2009-12-11

KLEOPATRA



KLEOPATRA
Jon Arretxe
(Elkar, 2005)


Simon Artabe detektibe gasteiztarra izango da ikerketa ero samar honen protagonista nagusia. Etxebe, bere laguntzaile fidela, eta biak abiatuko dira Komunitate Autonomoko kapitaletik Bizkaiko aldera Mandeuli Urdinaren bila. Kotxe xaharra hartuta, putetxe merke eta ermita katolikoetan geldiuneak izango dituen erromesaldi absurduan arituko dira ikertzaile “abertzale-zaharra” eta laguntzaile filantropo inuxentea. Eta eurak xelebreak izanda ez zaizkio atzean geratuko bidean topatuko dituzten pertsonaiak: bere amaren “txuloa” den Putz eta Espainiako zineman oso famatu egin den komisario fardelaren tankera hartzen diogun Minguez polizia ustela.

Umorearen eta burugabekeriaren bidetik eraman du istorioa Jon Arretxek, kontakizun irakurterraza osatuz. Istorioaren gorabeherak gutxienekoa dira eta pertsonaiak erakustea, zirkoan bezala-edo, izan bide da idazlearen helburua; egia esan, erakusteko modukoak baitira. Kapituluak motzak dira, arinak; hizkuntza erraza.

Ezin esan literatura lan handi baten aurrean gaudenik, baina bai beste inor ibili gabeko bidean abiatu dela Arretxe oraingo honetan. Agian Ostegunak famatuak lortu zuen arrakasta lortuko du, hura bezalakoa baita: gustura irakurri, barre egin eta ahazteko moduko liburua.

Rafa L.

14 comments:

Anonymous said...

Nahiz eta detektibeen ipuinak gehiehi ez atsegin, oraingo hau oso gustura irakurri dut, misterio puntu bat duelako, eta uste baino errezago irakur daitekeelako.
Baina hori bai, amaiera ez da izan nik uste bezalakoa.
Ala eta guztiz ere, misteriozko ipuinak gustatzen bazaizkizue irakurtzea gomendatzen dizuet.

Nerea d.P. 4.B

Anonymous said...

Abenturazko liburua da Kleopatra.Protagonistak Simon Artabe eta Etxebe detektibeak pribatuak dira.Istorioa hasiera batean Gasteizen kokatua dago hangoak baitira bi detektibeak baina egun batean Artabek dei misteriotsu bat jasotzen du, emakume batek deitzen dio kasu bat agintzeko.Ez dio nor den esaten baina agindu dion dirua segituan iristen zaio Etxeberi esker.Mandeuli urdina bilatu behar dute eta horretarako Bizkai aldera jo behar dute, hain zuzen ere Basaurira.Pasadizo xelebreak ditu eta entretenigarria da.Gomendatzen dizuet!

Anonymous said...

Niri liburu hau nahiko polita eta interesgarria iruditu zait, irakurtzeko garaian. Pasarte batzuekin parre asko egin dut eta horrek liburua gustora irakurtzeko motiboa eman dit. Detektibeak eta "Putz" kleopatra klubera joaten direnean gertatzen zaizkien historiak parregura handia eman dit. Baten bati misteriozko ipuinak interesgarriak iruditzen baldin bazaizkio hau irakurtzea gomendatuko nioke.


Beñat Goitia 4A(08-09)

Anonymous said...

Niri liburu hau ikaragarri gustatu zait. Istorio honetan bi detektibe xelebreek Mandeuli Urdina aurkitzeko pasa dituzten gorabeherak kontatzen ditu. Liburu honekin farre asko egin dut, oso dibertigarria iruditu zaidalako, momentu oso onak pasa ditut liburu honen irakurketarekin. Pertsonaiak oso barregarriak ziren, ulerkorra eta erraz irakurtzekoa da. Nik liburu hau batez ere, dekektibeen istorioak gustatzen zaizkien edozein pertsonei.

Anonymous said...

Liburua nik uste baino errezago irakurri dut, baina ez gustatu zaidalako irakurtzeko erreza zelako eta hitz arraro gutxi zeukalako alegia. Historia ez zait asko gustatu egia esan,liburuaren hasierak istorio polita izango zela ematen zuen baina liburuaren erdi aldetik aurrera grazia galtzen joan da pertsonaiak ezagutzen hasi ondoren. Pertsonaia xelebre eta arraro xamarrak iruditu zaizkit eta horrek kendu dio historiari grazia. Ez nioke inor askori liburu hau irakurtzea.

Anonymous said...

