2006-11-15

EZTIA ETA OZPINA












EZTIA ETA OZPINA
Patxi Zubizarreta
(Alberdania, 1995)




Selim izeneko gazte arabiar baten pasarteak kontatzen ditu liburuak. Berak txiki-txikitatik amets bat zuen: Frantziara joan eta berasturik bueltatzea bere herrira, bertako haurrei goxokiak “purra-purra” eginez botatzeko. Baina horretarako hainbat frontera pasa beharko ditu eta bidaia horretan bere biziko maitasuna topatu eta hainbat momentu txar eta on igaroko ditu. Beteko al da azkenean bere betidaniko ametsa?

Oso liburu ederra iruditu zait, polita, interesgarria... zer pentsatua ematen dizuna! Hasierakoa nahiko korapilotsua egin zait: izen asko eta zaila ulertzeko. Baina erdialdera gauzak ondo ulertzen dituzu eta oso polita da.

Edozeini aholkatzen diot liburu hau letzeko. Nire ustez, zer pentsatua jartzen du eta beste jendea, arabiarrak... nola bizi diren... ikus dezakezu! Beraz, animatu ipuin hau letzera; pasarte oso polit eta oso ezberdinez osatuta dago-eta!

Leire L. 4B 2005-06



Argian eta Euskaldunon Egunkarian agertu izan ziren kritikak topa ditzakezu hemen:

http://www.armiarma.com/kritikak.htm




3 comments:

Anonymous said...

Asko gustatu zait liburu hau, imigranteen arazoak eta beraien bizi-baldintzak erakusten dizkigulako. Bukaera izan da asko gustatu ez zaidana, azkenean ez dakigulako ze pasatzen den Selimekin, ea Estherrekin juntatzen den edo ez...
Liburu hau gomendatuko nioke mundu guztiari, kritika asko egiten baitira kontu honi buruz eta jendeak ikusteko imigret baten barnetik zer pasatzen en.
Uxue Murua 4.d.b.h.

Anonymous said...

Orain arte Rafak bidali digun libururik politenetakoa iruditu zait, oso istorio entretenigarri eta sinisgarria. Protagonista bere herritik alde egin duen klandestino bat da, bere egoera milaka lagunek bizitzen dute gaur egun eta askok zoritxarrez bidean galtzen dituzte beren biziak baina Selimek (protagonistak) ordea ez du hain suerte txarra izango eta Europara iristea lortuko du. Baina bertan dena ez da kontatu bezain polita. Liburu hau irakurtzea gomendatzen dizuet denoi, oso polita eta erreala baita.

Anonymous said...

Niri bereziki liburu hau besteak baino askoz ere gehiago gustatu zait imigrazioaren gaia interesgarria iruditu zaidalako. Selim Marokon bizi den gazte bat da eta bere ametsa da Frantziara joatea eta boltsikoak bete diru bueltatzea bere lagun batek egin zuen bezala. baina hortarako diru asko lortu beharko du eta zorte handia izan mugak arrrapatu gabe pasatzeko. azkenean lortuko al du bere bizitzako bidaia egitea?


Ion Mikel Barbado Delgado 4.B