatzen ari den arte,orduan,elkarren arteko harremana apurtuko da.Liburu hau amodiozko liburuak gustatzen zaizkion edozini gomendatuko nioke.

JON.E 3.B (2013-14)

Anonymous said...

Oso liburu polita eta interesgarria iruditu zait pertsonen sentimenduak adierazten dituelako. Historia honetan Beñaten eta Maiderren portaerak eta jokabideak ez zaizkit batere gustatzen, besteen sentimenduekin jolasten dutelako.Amodiozko historiak gustuko badituzu, nik liburu hau gomendatuko nizuke.
Igor M. 3A (2013-14)

Anonymous said...

Izar Malkoak liburu hau, asko gustatu zait. Beñat informatika munduan sartuta dabilen mutil bat da, egun batean diskotekan Maider ezagutu zuen, eta enamoratu egin zen, pentsatuz bera ere ala egongo zela, baina istorioan aurrera joanik, Beñatek Maider beste mutil batekin ikusten du eta konturatzen da hori ez dela horrela, orduan Jaionerekin bizi berria egiten asten da. Istorio hau oso erraz ulertzen da, eta entretenigarria da, gure edadeko gazte batek, bi nesken artean dituen gora beherak kontatzen baititu. Liburu hau denei gomendatzen dizuet. Anima zaitezte!
Alaia L. 3B (2013-14)

Anonymous said...

Niri liburu hau oso dibertigarria eta polita iruditu zait .Oso erraza da,Beñat,Jaione eta Maider dira protagonista nagusiak.Liburu honekin gauza asko ikasi dezazkegu.. Gure adineko edonori proposatuko nioke liburua, baina batez ere amodiozko liburuak atsegin dituztenei. Liburu hau irakurtzea gomendatzen dizuet!!

Kepa M (2013-2014)

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait, oso interesgarria eta dibertigarria da. Istorian gure adineko mutil bati gertatzen zaizkion abenturak kontatzen ditu, edozini gerta diezaizkio gauza horiek. Liburua irakurtzeko eta ulertzeko zailtasunik gabekoa egin zait. Gustatuko zaizuelakoan irakurtzera animatzen zaituztet.

Maddi Uria 3A

Anonymous said...

Izar-malkoak liburua, oso polita iruditu zait. Liburu hau maitasun istorio bat da eta bertan, Beñatek, liburuko protagonistak bi neskekin Jaione eta Maiderrekin, izandako gora-beherak kontatzen dira. Liburu honek errealitatean gerta daitekeen zerbait kontatzen du. Liburu interesgarria da eta gainera ulert-erraza, beraz, istorio hau irakurtzera animatzen zaituztet.
Naroa A. 3.A (2013-2014)

Unknown said...

Nire ustez, izar malkoa oso liburu nahasgarria eta berdea da . Aurrena neska batekin asten delako eta bukaeran beste neska batekin. Hasierako neskarekin musuka asten da, hortik askora neskaren etxera joaten dira, libre dagoenean etxea. Beñatek jokerra izan nahi du baina neskekin ibiltzen zenez ezin izan zuen jokerreko aurreneko lana bukatu. Baino esan daiteke oso liburu polita dela, gazten liburua delako.
Iñaki C.
2013-214 ikasturtea. 3.B gela

Anonymous said...

Liburu hau ikaragarri gustatu zait. Beñat,informatikan aditua da eta Maider izeneko neska batekin itsu-itsu maiteminduta dago. Hainbat denbora igarotzen dute elkarrekin baina,gau batean beste mutil batekin ikusten du. Liburuko zati batzuetan Jaionerekin izandako pasarteak ere kontatzen ditu. Kapitulu laburrak ditu eta horrek asko laguntzen du irakurtzen. Gazte batzuen harreman kontuak aipatzen ditu eta horregatik gure adineko neska-mutilentzat bikaina da. Edozeini gomendatuko nioke

Iker A. 3.A. (2013-2014)

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait, oso interesgarria eta dibertigarria baita.Gainera liburuan ikus daiteke gure adinerako eginiko liburua dela, nahiz eta liburua ez den egokia gure heziketarako, petsonai batzuk nahi dutena lortzeko urrats okerrak erakusten dizkigute.Bestalde niri liburua irakurtzeko oso erraza egin zait, liburu oso engantsagarria baita.Liburu hau amodia gustatzen zaion edonori gomendatuko nioke baina batez ere gure adinekoei.

