2012-11-11

BIZIA LO















BIZIA LO
Jokin Muñoz
(Alberdania, 2003)



Bost historia diferentek osatzen dute liburu hau; edo, agian, hobeto esanda, historia bereko –gure herriko historiako- bost zertzeladak, ia inork gogoratuko ez lituzkeen bost pasartek, protagonistengan arraildura eta zauri sakonak sortarazi dituzten pasarteak; gatazkak berezkoak dauzkan tristezia, mina eta etsipena darien bost pasarte.

Isiltasuna izango da liburuaren inguru nagusia: ume gaixoaren herioren inguruko isiltasuna, ama baten beldurraren inguruko isiltasuna, obretan dauden orubeen atseden orduetako isila, azterketen edo zelai elurtuen isiltasuna. Pertsonaiek bere buruekin bakarrik ausartuko dira solas egiten isiltasuna ez apurtzearren eta gogoratuko zaizkie etengabean kontaketa osatuko duten pasarte saminak.

Bakarrizketa da gehienetan, idazleak pertsonaiek bere historia konta dezaten aukeratu duen teknika, pertsonaien barne muinetaraino eramango gaituen teknika. Hala ere, kontakizuna arina da eta erritmoduna. Bestalde, historien linealtasuna apurtu egiten da erabat teknika hori erabilita, eta liburuak apur bat trebatutako irakurlea eskatuko du, kontakizunen ezer ez galtzeko.

Liburu ederra da, eta gogorra. Gerra guztien atzetik dagoen mixeria eta hutsa airean utziko duena. Historiaren atzealdea kontatzen diguna, non ez dauden heroiak, sufritzen duten gizon eta emakumeak baizik. Horien omenez idatzi ziren Historian azaltzen ez diren pertsonaia hauen historiak.

Oso, oso ona.


Rafa L.

Gehiago jakiteko: http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00229.htm

13 comments:

Anonymous said...
This comment has been removed by a blog administrator.
Anonymous said...

Liburu eskaxa iruditu zait.
Bost ipunaik ezberdinak dira eta azkenerako denekin nahasi egiten zara.
Lau. ipuna bereziki oso itxusia eta ulertzaila da ez du ezer pintatzen liburu orretan.



Imanol manterola 4.B

Anonymous said...

Naiz eta Rafak irakurtzea gomendatu, niri liburu hau ez zait asko gustatu, zeren eta bost istoriak irakurri ondoren ideiak ez zaizkizu argi geratzen.
Istorio bat edo bi gustatu zaizkit, baina besteak ulertzeko zailak edota itxusiak ziren.


Xabier Garmendia 4.B.

Anonymous said...

Ez zait asko gustatu liburu hau.
bost ipuinak ezberdinak dira eta azkenerako nahastu egiten zara.
Errezagoa izatea espeo nuen, baina bakarrizketa hori gustatu zait, orain arte irakurri ditugun liburuetan ez delako azaldu.

UXUE MURUA 4.DBH

Anonymous said...

Liburu hau ez zait ezertxo ere ez gustatu, liburu motela , interesik gabekoa eta gainera denbora aldaketa konstanteak dituelako. Arazo hautez gain, bost edo sei ipuin ezberdin kontatzen dizkigu, eta ez zait gustatu kontatzeko modua interesa falta zaiolako nire ustez.

Liburu honetan ipuin motzak kontatzen dira, niri ez zait gustatu baina era honetako liburuak gustazten bazaizkizu bakarrik gomendatzen dizut liburu hau, bestela aspertu egingo zara


Ion Mikel Barbado 4.B

Anonymous said...

Liburu hau alde batetik nahiko polita iruditu zait beste aldetik zaila. Polita iruditu zait ez zarelako aspertzen bost historia txiki desberdinak eta interesgarriak. Zaila iruditu zait ulertzeko eta azkeneko ipuina irakurri duzunean nahastu egiten zara.
Pertsona guztiei animatzen dizuet liburu hau irakurtzea , gustatuko zaizue eta ez zarete batere aspertuko. Animatu !!!

Anonymous said...

