2012-04-18

HELENA ETA ARASTIRIA


HELENA ETA ARRASTIRIA
J.K. Igerabide


Mutil gazte batek bere haurtzaroko garaiak gogoratzen ditu egunero, bere gelako leiho bazterrean jarririk, beti ilunabarrari so. Oroitzapen on eta txarrak ditu.
Arrastiari begira Helena erizain gazte eta ederrarekin igarotako uneak gogoratzen zaizkio. Baina egun batean, leiho bazterretik, neska beltzaran bat ikusten du parkeko banku batean eserita. Bizitzan zerbait betirako aldatu zaionaren sinboloa izango da neska beltzaran itsua. Nobelan gaztaroko istorio entretenigarri eta interesgarriak agertzen zaizkigu.
(...)

Sara A. 3A 2005-06


Mutil bat leihotik begira dago. Begira dagoela, txikitako oroitzapenak etortzen zaizkio burura: Helena erizaina zen eta medikuaren etxera joan zen bizi izatera mediku zaharraren emazteak arazoak zituelako. Baina mutilaren osabaren etxera joaten zen izekoa zaintzera.
Mediku zaharraren andrea hil egin zen eta medikuak herritik alde egin zuen. Gero beste mediku gazte bat etorri zen Daniel izenekoa; hanka-motza zen. Mutila eta bere anaia Helenarekin maiteminduta daude; baina Daniel eta Helena elkarrekin dabiltza. Mutilari horrek amorrazio eman zion, baina anaiari ez. Arratsalde batean euria ari zuen eta uholdeak hasi ziren eta...


Olaia L. 3B 2005-06

28 comments:

Anonymous said...

Libru erraza iruditu zait. Hasieran aspergarri samarra izango zelakoan nengoen baina gero gustora irakurri dut. Gehien gustatu zaidan zatia izeba hiltzen denekoa izan da, oso hunkigarria iruditu zait, negar eta guzti egin nuen! Gitxien gustatu zaidana berriz kapitulu hasierak izan dira, aspergarri samarrak egin zaizkit hasieran baina gero ohitu eta gustora aritu naiz. Liburu sinplea eta polita dela uste dut, baina hala ere gehiago gustatuko litzaidake orain bi urte edo. Horrez gain edozein irakurleri gomendatuko nioke.

Anonymous said...

Liburua ulermen aldetik oso ondo ulertzen da eta erraz irakurtzen den horietakoa da. Pertsonaiak lehenaldian gertatu zitzaizkion gertaerak kontatzen ditu bertan.Gertaera hauetako batzuk tristeak eta hunkigarriak dira. Gehien gustatu zaidan zatia Helenarekin baserrira joaten zirenekoa izan da eta gutxien fabrikarekin izan zituzten arazoak. Hala ere edozein irakurleri gomendatuko nioke.

Anonymous said...

Liburu ederra da eta erraz irakurtzen da, irakurri ahala gehiago irakurtzeko gogoa ematen baitu. Liburu honetan mutil baten txikietako gorabeherak kontatzen dira. Hasieran aspergarri samarra iruditu zitzaidan, arrastiriero leihotik begira egoten baita bere koadroari eta ez dut gustuko izan atal hori. Atalik gustukoena eta gehien hunkitu didana izeba hiltzen denekoa da, malkoak jauzi ziren nire begietatik. Liburu eder bat irakurri nahi baduzue hauxe gomendatzen dizuet! Animatu!

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait. Erraz irakurtzen da, ulerterraza da eta era berean irakurtzen ari zarela irakurtzen jarraitzeko gogoa ematen du. Gehien gustatu zaidan zatia izeba hiltzen denekoa eta mutikoak Helenarekin duen harremana dira, eta gutxien gustatu zaidana berriz mutikoa leihotik koadroari begira jartzen denekoa. Liburua irakurle guztiei gomendatuko nieke. Beraz irakur ezazue!

Anonymous said...

Nere ustez liburu hau polita izan da nahiz eta zati batzuk ulertzea oso zaila izan da.Protagonistak haurtzaroan pasatako historioak kontatzen ditu, aspaldiko lagunak gogoratuz. Gutxiena gustatu zaidana hasiera izan da oso korapilatsua izan delako, eta gehien gustatu zaidana protagonista lehiotik begira egoten zena.Liburu hau edonori gomendatuko nioke bastante errez irakurtzen delako.

Anonymous said...

