2012-11-10

MILA GAU ETA BAT GEHIAGO







MILA GAU ETA BAT GEHIAGO
Patxi Zubizarretak paratua
(Erein, 2002)






Denok entzun izan dugu inoiz Xerezade printzesa buruz. Ipuin kontatzale iaioa izateagatik bere bizia salbatu zuen gazte ederraren gorabeherak ezagunak zaizkigu. Era berean oso gertukoak egingo zaizkigu liburu honetan ikusiko ditugun hainbat pertsonaia: Ali Baba, Aladino edota Sinbad; baina, tamalez, marrazki bizidun lerdo edo liburu bertsio “erraztu-larrosen” bidez ezagutu izan ditugu gehienetan. Eta ez dauka zerikusirik!

Istorioak irakurri ahala pertsonaia horiek eraldatuko zaizkizu, plastikozko panpinak izateari utzi eta benetako bihurtu, gizatasunez bete, errealago egingo zaizkizu. Eta gorrotoa, herra, sexu gutizia, herioa edo mendekuz zipriztindutako kondairak ekarriko dizkigute begien aurrera orrialdeok.

Noski ez direla umeentzako kontuak! Edo ez beraientzat bakarrik, behintzat!

Rafa L.

8 comments:

Anonymous said...

Liburua interesgarria iruditu zait. Batzuetan zaila egin zait irakurtzerakoan, izen asko sartzen baititu eta istorio batetik beste batera segituan salto egiten baitu. Baina bestela irakurtzeko liburu interesgarria da.

Irati.G 4.b

Anonymous said...

oso liburu interesgarria iruditu zait,nahiz eta istorio politak izan denak irakurtzean nahastu egiten zara eta azkenerako ez zara ongi oroitzen istorio guztietaz.
Horregatik ez da oso liburu erraza.

Maitane Arraiet 4.B

Anonymous said...

Liburu hau izugarri gustatu zait, oso interesgarria iruditu zait. Istorio asko zituen eta azkenerako nahastu egiten zara eta engantxatu ere bai. Gustura irakurri dudan liburu bat izan da, asko gustatu zait.

Ane Tobar 4.A

Anonymous said...

Liburua ez zait asko gustatu, ez zen oso itsusia baina ezta oso polita ere.Isorio gehiegi dira nire gusturako eta horrez gain istorio guztietan pertsonaiak akatsik gabeak dira eta kasik gauza berdinak pasatzen zaizkie, maitemindu egiten direla, banandu egiten direla...
Gainera bukaera aurreikusia neukan, eta bukaera jakinik jadanik ilusio gutxiago neukan . Bestalde istorio batzuk oso pisutsuak egin zaizkit.

UXUE MURUA 4.DBH

Anonymous said...

niri liburu hau asko gustatu zait ze oso erraxa da irakurtzeko ta abentura interesgarriak pasatzen dituzte protagonistek.ta gainera engantxatu egiten du.




Xiker R. 4. D.B.H.

Anonymous said...

Izugarri polita iruditu zait liburu hau! Egia esan enion itxura ona hartu hasieran baina garbi ikusi dut oso oker nengoela. Idazlearen libururen bat irakurria nuen eta hau izanda denetan gehien gustatu zaidana. Liburuan, Xerazadek, bizirik irauteko, egunero kontatzen dizkio istorio ederrak Xamazarri. Azken honek, anaiarekin azkenekoz elkartu zenetik errotik aldatu zuen bere bizitza, izan ere, egunero neska birjin ezberdin batekin oheratzen zen. Zer gertatuko da Xerazaderekin? irakurri ezazu merezi du eta!

Alex Goikoetxea P. 4.A 2012-13 ikasturtea.

Anonymous said...

Irakurri dudan liburua “ Mila gau eta bat gehiago “ da. Istorio ugari kontatzen ditu eta oso nahasgarria da. Istorio osoaz oroitzeaz oso zaila da. Liburu hau oso interesgarria izan da eta polita, inoiz ez nuen horrelako libururik irakurri eta asko gustatu zait. Lehen esan dudan bezala, oso nahasgarria da, liburu hau edonori gomendatuko nioke, oso ondo baitago.

M.Fernanda G. 4B(2013-14)

Anonymous said...

Irakurri dudan liburu hau ez zait gehiegi gustatu,batik bate horrelako liburu motak ez zaizkidalako gustatzen,hau da,historia bat ez dutena jarraitzen,barruan historia gehiago dituztelako.Liburu onetan Xariar izeneko errege batek Xerazade izeneko emakume bat hil nahiko du baina honek ipuin bat kontatzen uzteko eskatzen dio,erregeak baietz esaten dio.Hortik aurrera hasiko dira beste ipuinak,bat bukatu eta bestea hasterako tarte orretan Xerazadek hurrengo ipuina oraindik zoragarriagoa izango dela esten dio eta erregeak jakin-gosearengatik beste egun bat uzten dio bizirik,horrela lortzen du azkenean erregeak bizirik uztea.

BeƱat L.
4.B.(2013-2014)