Liburu hau ez zait asko gustatu, zeren hasiera ez dut ongi ulertu eta zaila egin zait historia zertaz zioan antza hartzea. Esaldiak asko errepikatzen zituela iruditu zait baina gehien gustatu zaidan zatia gazteak izan duten bizi-modua izan da. Zaila egin zait protagonisten izenak zein ziren jakitea.

Anonymous said...

Liburu hau ez zait asko gustatu, ez dit ezer esan. Bost istorio ezberdin kontatzen ditu, gure herriko gerra ondorengokoak edo. Gehien gustatu zaidana bigarren istorioa izan da, oso gogorra izan behar du zure semea atxilotzea eta berataz ezer ez jakitea...
Batzuetan aspergarria eta astuna egin zaidan arren, gomendatzen dizuet irakurtzea, interesgarria baita.



Sugatz Gómez 4A

Anonymous said...

Bizia lo liburua ez zait asko gustatu. Ez dut ondo ulertu, nahiko korapilotsua iruditu zait. Gainera, momentu batzuetan oso astuna iruditu zait. Idazteko modua oso zaila da.
Liburuak bost istorio ezberdin kontatzen ditu. Niri gehien azkenekoa gustatu zait, Idoia eta Jonena. Gutxien, berriz, aita gartzelan duen ikaslearena, Unairena. Egia esan, nik liburu hau ez nuke gomendatuko.

Maddalen Z.4A(2009-2010)

Anonymous said...

"Bizia lo" Jokin Muñozen liburua asko gustatu zait, bost ipuin edo istorio kontatzen ditu, guztiak motzak dira, entretenigarriak,eta erraz irakur daitezke.

Bost ipuinetatik bat aukeratzekotan hirugarrena aukeratuko nuke " Xantilli" bereziki hau asko gustatu zait eta auzo bateko lagun kuadrilla bat da proragonista, eta hoietako baten anaia bisitan etortzen zaie batzuetan, Gabiren anaia zaharrena, Aitor. Besteen anaia zaharrenen lagunei ez zaie gustatzen ikasi gabe bestea baino hobeto bizi delako baina Gabiren lagunak ala ere ez dute Aitorrekin duten harremana eten nahi.


Itziar A. 4A

Anonymous said...

Niri liburu hau ez zait batere gustatu. Gehienetan aspergarria eta motela dela esango nuke. Bost istorio ezberdin kontatzen ditu eta horregatik nahiko korapilatsua eta zenbaitetan zaila iruditu zait. Niri denetatik gehien gustatu zaidana “Xantilli”-rena da. Umeak dira protagonistak eta bertan horietako batek duen bizia kontatzen da gehienbat. Zailtasunagatik ez nuke liburu hau gomendatuko. Hala ere, idazteko era asko gustatu zaidala esan behar dut, batez ere, elkarrizketak.

Jone I. 4A 2012-2013

Anonymous said...

"Bizia lo" liburua oso liburu aspergarria iruditu zait, ez zait batere gustatu. Oso zaila da ulertzeko, istorioak motxak baitira, eta nire iritziz ez daude oso ondo kontatuak. Liburuak bost istorio kontatzen ditu. Haietako batean adibidez, hiru mutil gazteren eta bere anai zaharren arteko liskarrak agertzen dira. Hori da gehien gustatu zaidan istorioa. Generalean ez zait gustatu nola dagoen idatzita. Zati interesgarrirenbat bazuen arren, ia liburu guztia oso aspergarria da, ez du emoziorik ez ezer. Liburu hau ez nioke inori gomendatuko.

Imanol M. 4A. (2012-2013)

Anonymous said...

Liburu hau ez zait ezertxo ere gustatu izan ere aspergarria eta luzea egin zait. Bost kontakizun motzez osatua dago, ia denak gogorrak eta tristeak. Idazleak duen idazteko modua zaila eta korapilatsua da eta beraz erraza da istorioan zehar maiz galtzea. Nahiz eta irakasleak liburua irakurtzera bultzatu, nik ez nioke inori gomendatuko liburu hau ez duelako ezer berezirik.

Maider A. 4A 2012-2013