Iñigo O. 3B(2013-2014)


Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait. Batetik, kapitulu motzak, entretenigarriak eta ulerterrazak dituelako eta, bestetik, nahiz eta izenburua irakurrita ez duen ematen, gure adineko edozein neska-mutili gerta dakizkiokeen istorioak kontatzen dituelako.
Beraz, zeren zain zaudete? Lortu liburua eta irakurri, edozeinentzat baita aproposa: zaharrentzat, gaztetako pasadizoak gogoratzeko eta, gazteentzat, berriz, orain edo hemendik gutxira gertatuko zaizkien gauzak beste modu batean ikusteko.
Ainhoa O. 3A (2013-2014)

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait. Errez irakurtzen da. Beñat izeneko mutil batek bi neskekin edukitako gora berak kontatzen ditu.Beñatek Maider diskotekan ezagutzen du eta maitemindu egiten da eta aste batzuk geroago irteten asten dira baina tartean gezur batzuk daude.Tartean Beñatek Jaionerekin edukitako harremana ere kontatzen du.
Nora L. 3.A (2013-2014)

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait. Gazteoi gertatzen zaizkigun gora beherak agertzen dira. Beñat protagonistak, bi neska ditu gustuko, baina biek gauza desberdinak ematen dizkiote. Aurrena Maiderrekin maitemintzen da eta baita Maider Beñatetaz ere. Baina egunak pasa hala Maider beste mutil batekin muxukatzen ikusten du eta orduan Beñatek pentsatu zuen ezin zuela horrela segi eta Jaionerekin hasi zen. Nik liburu hau edozeni gomendatuko nioke interesantea delako eta bizian edozeni gertatzen zaizkion gauzak ontatzen diteuelako.
Amaia O. 3.A. (2013-2014)
06/10/12

Anonymous said...

Niri Izar Malkoak liburua asko gustatu zait. Errealitatean oinarrituta dago eta bi gazteen gorabeherak kontatzen dira. Beñatek Maider diskoteka batean ezagutzen du eta maintemindu egiten da. Gerora Beñat Maiderrekin haserretzen da eta tartean Jaionerekin hasten da. Aurrerago Beñat berriz elkartzen da Maiderrekin eta ordutik aurrera bikote horrek abentura zirraragarriak izaten ditu. Liburu hau erraz irakurtzen da eta edonori gomendatuko nioke.


Julen O. 3.B. (2013-2014)

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait, motza, ulerterraza eta pertsonai gutxikoa delako. Liburuan Beñaten historioa azaltzen digu, Jaionerekin dagoela eta gero diskotekan Maider ezagutzen duela etb. Liburu hau gure adinekoentzat dela usten dut, eta horregatik gure adinekoei gomendatuko nieke liburu hau.
Asier L. 3.A. (2013-2014)

Anonymous said...

Nik Izar Malkoak liburua irakurri dut. Liburua asko gustatu zait, entretenigarria da eta gainera segituan irakurtzen da. Istorioan, protagonista, Beñat, Maider izeneko neska batetan dago interesatuta, baina, neskak erabili bakarrik egingo du. Bitartean, Jaione izeneko neskato bat Beñatengatik dago, baina, Beñatek alde batera utziko du Maiderrengatik. Liburu hau, irakurtzea gustatzen zaion edozeini gomendatuko nioke, baina batez ere gazteei.
Leire R. 3B (2013-14)

Anonymous said...

Beñatek Maiderri haien artekoa gogoratzen dio, nola ezagutu ziren nora zuen Beñatek Jaione atzetik... Ez zait asko gustatu, aspergarria egin zait. Ez dut esan nahi gure adinerako interesgarria ez denik edo gaizki idatzirik dagoenik, guztiz alderantzizkoa, pertsonaien egoera oso ohikoa izango litzateke inguruko adinekoen artean eta ondorioz identifikatuta sentitu ahal du irakurle gaztek, baina, niri ez zaizkit maitasun liburuak gustatzen. Hala ere, horrelakoak gogoko dituztenei liburu hau irakurtzera gonbidatzen zaituztet.

Irune M. 3A

Anonymous said...

Niri "Izar Malkoak" liburua asko gustatu zait.Kapitulu oso motzak dauzka eta oso erraz irakurtzen da.Gainera, edozein gazteri gerta datzaizkioken gertaerak aipatzen dira. Istorio honetan protagonista nagusia Beñat izeneko mutil bat da, informatika zale amorratua. Baina, arazo bat du. Bi neska gustatzen zaizkio eta nahiz eta jakin neska batekin maitemintzea ez zaiola komeni, bestea baino maiteagoa du. Liburu interesgarria da eta edozein gazteri gomendatuko nioke.
Enaitz A. 3.A (2013-14)

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait. Gure adinekontzat aproposa. Beñatek Maiderrekin bizitako istorioa oso polita da. Tarteka beste neskakin bizitako istorioa kontatzen du eta hori oraindik politagoa egiten du. Liburua interesgarria ere bada. Gehien gustatu zaiten zatia hasierakoa izan da, Beñat eta Maiderrek elkar ezagutu zutenean.

