2012-09-29

PIRTZINA ZILBORREAN


PIRTZINA ZILBORREAN
Antton Kazabon
(Elkar, 2004)

Telefonoz arituko da Aitor bere neska-lagunarekin, Joanarekin. Baita Iratirekin ere. Aitorrek biziki maite du Joana, baina Iratik eskaintzen dion erlazio mota berriak kitzikatu egiten du: hain da ederra Irati! Hain sexy dago bere zilborreko pirtzinaz!
Eta belarria telefonoan berotzen duen bitartean, ezin erabakirik ibiliko da Aitor koitadua: dena probatu nahi, denari eutsi nahi... eta ezin?

Telefono berbaldiak dira kontakizunaren oinarria, inolako narratzailerik gabe, elkarrizketen lekuko zuzenak gara irakurleok; honela, historia gertu-gertutik bizi ahal izango dugu. Oso erritmo bizikoa, atsegina, eta -nahiz eta jira eta bira ugari egin betiereko galderari: benetan maite nauzu?- aspertzen ez gaituena. Egungo gazteak ondo islatuta dauden-edo zuek erabaki behar, adinean pasatxo gaudenok ezin galderatxo honi buruzko taxuzko ezer esan.

Liburu erraza eta gustagarria. Tesi handirik gabekoa izan arren, irakurleak mugiarazi eta, garbiki, pertsonaien alde edo aurka jarriko gaituena. Aitor zerri hutsa edo maitasun-zalantzak jipoitutako gu bezalako tipo jatorra al da?

Animatu irakurtzen! Baietz tirada bakarrean irentsi!

Rafa L.

10 comments:

Anonymous said...

IZENBURUAK ETA ATZEAN IDATZITA DUENAK BENETAN LIBURUA DENA BAINO INTERESGARRIAGOA DIRUDI, GERO IRAKURRI ONDOREN EZ DELA HAINBESTE KONTURATZEN ZARA.
IDAZLE honengatik gehiago espero nuen, gainera istoria aspergarria suertzetzen da dena telefonozko elkarrizketa bat delako eta batere emozikorik gabea delako.

maddalen d.(3.A)

Anonymous said...

Liburu polita iruditu zait, nahiz eta dena elkarrizketa bat izan. Nire ustez idazleak idatzi duena liburu honetan egia iruditzen zait, hau da, gazteen egoera orixe dela.
Emoziorik gabeko istoria da baina intriga pixka bat badu.
Nahiko liburu polita iruditu zait, gazteen egoera pixka bat ezagutzeko.

Maddi G. Aralar B.H.I (3.A)

Anonymous said...

Liburu hau oso atsegina iruditu zait, irakurtzeko erreza eta azkar irakurtzeko modukoa, bukaera ez zait asko gustatu, nik beste mota bateko bukaera emango nioke, erromantikoagoa agian.
Idazleak gaur egungo gazteo ez gaituela oso ondo ezagutzen iruditzen zait, horrelako kontuak oso gutxitan gertatzen zaizkigulako, gainera ez gara ain beste ibiltzen telefonoz hitz egiten.
Jone P. (3.A)

Anonymous said...

Liburua nahiko polita da,nahiz eta telefonozko elkarrizketa bat izan. Batzuetan astun samarra da. Kanpotik begiratuta mami gehiago duela ematen du eta politagoa dela ere bai, ez da oso dibertigarria, baina gazteentzako liburu aproposa da.

Uxue.M Aralar BHI (3.B)

Anonymous said...

Liburua lehen ere irakurria nuen baina ia ezertaz ez nitzen gogoratzen.Polita da baina ez du gazteon bizitza erreala ez dela horrelakoa iruditzen zait. Errex irakurtzen den liburua da eta gainara dena elkarrizketa da. Ez zait asko gustatu liburu guztia elkarrizketa izatea eta gainera telefonoz (Guk ez dugu telefonoz hainbeste hitz egiten). Beste amaiera bat espero nuen.

Anonymous said...

Ez zait oso ipuin erreala iruditzen. Bestela liburu entretenigarria da.Segituan irakurtzen den liburu horietakoa,gazteen bizipenak ezagutu nahi badituzu har ezazu liburu hau.Anima zaitez!!

Anonymous said...

Ez dit grazia handirik egin.Azala eta izenburu hori edukita gehiago espero nuen, hau da, beste zer bait.Azkar irakurtzen da,baina nahiz eta gazte baten egoera azaldu ez du interes izpi handirik sortze, gehienetan gauzak errepikatu egiten dira. Errealista ba dela esan daiteke.

Edurne Zabaleta(3.B)

Anonymous said...

Liburu hau gustatu zait, errexa izateaz apoarte ondo zegoen behin irakurtzeko. Gainera gazteen gaur eguneko kontu ugari aipatzen zituen. Bai horixe! Tita batean irakurtzen denez edozein pertsonari gomendatuko nioke irakurtzea.
Ane Tobar 4.A

Anonymous said...

Liburu hau oso erreala da eta asko gustatu zait, errez irakurtzen da eta oso entretenigarria da. Liburu hau jende guztiri gomendatzn diot.
Anima zaitez liburu hau irakurtzen, ez zarete damutuko eta zihu asko gustatuko zaizuela

Anonymous said...

Adreilu honek Eukarari kalte egiten dio.