2009-11-18

KUTSIDAZU BIDEA, IXABEL


12 comments:

Anonymous said...

Liburu ederra iruditu zait honakoa hau, errez irakurri dut, eta irakurri ala geroz eta gehiago gustau zait.Historio polita da liburu honetan dagoena, eta gainera umore puntu bat du.Asko gustatu zait, garai batean egiten ziren kontuez mintzatzen delako. Liburu originala da, gainera errealitatean oinarriturik dago.Liburu hau edonori gomendatzen diot.

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait, irakurtzeko zailtasunik gabeko eta interesgarria iruditu zait dalako. Historia lehendik ere ezagutzen nuen pelikulan ikusita, baina, hala ere gustora irakurri dut. Gehien gustatu zaidan pasartea, Juan Martin lehenengo egunean baserrira joan eta sukaldera sartutakoan egiten dien agurra izan da. Liburu hau hamabi urtetik gorakoei irakurtzea gomendatuko nieke.


BeƱat G 3B(07-08)

Anonymous said...

Liburu hau oso polita iruditu zait eta oso erraz irakurtzen da. Historio polita du garai betean gertatzen dena kontatzen duelako. Protagonista beserrira ailetzen da eta Ixabeletaz maitemintzen da baina anaia bikiek arretaz zaintzen dute protagonista. Baserria bi anai bikien artean egiten du lo baina bikien zurrunkekin ez izanten du lorik egin.
Liburu hau edonori gomendatzen diot.

Eider T 3B 07/08

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait, erraz irakurri dut eta gainera oso istorio polita da liburu honetan dagoena. Liburu hau errealitatean oinarrituta dago.
Pertsonaiak ere oso originalak dira. Liburu hau hamabi urtetik gorako edonori gomendatzen diot.


Egoitz. G 3A 07-08

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait. Juan Martin izeneko gizon bat baserri batera joaten da euskara ikastera eta Ixabel ezagutzen du eta maitemintzen hasten da. Gehien gustatu zaidana Ixabelek eta Juan Martinek izandako harremana eta gutxien aitak nola hitz egiten zion. Erraz irakurri dut, ulergarria egin zait, hiztegia ere egokia iruditu zait, baita pertsonaiak ere. Nik liburu hau edozeini gomendatuko nieke, gaia atsegina delako eta erraz irakurtzen delako.

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait, erraza da irakurtzeko eta gainera historio polita dauka, gainera oso dibertigarria da eta Ixabel eta Juan Martinen harremana asko gustatu zait. Denei gomendatzen diet liburu hau irakurtzea ANIMO!!!!

Anonymous said...

Liburu hau ez zait asko gustatu, nahiko aspergarria iruditu zait. Gehien gustatu zaidan zatia, Juan Martin (pertsonaia) belarretara erortzen denean, lo hartzen duenean eta esnatzean norbaitek belarra gainera bota diola konturatzen denean izan da. Irakurtzeko nahiko erraza iruditu zait. Nahiz eta niri ez gustatu beste pertsonei irakurtzea gomendatzen diet, liburuak irakurtzea asko gustatzen zaienei.


Jennifer d.R 3.A 2009-10

Mitxel I. said...

Oso erraz irakurtzeko liburu bat da hau eta horrez gain barre eginarazten duena. Garai bateko eta oraingo gazte normal baten arteko gora-beherak dira eta asko gustatu zait. Edonori gomendatuko nioke, gazte zein helduentzako balio baitu liburu honek. Niri politena iruditu zaidan unea Juan Martin traktorearekin biraka ibiltzen den unea iruditu zait, eta baita festetakoa ere.


Mitxel Iribarren 3A

Anonymous said...

Nere ustez liburu hau oso polita eta interesgarria izan da, zeren baserrian gertatzen diren istorioak kontatzen ditu eta protagonistak berari gertatutako pasadozoak kontatzen ditu. Protagonista Donostian bizi da eta euskera ikastera Joaten da Alkizara, eta baserri batean biziko da euskera ikasi arte.Baserrian euskeraz hitz egiten dute baina hasieran Juan Martinekin erderaz hitz egiten dute baina gero euskera ikasten du. Baserrian persona asko bizi dira eta Juan Martinek abentura asko pasako ditu haiekin. Liburu hau irakurtzea gomendatzen dut oso dibertigarria delako.
Mattin R. 2009-2010 3b

Anonymous said...

Nire ustez liburu hau oso aspergarria izan da. Beti berdina gertatzen da. Mutil bat euskara ikastera joaten da baserri batera familia batekin bizitzera gelditzen da denbora bat eta familiako neska bat gustatzen zaio eta berataz maitemintzen da.Irakurtzeko erraza izan da eta ulergarria, baina nik ez diot inori gomendatzen irakurtzea aspertuko zaretelako.

Nicole R 3B (2009-10)

Anonymous said...

kaixo. Niri liburu hau ikeragarri gustatu zait eta oso erraz irakurri dut. Juan Martini asko kostatzen zaio baserri hartako hizkera ulertzea, "zerrau" hitz egiten dutelako eta eskolan batua ikasten dutelako. Baserriko alabarekin, hau da, Ixabelekin maitemintzen da eta oso ondo konpontzen dira.

Aitor O. 3B (2009-10)

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait, gehienbat baserri inguruko kontuei buruzko Euskal Herriko aspaldiko istorio bat delako, niri baserrietako kontuak asko gustatzen baitzaizkit. Bi bertsolari zahar ere agertzen dira, nik oso ondo ezagutzen ditut oso onak baitira bertsotan (niretzat Lazkano eta Agirre bi maisu handi dira). Liburu hau, batez ere, baserri zaleei eta euskaldun petoei gomendatzen diet asko ikasten baita istorio honen bidez.

Maialen O. 3.B 09-10