Belen Romero 3.A

Anonymous said...

Niri “Izar Malkoak” liburua gustatu zait naiz eta batzuetan berde samarra den. Liburu honetan Beñat eta Maiderren arteko istorioak kontatzen dizkigute. Beñat Maiderretaz maiteminduta dago eta honek uste du Maider berataz dagoela baina ez da hala, kalean beste mutil batekin musukatzen ikusten baitu Maider. Nik liburu hau edonori gomendatuko nioke.
Ander Z. 3B (2013-2014)

Anonymous said...

IZAR-MALKOAK
Fernando Morilloren liburu hau asko gustatu zait, erreza egin zait gainera irakurtzea. Istorioko protagonista nagusia Beñat da eta gazteei sarritan geratzen zaizkien gauzak pasatzen zaizkio. Liburu hau edozeini gomendatuko nioke batez ere gazte eta amodiozko istoriak gustatzen zaizkienei.

Amets G. 3.A (2013-2014)

Anonymous said...

Izar malkoak liburua asko gustatu zait, alde batetik irakurtzeko erraza delako eta bestetik, gaur egungo gazteen pasadizoak kontatzen dituelako. Oso liburu interesgarria da. Amodiozko liburuak gustatzen bazaizkizu, liburu hau gomendatzen dizut.
Naroa O. 3.A. (2013-2014)

Anonymous said...

Fernando Morilloren liburu hau izugarri gustatu zait. Beñat ordenagailu munduan aditua den mutil gazte bat da eta bere gustuko neskekin edukitako maitasun abenturei buruz hitz egiten digu. Egun batean Maider ezagutzen du eta maitemindu egiten da, baina denbora aurrera doan einean pentsatzen asten da berak ez duela interes handirik, gau bateko kontua izan zela. Baina gutxien espero duenean Maider etxera etortzen zaio atejoka. Maiderretaz aparte Jaionerekin ere izandako pasartze batzuk ere kontatzen dizkigu. Liburua oso polita iruditu zait errealitatean islatuta dagoelako, horrelako istorioak edozein momentutan gertatzen baitira, liburu berde samarra ere iruditu zait maitasun eszenak detaile askorekin zehazten baititu. Liburu hau 14 urtetik gorako jendeari gomendatuko nioke, txikiagoentzat pasarte berde samarrak iruditzen baizaizkit.
Jon I. 3.B (2013-2014)

Anonymous said...

Niri liburu hau oso polita eta entretenigarria iruditu zait.Irakurtzeko oso erraza delako eta gainera kapitulo oso motzak dituelako.Protagonista nagusiak Beñat,Maider eta Jaione dira, eta liburu honetan Beñatek bi neskekin edukitzen dituen harremanak kontatzen ditu. Oso interesgarria da edonori gerta daizkioken gauzak kontatzen baititu.Amodiozko liburuak gustatzen zaizkienei gomendatzen diet.
Sara A. 3.B. (2013-14)

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait. Oso dibertigarria da eta irakurtzeko erraza iruditu zait. Gaur egungo gazteei gertatzen zaizkien gertaerekin zerikusi handia dauka eta nerabezaroan daudenei gomendatzen diet. Oso gustura irakurri dut nahiz eta zati batzuk tristeak izan alai eta dibertigarria da eta intriga pittin-bat ere badu, irakur ezazue!

Enara A. 3.A (2013-14)

2013/10/06

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait. Oso erraz eta gustura irakurri Rut. Gure adineko neska mutilei gomendatuko nieke. Beñat eta bi nesken, Maider eta Jaioneren arteko istoriak kontatzen ditu.
Irantzu E. 3B (2013-2014)

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait. Istorioa, maitasun eta misteriozko da, gainera errez irakurtzen da. Beñatek bi neska ditu gogoko, baina berari Maider interesgarriagoa iruditzen zaio. Egun baten Beñatek Maider beste mutil batekin muxuka ari zela ikusi zuen eta gehiago ez zuen ikusi nahi izan, elkar ikusteari utzi zioten eta Beñat Jaionerekin gelditu zen.
Agurne Z. 3.B (2013-14)

Anonymous said...

'Izar malkoak' Beñat izena duen mutil batek, bi neskarekin izan dituen harremanak kontatzen ditu, Maider eta Jaione. Liburua, gure edadeko neska-mutilei irakurtzea gomendatzen diet. Niri asko gustatu zait, oso entretenigarria da, eta oso errez irakurtzen baita. Irakurri!
Alaia B. 3.B(2013-2014)