Liburu honek Artabe detektibeak eta bere laguntzaile Etxebek Mandeuli Urdina nola aurkitzen duten kontatzen du. Niri ez zait asko gustatu. Normalean misteriozko liburuak gustatzen zaizkit, baina hau salbuespena izan da. Nahiko korapilatsua iruditu zait, eta ez du lortu ni engantxatzea. Gainera, elkarrizketa gehiegi dituela iruditu zait. Hala ere, misteriozko liburuak gogoko dituztenei gomendatuko nieke, nahiz eta niri ez gustatu beste bati gusta dakiokelako.

Maddalen Z.4A(2009-2010)

Anonymous said...

Artabe eta Etxebe Araban bizi diren detektibeak dira eta egun batean emakume misteriotsu baten deia jasotzen dute. Emakumeak mandeuli urdina aurkitzeko esaten die eta segituan ematen die dirua.Mandeuli urdina aurkitzeko Bizkaiara joan behar dute eta bertako bizipenak kontatzen ditu liburu honek.Niri gustatu zit liburu hau eta edozeini gomendatuko zioke irakurtzea oso erreza delako.

Oihana.T(2009-2010)

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait. Istorio honetan bi detektibe xelebreek Mandeuli Urdina aurkitzeko pasa dituzten gorabeherak kontatzen ditu. Liburu hau oso dibertigarria iruditu zait, momentu oso onak pasa ditut liburu honen irakurketarekin. Pertsonaiak oso barregarriak ziren, ulerkorra eta erraz irakurtzekoa da, gainera, hiztegi erraza erabiltzen da. Nik liburu hau batez ere, detektibeen istorioak gustatzen zaizkien edozein pertsonei gomendatuko nieke.
Lide G. 4.A 2009-10

Anonymous said...

Niri liburu hau gustatu zait, abenturazko liburuak gustatze zaizkidalako eta irakurtzeko orduan erraza delako irakurtzeko, eta hiztegia ere erraza delako. Protagonistak Simon Artabe eta bere laguntzaile Etxebe dira. Hasieran istorioa Gasteizen kokatuta dago, bertakoak baitira protagonistak.Egun batean dei misteriotsu bat jasotzen du Artabek, Mandeuli Urdiña aurkitzeko eskaria egiten diete, eta Basaurira joan behar dute. Liburua hau irakurtzea gomendatzen dut.

Eneko Lasa 4a (2010/01/08)

Anonymous said...

Liburu irakur erraza, atsegina eta noiz nahi irakurtzekoa. Hortik aparte ez dauka gauza handirik J. Arretxeren liburu honek. Nik uste liburu guztia azken kapituluaren izenburuan labur litekeela “nori berea”. Paperezko mukizapi batekin alderatuko nuke, bere funtzioa egiten du baina ondoren ez da gehiago erabiltzen.
Beñat.E 4.MAILA 09-10

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait, eta aldi berean oso irakurterraza iruditu zait, izan ere hutxune handiak ditu parrafo batetik bestera eta marrazki batzuk ere baditu noizean behin.
Liburu hau edonori gomendatuko nioke. Nire ustez, irakurtzeko aukera duen orok irakurri beharko lukela pentsatzen dut. Besterik gabe, agur.

Beñat A. 4.A (09-10)

Anonymous said...

Irakurtzeko liburu erraza eta erakargarria iruditu zait.
Liburuak kontatzen digunez Artabe eta Etxebe detektibeei lan garrantzitsu bat egiteko esaten diete diru askoren truk. Lan hori Mandeuli Urdina bilatzea da. Historio honetan Artabek eta Etxebek pertsonaia bitxiekin abentura asko pasaz lortzen dute nahi dutena.

Adur M. 4-A (2009/10)

Anonymous said...

Jon Arretxeren liburu hau oso gustura irakurri dut. Hizkuntza erraza du, edoizeinek irakurtzeko modukoa. Liburua irakurri bainoa len istorio zeharo desberdina izango zela imaginatu nuen. Bi detektibe hauek Mandeuli urdina aurkitzeko dituzten gora beherak kontatzen ditu, liburuko pertsonaien ezaugarri eta kontakizun barregarri eta bitxiak tartekatuz.

Liburu hau irakurtzea gomendatuko nuke.

Haizea G. 4.DBH (2009-2010)

Anonymous said...

Niri liburu hau dezente gustatu zait. Nahiz eta hasiera batean ikerketa bati buruzko liburu serioa dirudien irakurtzen joan ala konturatzen zara hori ez dela horrela irakurtzen ondo pasatzen den liburu horietakoa dela baizik. Bertan detektibe bat eta bere laguntzaileari gertatutako abenturak eta desbenturak kontatzen dira. Hauen helburua mandeuli preziatua lortzea izango da andre ezezagun baten aginduz, baina mandeuliaz aparte gauza dezente aterako dituzte argitara. Errez irakurtzen den liburua da kleopatra eta nik jendeari gomendatzeko modukoa iruditzen zait.

09/10 4A Iñaki L.