Gustatu zait liburua nahiz eta hasiera pixka bat korapilatsua izan; eta beste alde batetik sentimentuz beteriko istorioa du hizpide eta nik nahiago dut akzioa. Oroimenean oinarritzen da liburua eta gertakari gozo zein tragikoez (izeba hiltzen zaion unea, uholdea irauten dituen egunak, etab.) beterik dago; hori dela eta, malenkonia kutsu bat du.
Nik uste, kutsu filosofiko bat ere baduela, zeren hausnarketa batera “bultzatzen” zaitu; gazteari konturatu orduko joanak zaizkio haurtzaroa eta adoleszentzia.
Sentiberatasunezko liburuak gustuko badituzu, anima zaitez irakurtzera!!

Anonymous said...

Erraz irakurri dudan liburua izan da. Mutil gazte batek lehiotik begira izaten zituen pentsamendu eta gertaerak kontatzen ditu. Liburu berezi bat iruditu zait. Gustora irakurri dut nahiz eta hasiera aldea aspergarri xamarra iruditu. Momentu triste eta hunkigarriak zituen eta gehien gustatu zaidan zatia Eguberri gauekoa izan da, eta gutxien gustatu zaidana berriz lantegiko gorabeheretaz hitz egiten zuena. Edozeini gomendatuko nioke.

Anonymous said...

Liburu hau oso polita eta nahiko erraza da irakurtzeko. Hasieran nahiko astuna eta pisutsua iruditu zitzaidan, baina irakurtzen segitu nuenean gero eta gehiago gustatzen zitzaidan. Liburu honetatik gustatu ez zaizkidan eta penagarrienak izan diren pasarteak honako hauek dira: Izeba hiltzen den unekoa eta euritea egiten duenekoa. Orduan izugarrizko pena ematen dit Helenak eta bere osabak, etxea eramaten diotelako urak.

Anonymous said...

Gustatu zait liburua, baina ez berriro irakurtzerainoko. Lexiko aberatsa du eta irakurterraza da. Historia bera ez da oso dibertigarria, baina Igerabidek idazteko modu berezia du, nire ustez horrek ematen dio duen xarma.
Liburuari (kanpotik) dagokionez, letra nahiko atsegina du eta merkea da.
Errealitatean islatzen diren istorioak irakurtzea gustatzen zaion edonori gomendatuko nioke liburu hau.

Anonymous said...

Ez da gehien gustatu zaidan liburua izan, gehiago espero nuen. Ez dut interes handiarekin irakurri beraz, ez dut irrika handirik izan liburuaren amaierara iristeko. Hala ere, sorpresa txiki bat hartu dut liburuaren amaiera irakurri dudanean. Ez nuen espero Helena desagertzea eta horrek, liburua zertxobait interesgarriagoa izan dadin gertatu zait. Beste alde batetik, izebaren heriotzak txundituta utzi nau. Nola liteke hain onartuta izatea izebaren heriotza?

Anonymous said...

Liburua polita iruditu zait, erraz irakurtzen da eta hiztegiarekin ez dut arazorik izan. Hala ere, oso gogorra iruditu zait Sebastianen egoera: herriz aldatu da; lehen hiri handi batean bizi zen eta orain “villa” batera joan da, denak ezezagunak ditu eta gainera proba hauek gainditu beharra benetan zaila izango zaio, nahiz eta nik uste baino proba errazagoak izan. Zazpigarren probarekin harrituta geratu naiz, ez nuen uste Sebastian bizirik irtengo zenik.
Hamalau bat urteko gazte abenturazaleak, anima zaitezte liburu hau irakurtzera.

Anonymous said...

Libru erraza eta interesgarria iruditu zait irakurtzeko. Gehien gustatu zaidan zatia izeba hiltzen denekoa izan da, oso hunkigarria iruditu zait. Gutxien gustatu zaidana berriz kapitulu hasierak izan dira, aspergarri samarrak egin zaizkit hasieran baina gero ohitu eta gustora aritu naiz. Liburu sinplea eta polita dela uste dut. Horrez gain edozein irakurleri gomendatuko nioke.

Anonymous said...

Liburu asko gustatu zait. Hasieran aspergarri samarra zela iruditu zait baina gero gustora irakurri dut. Istorio honetan protagonistak txikitako istorioak gogoratzen ditu lehiotik begira dagoela. Gehien gustatu zaidan zatia izeba hiltzen denekoa izan da, kapitulu hasierak ez zaizkit asko gustatu. Edozeini gomendatuko nioke liburu hau irakur dezan.

Anonymous said...

Liburua ulermen aldetik oso ondo ulertzen da eta erraz irakurtzen den horietakoa da. Pertsonaiak lehenaldian gertatu zitzaizkion gertaerak kontatzen ditu bertan.Gertaera hauetako batzuk tristeak eta hunkigarriak dira. Gehien gustatu zaidan zatia Helenarekin baserrira joaten zirenekoa izan da eta gutxien fabrikarekin izan zituzten arazoak. Hala ere edozein irakurleri gomendatuko nioke.

Anonymous said...

Erraz irakurri dudan liburua izan da. Mutil gazte batek lehiotik begira izaten zituen pentsamendu eta gertaerak kontatzen ditu. Nire iritziz, liburu berezi bat dela iruditu zait. Gustora irakurri dut nahiz eta hasiera aldean aspergarri xamarra iruditu. Momentu triste eta hunkigarriak zituen eta gehien gustatu zaidan zatia Eguberri gauekoa izan da, eta gutxien gustatu zaidana berriz lantegiko gorabeheretaz hitz egiten zuena. Edozeini gomendatuko nioke.


ANE B.
3B 09/10 Ikasturtea

Anonymous said...

Kaixo! Juan Kruz Igerabideren liburu hau polita eta interesgarria dela uste dut. Bere idazteko era gustatu zait, nahiz eta poetiko xamarra iruditu. Liburuko protagonistak bere gelako leiho ondoan eseri, eta bertatik ikusten den paisari edo “koadroari” begira pasatzen du denbora asko, eta bertan dagoela gogora etortzen zaizkion txikitako edo ez hain txikitako istorioak kontatzen ditu. Nahiz eta denbora salto handiak egon erraz jarraitzen da liburuaren haria eta ez da zaila irakurtzeko. Asko gustatu zait liburua eta beste bati gomendatzeko modukoa dela uste dut.

Maider Z. 3B 2009-2010

Anonymous said...

"Helena eta arrastiria" izeneko liburu hau interesgarria eta polita iruditu zait. Liburuko protagonista, bere gelako leihotik, kanpoan dagoen "koadro", paisaje antzeko bati begira egoten da denbora guztian. Bertan, bere burura etortzen zaizkion txikitako eta gaztetako pasarteak kontatzen ditu. Irakurtzeko eta ulertzeko erreza iruditu zaidan liburu horietako bat da. Nik liburu hau, edozeini gomendatuko nioke. Anima zaitezte!

Ander G. 3.B 2011-2012

Anonymous said...

"Elena eta arrastiria" izan da irakurri dudan liburua. Liburua nahiko erraza iruditu zait; eta nahiz eta hasiera batean astuna eta aspergarria egin zaidan amaierarako gustura aritu naiz. Istorioko protagonista mutiko gazte bat da eta bere iraganeko zenbait pasadizo kontatzen ditu. Mutikoak oso momentu gogorrak eta tristeak bizi behar izan ditu, familia eta lagunei gertatutako hainbat zoritxarrengatik; baina iraganeko zenbait pasadizo on ere geratuko zaizkio gogoan.

Nerea M. 3B (2011-2012 ikasturtea)

Anonymous said...

Oraingo honetan “Helena eta arrastiria” liburua irakurri dut, interesgarria iruditu zait baina pixka bat penagarria ere bai. Istorioa mutil gazte batek kontatzen digu. Mutiko hau egunero arrastiriei begira egoten da eta begira dagoen bitartean bere bizipenak kontatzen ditu. Liburu honetan kontatzen duen istorioan Helena izeneko neska gazte batez hitz egiten digu. Helena herriko medikuari laguntzera etorri den erizaina da. Mutil hau ta bere anaia txora-txora eginda daude etaprotagonistak oporretan dagoen bitartean lagundu egiten dio. Denbora gutxian hiritar asko hiltzen dira gaixotasunengatik, suizidioagatik edota uholdengatik. Uholdearen erruz espero ez zitekeen zerbait gertatuko da, eta protagonistari bizitza aldatuko dio. Nik liburua irakurtzera animatuko nuke jendea, errez irakurtzen delako eta gaitera oso polita delako.

Iñaki G. 3.A (2013-14)

Anonymous said...

Niri Helena eta arrastiria izeneko liburu hau gustatu zait. Erraz irakurtzen da, nahiz eta hasieran astun xamarra izan; baina irakurri ala engantxatu egin nau. Istorioko protagonista, egunero lehiotik begira jartzen da, bere koadroa izeneko paisaiari begira. Bertan bere bizitzako zenbait bizipen gogoratzen ditu. Gehiena gustatu zaidan zatia, izeba hiltzen denenan da. Zati gogorra baina interesantea iruditu zait. Liburu hau irakurtzea gomendatzen dizuet.
Amaia O. 3A (2013-2014)

Anonymous said...

Nik Juan Kruz Igerabideren "Helena eta Arrastiria" liburua irakurri dut.
Liburuko portagonista,bere kuartotik ikusten duen "koadro" bati begira egoten da. Bertan bere txikitako pasadizoak etortzen zaizkio burura. Baina liburua irakurtzen segi ahala etorriko dira pasazdizo txarrak. Adibidez:urte zahar eguneko afarian bere izeba hiltzen dela, herrian gertaturiko uholde handi hark bere osaba eta bere laguna Helena eraman zituela... Liburu hau oso polita iruditu zait,edozeini gomendatuko nioke irakurri dezan.

Jon E. 3.B(2013-14 ikasturtea)

27-10-13

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait eta errez irakurtzen da. Liburu onetan gazte batek berari haurtzaroan gertatutako istorioak kontatzen ditu, gehien gustatu zaidan zatia izeba hiltzen denekoa da hunkigarria iruditzen zaidalako, baita ere Helenarekin edukitzen dituzten abenturak gustatu zaizkit. Liburu hau edozeini aholkatuko nioke. Agurne ZUBILLAGA 3.B (2013-14)

Anonymous said...

Liburu naiko sinplea iruditu zait "Helena eta Arrastiria". Hasieran aspergarri samarra eta ulertzeko zail samarra iruditu zait, baina historioak aurrera egin ahala gustorago irakurri dut. Historio honetan mutil gazte batek bere iraganeko momentuak azaltzen ditu, bai on eta baita txarrak ere. Iruditzen zait edozeinentzako liburua izan litekeela, beraz anima zaitezte!!!

Aitor A. 3.B (2013-2014)

Anonymous said...

Liburua nahiko ondo ulertzen da baina etzait batere gustatu. Protagonistak, txikitan gertatzen zaizkion gertaerak kontatzen ditu. Niri gehien gustatu zaidan zatia bukaerakoa izan da, makina berriz ere martxan jartzen denekoa, eta gutxien gustatu zaidana, uholdeak osabaren etxea eraman zuen eta osaba eta Helena desagertu egin diren zatia izan da. Liburu hau edozein irakurleri gomendatzen diot.

Maddi U. 3-A (2013-14)

Anonymous said...

Niri Juan Cruz Igarabideren liburua asko gustatu zait, gertaera entrenigarriak gertazten dira. Protagonista leihotik begira ari da ,kuadro moduko bati . Bertan bere burura etortzen zaizkion txikitako gertaerak kontatzen dizkigu: Helenaren etorrea, torloju fabrikaren istea, izeba, osaba eta Helenaren heriotza... Helena kanpotik etorritako erizain bat da, eta protagonista bere laguntzaile bihurtzen da. Denbora aurrera joan ahala protagonista maitemindu egiten da Helenarengatik baina Helena Daniel izeneko medikuaren mutil lagun bihurtzen da. Azkenik herrian uholde batzuk gertatzen dira eta uholde horretan Helena eta osaba hil egiten dira.Uholdeek torluju fabrika kaltetetzen du eta azkenean itxi egin behar izaten dute eta protagonistaren aita eta anaia lanik gabe geratzen dira. Liburua irakurtzeko erraza iruditu zait, hainbat momentutan zailtasunak eduki izan arren. Hala ere liburua edozeini gomendatuko nioke.
Iñigo O. 3.B (2013-2014 ikasturtea)

Anonymous said...

Nik irakurri dudan liburua "Helena eta arrastiria izan da. Liburua polita iruditu zait, nahiz eta hasieran pixka bat aspergarria egin zaidan. Istorioan, mutil batek bere haurtzaroko istorio edo pasadizoak kontantzen ditu. Errez irakur daiteken liburua da eta edozeini gomendatuko nioke. Anima zaitez!

Anonymous said...

Nik irakurri dudan liburua "Helena eta arrastiria"izan da. Liburua polita iruditu zait, nahiz eta hasieran pixka bat aspergarria iruditu zaidan. Istorioan, mutil batek bere haurtzaroko istorio edo pasadizoak kontatzen dizkigu. Errez irakur daiteken liburua da gainera eta edozeini gomendatuko nioke irakurtzea. Anima zaitez!

Enaitz A. 3.B 2013-14

Anonymous said...

"Helena eta arrastiria" oso liburu polita eta interesgarria da. Liburua erraz irakurtzen da . Protagonistak txikitako abenturak kontatzen ditu eta batzuk oso interesgarriak eta politak iruditu zaizkit. Oso tristea izan da hainbeste maite zituzten osaba eta Helena uholdearen erruz desagertzea. Baina pasadizo onak ere geratu zaizkoi. Liburu honek intriga sortzen du eta zoragarria da . Edozeini gomendatuko nioke liburu hau.

Julen O. 3B (2013-2014 ikasturtea)